Espainiako Gerra Zibila: Errepublikaren Erresistentzia eta Bilakaera

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB

PCEren Politika eta Gatazkak

Halaber, PCEren politikak ituna lortu nahi zuen erdiko burgesiako sektoreekin, enpresaburu txikiekin eta nekazariekin, “lehengo eta behin, gerra irabazi” lemarekin; beste indar batzuek, berriz, uste zuten neurri iraultzaileak eta kolektibatzearen aldekoak hartu behar zirela, garaipena lortzeko ezinbestekoa zen herri-laguntza lortu ahal izateko. 1937an gatazka goren unera heldu zen, bi taldeen aldekoak Bartzelonan izandako borroketan. Borroka horretan, POUMeko buruzagi ospetsuena zen Andreu Nin atxilotu eta hil egin zuten.

Neurri Sozialak eta Ahalegin Iraultzaileak

Altxamenduak eragin zuen herri-mobilizazioak aldaketak eskatzen zituen ekonomiaren eta gizartearen antolamenduan, eta aldaketa horiek Gobernu errepublikanoak egin zituen gerra hasi zenetik. Horrela, murriztu egin ziren etxebizitzen alokairuak; altxamenduaren aldekoen industriak bahitu eta nazionalizatu egin ziren; nekazaritza-erreformarekin jarraitu eta bertan behera utzitako finkak desjabetu egin zituen; oinarrizko industriak eta trenbide-konpainiak nazionalizatu egin ziren, eta estatuak kontrolatu egin zituen bankuak eta finantza-erakundeak. Baina alderdirik aipagarriena eta eraldatzaileena enpresak eta, batik bat, nekazaritza-estipenak kolektibatzea izan zen.

Kolektibatzeek hiru milioi hektarea inguruan izan zuten eragina, Aragoiko, Levanteko eta Andaluziako zona zabaletan, eta guztira, 156.822 familia gelditu ziren horren eraginpean. CNTko eta UGTko nekazaritza-elkarteak kolektibatzearen aldekoak ziren.

Negrín Doktorearen Gobernua

1937ko maiatzeko krisitik aurrera, Gobernu errepublikanoa PSOEko Juan Negrín doktoreak zuzendu zuen; hori indar errepublikano guztien batasun ahalik eta handienaren aldekoa zen, eta komunistetan oinarritzen zen. Zona errepublikanoan, faxisten garapenek oraindik ere gehiago nahasi zituzten Kataluniako Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanak, azken horrek eskumenak berreskuratu nahi baitzituen gerrako esfortzua bateratzeko. Horretarako, Juan Negrínek Bartzelonara eraman zuen Valentziako Gobernua, Kataluniako gerra-industrien kontrola lortzeko. Bien bitartean, atzealdean batasuna, anarkistak eta POUMeko komunista heterodoxoak baztertuta, berretsi zen.

Errepublikaren Gainbehera eta Erresistentziaren Amaiera

Iparraldeko frontea erori ondoren, 1937ko urrian, eta 1938ko porroten ostean, gehienbat Ebroko Guduan izandako porrotaren ostean, errepublikanoen itxaropenak hautsita zeuden. Bestalde, britainiarrek Hitlerrekin mantendutako kontzesio Municheko ituna sinatu zen, eta, horrela, Txekoslovakia Hitlerren esku utzi zuten.

Une horretan, borrokalari errepublikano guztiek ez zuten berdin ulertu Negrín Gobernuaren mezua, Europako gerra hasi arte edozelan eutsi behar zela zioena. Sektore batek, militar profesionalekin eta buruzagi sozialistekin edo anarkistekin osatuta zegoenak, erabakita zeukan Frankoren tropei errendizioa eskatzea, ohorezko tratamendua emango zietelakoan. Horrenbestez, Madrilen barruan borrokak egon ziren, Bartzelona erori egin zela jakin ondoren, eta, horrela, erdialdeko erresistentzia errepublikanoa hondatu egin zen.

Entradas relacionadas: