Eszeptizismoa: Gure Pentsatzezko Moduari Buruzko Oinarrizko Nozioak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB

ESZEPTIZIMOA DA BIDEA

Eszeptizismoa jarrera intelektual bat da, gure (ustezko) ezagutza guztia beti, sistematikoki, kolokan jartzea eskatzen diguna. Eszeptikoek ez dute onartzen sinesmenarik, tradiziorik ezta bestelako tutoretza intelektualik. Eszeptizismoa ez doa bakarrik egia ukatzeaz. Badauka alde konstrutiboa, errealitatea eta ezagutzari buruzko erizpide hauek aintzakotzat hartzen dituena:

Naturalismo metodologikoa:

Fenomenoek azalpen eta kausa naturalak dituzte. Ezin dugu naturaz gaindiko kausarik aipatu.

Emaitzak behin-behinekoak dira:

Zehatzagoak eta hobeagoak diren azalpenak topatu ahal direlako.

Pentsatzea prozesu bat da:

Gehiegi ahalegintzen bagara ondorio jakin batera heltzen, gertakisunak eta datuak bihurrituko ditugu gure ondorioekin bat etor daitezen, eta ez alderantziz. Gure arrazoimenaren funtzionatzeko modua ezagutu behar dugu, dituen akatsakekidituko baditugu.

Gaur egun, oso zaila da zuzen pentsatzea. Gehiegizko informazioa dagoen mundu batean bizi gara eta gure emozioak eta istorioak bultzatzen gaituzte.

GURE PENTSATZEKO MODUARI BURUZKO OINARRIZKO NOZIOAK

Gure entzefaloak sineste makinak dira. Sinesteko prestatuta daude. Bereziki nahi duguna sinesteko. Sinesteetara emozioen bidez heltzen gara. Ondoren, arrazionalizatu egiten ditugu sinesteok.

  1. Kontrola: Gure inguruan gertatzen dena kontrolatzen dugula pentsatzea gustatzen zaigu. Kontrolik ez daukagunean ereduak ikusten hasten gara edo antsietatea sentitzen dugu.

  2. Sinpletasuna: Errealitatea sinplifikatzen dugu eta estereotipoak sortzen ezin baitugu gainezka egiten digun errealitatearen konplexutasun osoa ulertu. Arazoa, gehiegi sinplifikatzen dugunean sortzen da.

  3. Zentzua: Gauzak arrazoi edo kausa bategatik gertatzen direla pentsatzea gustatzen zaigu. Efektu hadiek ez dute zertan kausa handirik eduki beharrik.

  1. Autoestima eta egoa: Oso gizartekoiak gara. Horregaitik gure komunitateko gainontzeko pertsonek errespetatu egiten gaituztela sentitu beharra daukagu. Bi fenomenoak sortzen ditu:

4.1 Atribuziozko isuria. Besteen portaera azaltzerakoan, pertsona horien izekara hartzen dugu kausatzat. Arrazionalizatzea, bestalde, aurreiritziak justifikatzen datza. Hau da: ondorioetatik premisetara joatea.

4.2 Besteekiko konsistentzia adierazi nahi dugu. Halaber, besteen aurrean nekez onartzen ditugu gure akatsak.

Entradas relacionadas: