Espainiako Ekonomiaren Garapena: Frankismoaren Ondorioak
Clasificado en Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB
TESTUINGURUA
Gerrak oso ondorio txarrak izan zituen ekonomian. Epe laburrean, gosean eta miserian hondoratu zituen espainiar asko. Berrogeiko hamarkadakoak “gosearen urteak” izan ziren.
Epe luzean, lehiakorra ez zen ekonomia bat finkatu zen, eta horrek neurri handian gerra ondorengo berreraikitze eta hazkunde ekonomikoa zaildu zuen.
Frankismoaren lehenbiziko etapako helburu nagusietako bat buruaskitasun ekonomikoa lortzea izan zen; hau da, autarkia esaten zaiona. Horretarako, kanpoaldetik isolatzearen politika bultzatu zen.
Politika autarkikoak hiru jarduketa arlo handi izan zituen. Lehena kanpo merkataritza arautzea izan zen. Hartara, Estatuak inportazioak eta esportazioak erabat kontrolatzen zituen. Murrizte horren ondorioz kontsumo ondasunak asko gutxitu ziren.
Bigarren jarduketa arloa, industria bultzatzea izan zen; batez ere interes estrategikoa zuena. Hainbat legek eta neurrik, Estatuaren laguntzarekin enpresa pribatuak sortzea bultzatu zuten.
1941. urtean, gobernuak Industria Institutu Nazionala (INI) eratu zuen, industria politika berria sustatzeko. INIk, horrela, enpresa publiko ugari sortzea bultzatu zuen.
Estatuaren hirugarren jarduketa arloak nekazaritzari eragin zion. Izan ere, Estatuak produktu gehienen ekoizpena, merkaturatzea, prezioak eta kontsumoa arautu zituen.
Politika autarkikoaren emaitza geldialdi ekonomiko handia izan zen, eta ezaugarri hauek izan zituen: kanpo merkataritza gelditzea, ekoizpen eta kontsumo mailek nabarmen behera egitea, eta herritarren bizi mailak ere nabarmen behera egitea.
Ekonomia autarkiko araudi zorrotzak berekin zekarren Estatuak merkatua kontrolatu nahi izatea. Horren ondorioz, elikagai eskasi handia gertatu zen, eta horrekin batera, premia premiakotzat jotako produktuen errazionamendua.
Inflazioaren eta soldata baxuen eraginez, herritarren bizi mailak asko egin zuen behera. Kalkulatzen da 1945ean espainiarren biztanleko errenta egiazkoa 1935ekoaren herena zela.
1950eko hamarkadaren erdialdean begi bistakoa zen agortuak zeudela Espainiako ekonomia garatzeko aukerak. Hori dela eta espainiar ekonomia mendebaldeko mundura irekitzeko eta ekonomia hazkundea azkartzeko.
Ekonomia politika zuzentzeko lehen ekintza Egonkortasun Plana deritzonaren eskutik etorri zen (1959). Hiru ardatz handi izan zituen:
·Ekonomia egonkortu
·Ekonomiaren barne liberalizazioa
·Ekonomiaren kanpo liberalizazioa
1959tik 1973ra Espainiako ekonomia oso nabarmen hazi zen eta biztanle bakoitzeko errenta %40 igo zen 1960 urtetik 1975era.