Eskularruen Erabilera eta Kirofan Sartzeko Elementuak
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB
Adierazi zein diren eskularruak erabiltzeko gomendioak. -Pazientea artatzean jarri. -Odola, fluido organikoak, sekresioak, iraizkinak edo haiekin kutsatutako materiala ukitzeko eskularruak jarri. -Eskularruak erabili muki mintzak edo osorik ez dagoen larruazala ukitzeko. -Eskularruak aldatu behar dira: paziente batetik bestera aldatzean, pazientearen bati beste prozeduren bat aplikatu behar zaionean. -Hondatzen badira, aldatu. Eskularru berriak jantzi aurretik garbitu eskuak. -Eskularuek kendu ondoren, garbitu eskuak. Zein da jartzeko eta kentzeko ordena banakako babes elementurako. -Jartzeko ordena: esku garbiketa, eskularruak 1, mantala/buzo, mozorroa, betaurrekoak, txanoa/txotoa eta eskularruak 2. -Kentzeko ordena: eskularruak 2 (gelan), bata/txotoa, txanoa/buzoa, betaurrekoak, mozorroa, eskularruak 1 eta esku garbiketa.
Zein ordenetan jarriko dituzu kirofanora sartzeko elementuak? Kaltzak, maskara, txanoa, betaurrekoak, mantala eta eskularru esterilak. Taula baten jaso 3 hauen arteko antzekotasuna eta desberdintasunak: HIGIENIKOA: -Xaboi mota: normala. -Materiala: ura, xaboia eta lehortzeko ohial esterila. -Denbora: 13-30 segundu. -Besterik? Eskumuturrerarte, ur garbiketa eskumuturrerantza. ANTISEPTIKOA: -Xaboi mota: antiseptikoa (klorhexidina). -Materiala: ura, xaboi antiseptikoa eta lehortzeko ohiala. -Denbora: 15-30 segundu. -Besterik? eskumuturrerarte, ur garbiketa eskumuturrerantza. KIRURGIKOA: -Xaboi mota: iodun pobidona duena. -Materiala: ura, iodun pobidona duen xaboia, zotza, eskuila eta lehortzeko ohiala. -Denbora: 5 minutu. -Besterik? ukondorarte, material esteril, ur garbiketa ukondorantza.
Nola lortzen da isolamendua? Gaixotasunen infekzio-iturriaren eta osasuntsu dagoen pazientearen, profesionalen eta bisiten artean hesiak jarriz, hau da, oztopo fisikoak ezarriz, kate epidemiologikoaren mailak apurtuz. Zeri deritzo babes-neurri estandarrak? Paziente guztiei aplikatu beharreko neuriei deitzen zaie. Pazientearen diagnostikotik independienteak dira. Zeintzuk dira gomendatzen diren neurri estandarrak? 1-Eskuak garbitzea. 2-Eskularruak erabitzea. 3-Odola, jariakinak eta fluidoak ukitzeagatiko istripuen prebentzioa: -Mantala, mozorroa eta betaurrekoak. -Biosegurtasun gailuen erabilera. 4-Pazientearen materialen mantentze egokia. 5-Pazientearen unitatearen mantentze egokia.