Espainiako Bigarren Errepublikaren Biurteko Erreformista
Biurteko Erreformista (1931-1933)
Biurteko Erreformistan, Konstituzio berria onetsi baino lehen, egiturazko erreforma batzuk egin ziren Espainiako gizartea eta politika modernatzeko.
Hezkuntza Erreforma
Hezkuntza erreforma funtsezko gaia zen herrialdearen modernizazioa lortzeko. 1931ko Konstituzioak lehen hezkuntza derrigorrezkoa, doakoa eta mistoa aitortu zuen. Gobernuak aurrekontuen zati handi bat hezkuntzan inbertitu zuen, analfabetismoa ezabatzeko. Era berean, bigarren hezkuntza hobetu zuten eta unibertsitatean ikerkuntza sustatu zen.
Erreforma Militarra
Erreforma militarra funtsezkoa zen, armadak oso eragin handia baitzuen politikan.
Errepublikari leial izango zitzaizkiola zin egiteko eskatu zieten agintari militarrei; zin egin ez zutenek erretiro ordaindua hartu behar izan zuten. Neurri horren bidez, ofizialen kopurua murriztea eta haien leialtasuna bermatzea lortu nahi zen.
Nekazaritza Erreforma
Espainiako nekazaritza-egitura eraldatzeko helburua zuen, nekazaritza-ekoizpena eta nekazarien bizimodua hobetzeko. Helburu horiek lortzeko neurriak hauek ziren:
- Landatu gabeko latifundioak desjabetzea eta lurrak jornalarien artean banatzea.
Erreforma egiteko ardura Instituto de Reforma Agraria (IRA) erakundeak zuen baina ez zuen izan helburuak lortzeko behar beste diru. Nekazariek desengainua hartu zuten, eta gatazka berpiztu zen landan.
Lan Erreforma
Landa-inguruan zortzi orduko lanaldia ezartzea, lurrak errentatzeko kontratuak luzatzea eta lurrak derrigorrez laboratzea, jornalariak langabezian zeuden lekuetan. Gutxieneko soldatak eta istripu-aseguruak ezarri ziren.
Autonomia Estatutuak
Konstituzioan emandako definizioaren arabera, Espainia estatu “integrala” zen, eta probintzia mugakide bati edo batzuei autonomia emateko aukera zegoen.
Katalunia
Kataluniari autonomia eman zitzaion: 1932an, Nuriako Estatutua onetsi zen, bai eta Generalitatea sortu ere.
Euskal Herria
Euskal Herrian eskaintzen zuen panorama politikoa ez zen Kataluniakoa bezalakoa, Abertzaletasunaren barruan baino ez zegoen benetako espiritu autonomista.
Arazoak eta Gatazkak
Bi urte horietan zehar ere hainbat arazo egon ziren, adibidez, koiuntura ekonomikoa. Bertan ekonomiaren egoera izugarri txartu zen mineralen eta nekazaritzaren esportaziora mugatzen zirelako eta horrek beherakada itzela izan zuenez Espainiako mekanizazio-erritmoa geldiarazi egin zen. Ondorioz langabezia igo egin zen eta emigranteak itzuli egin ziren. Indalezio Prietok berriz arlo honetan, zerga erreformak egin zituen Espainiako bankuan hain zuzen ere eta horrek diru-politika hobeto kontrolatzea zuen helburu.
Gizarte-gatazka ere beste arazoetariko bat izan zen; bertako arazorik larriena baldintza iraultzaileak aintzat hartu behar zituztela zen eta horrek joera erreformista gainditzea eragin zuen. CNT sindikatua grebak egiten hasi zen eta horrek Azañaren gobernua ahuldu zuen. Horrekin batera ere Casas Viejas-en altxamendu bat egin zuten jornalari anarkistek eta 14 nekazari fusilatu zituzten Oldarreko Guardiak; gertakari honek Azañarekiko oposizioa indartu zuen.