Etnozentrismoa euskara

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB

Sarako eskola Nongo idazleak ziren. Lapurdiko egoera ekonomikoa.  Sarako Eskola euskal literaturako mugimendu bat izan zen, XVII. Mendekoa. Eskolako kideak Lapurdiko Sara, Donibane Lohizune eta Ziburu herriek eratutako triangeluan sortuak ziren gehienbat. Hamar bat apaiz eta eta mediku bat elkartu eta taldetxoa sortu zuten elkarrekin idatzi, elkarren lanak zuzendu eta guztien artean doktrina hobeto zabaltzeko. Partaide batzuk: Axular, Joannes Haranburu,Joannes Etxeberri Ziburukoa.  (Iparraldeko eta, bereziki, Lapurdiko egoera ekonomikoa oso oparoa zen)  Gehienak liburu erlijiosoak idazten zituzten elizgizonak ziren- eta.  Obra gehienak bertsoz eginak, bereziki olerkigintza jorratu zuten. Euskaldunek garai hartan bertsoetarako zeukaten zaletasuna eta bertsoz eskainitako testuak buruan gordetzeko orduan eskaintzen zien erraztasuna.  Erabilitako euskara: Sara-Ziburuko hizkera erabiltzen dute , ahoz erabiltzen zen euskaratik hurbil. Lapurteraz.  9. Pedro Agerre, Axular  9.1.Zenbait datu autoreari buruz.  1556an jaio zen Nafarroako Urdazubin eta Saran hil zen 1644an. Axular basarrikoa zen eta hortik hartu zuen ezizena. Apaiz bideari jarraitu zion eta Salamancan ere egin zituen ikasketak. Kultura handiko gizona zen. 1596an, Nafarroatik Lapurdira joan eta gutxira, Sarako erretore izendatu zuten .  9.2. Obra. Axularren hasierako asmoa. Zerk bultzatu zuen liburua idaztera.Euskara (Euskalkia(k)). Liburu bakarra idatzi zuen, Gero, lapurteraz idatzia. 1643an argitaratu zen.  Asmoa: bi partetan idaztea izan zen, baina liburuaren bigarren zatirik ez da inon ageri. Iparraldeko hiru euskalkien arteko emaitza sortu eta denontzat ulergarri izango zen lan bat idatzi. Erdi mailako jendearentzat idazten du.  Gero liburua idatzi zuen liburu bakarra izan arren, lanik garrantzitsuenetakoa dela diote adituek, eta Axular euskarazko prosa idazlerik onena dela ere bai.  9.2. Geroren gaia. Hartzailea (nori zuzenduta). Estiloa eta helburua.  Erlijio-liburua dugu, baina ez dago zuzenduta bertutean edo erlijio-munduan sakon murgilduta dagoenari, baizik eta fededun arruntari.  Liburuaren gai nagusia: Gauzak gerorako uzteak ekar dezakeen kaltea. Estiloari dagokionez, Axular Barrokoan kokatu ohi izan da. Bere prosa oparoa, aberatsa da, bai lexiko bai sintaxi aldetik. Helburua: Irakastea, atsegin izatea…9.3. Zergatik da Gero maisu lana?  Maisulantzat hartzen dute gaur egun adituek zenbait arrazoirengatik:  - Eredugarria da, oraingo idazleentzat ispilua. Betikotasuna du hiru mende eta erdi pasatuta ere.  - Originala da, euskaraz pentsatua, ez da itzulpena. - Mami baliotsua du. - Ederra formaz eta euskara aberatsekoa. 

Entradas relacionadas: