Europako Batasuna eta Espainiako Administrazio Publikoa: Gida Osoa

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,86 KB

Europako Batasunaren definizioa

Europako Batasuna estatuaz gaindiko erakundea da, eta erakundea osatzen duten estatu kideen arteko integrazio ekonomikoa eta lankidetza sendotzea ditu helburu.

Europako Batasunaren helburuak hainbat itunetan

Europako Batasunaren helburuak hainbat itunetan azaldu dira. Aipatu zeintzuk diren itun horiek eta azaldu bakoitzaren helburua.

Maastrichteko Ituna (1992)

  • Europako Erkidegoak Europako Batasuna izena hartu zuen.
  • Ekonomia eta Diru Batasuna (euroa) abian jarri zen.
  • 1993an Maastrichteko Ituna berretsi zen.

Schengeneko Hitzarmenaren helburuak

  • Pertsonen joan-etorrirako balizko trabak (hitzarmeneko herrialdeen arteko aduanak ezabatzea).
  • Estatu kideen arteko segurtasun eta barne politika koordinatzea, bereziki kanpo-mugetan baldintza berak ezarriz.

Udalerrietako gobernu organoak

Zeintzuk dira udalerri guztietan egon behar diren gobernu organoak? Eta egon daitezkeenak?

  • Organo beharrezkoak:
    • Alkate/Alkatesa
    • Alkateorde/Alkateordea
    • Udalbatza/Udalbatzarra
    • Gobernu Batzordea
  • Organo osagarriak:
    • Zinegotzi eskuordea/ordezkoa
    • Informazio batzordeak
    • Kontuen batzorde berezia
    • Sektoreko aholku-batzordeak
    • Alkatearen/Alkatesaren ordezkari pertsonalak
    • Udalerriko distritu-batzarrak

Alkatearen/Alkatesaren funtzioak

  • Zenbait erakunderen aurrean, udalaren ordezkari izatea.
  • Udal erakundearen zuzendaritza administratiboa eta udalbatzarra/udala gobernatzea.
  • Udalbatzarraren/Udalaren deialdiak egitea eta gidatzea.
  • Udalerriaren ardura ezartzea eta betearaztea.

Udalerriek eskaini beharreko zerbitzuak

Zeintzuk dira 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan gutxienez eskaini beharreko zerbitzuak?

Argiztapen publikoa, zabor bilketa, bide-garbiketa, etxez etxeko hornidura, estolderia, igarobideak, bide publikoen zolaketa, parke publikoa, liburutegia, merkatua eta zaborren tratamendua.

Diputazioko presidentearen/presidentaren hautaketa

Nork eta nola aukeratzen da Diputazioko presidentea/presidenta?

Diputazioko bilkuran, diputatuen artetik aukeratzen da. Aukeraketarako, lehenengo bozketan, gehiengo absolutua behar da. Lehenengo bozketan gehiengo absolutua lortuko ez balitz, bigarrenean gehiengo erlatiboa nahikoa litzateke.

Probintziako diputazioen eskumenak

Zer eskumen dituzte probintziako diputazioek?

  • Udalerrietako zerbitzuak koordinatzea eta kudeatzea.
  • Udalei laguntza eta kooperazio juridiko, ekonomiko eta teknikoa eskaintzea, kudeaketa eta ahalmen ekonomiko txikiena dutenei batez ere.
  • Probintzia bakoitzeko aurrekontuen eztabaida egitea.
  • Diputazioaren funtzio publikoko pertsonalaren izendapena eta kontrola egitea.

Probintzietako diputazioek dituzten eskumenak erkidego autonomoetako administrazioak jaso al ditzakete?

Bai. Diputazioari dagokion eskumen hori erkidego autonomoak onartzen eta garatzen ez badu, erkidego autonomoak eskumen hori hartu eta garatu behar du.

Probintziako gobernu organoak

Zeintzuk dira probintziako gobernu organoak?

  • Diputazioko osoko bilkura (Euskal Autonomia Erkidegoan, Foru Aldundiko Batzar Nagusiak).
  • Diputatu nagusia (Euskal Autonomia Erkidegoan, Foru Aldundiko diputatu nagusia).

Erkidegoaren zuzenbidearen sailkapena

Erkidegoaren zuzenbidea nola sailkatzen da?

  • Zuzenbide sortzailea: Europako Erkidegoko zuzenbidea sortu duena.
  • Zuzenbide eratorria: Europako Erkidegoak berak dituen erakunde eta harremanak bideratzeko eta egituratzeko sortutako zuzenbidea.
  • Zuzenbide osagarria: Herrialdeen arteko zuzenbidea eta arautegia.

Itunetan azaltzen diren arauak

Itunetan azaltzen diren arauak zer motatakoak dira?

  • Berehala aplika daitekeena: Arauak espresuki horrela agintzen badu, zuzenean bete behar izateaz gain, berehala betearaz daiteke.
  • Helburu bat lortzeko egina: Arau honek, epe mugatuan eta eskubide bakoitzak bere barne egitura juridikoa egokitu ondoren, helburu jakin bat adierazten du. Hala ere, ahal bada behintzat, itunek ezarpen zuzena izan ohi dute.

Europako Kontseiluaren eginkizunak

  • Estatu kideen ekonomia-politika orokorrarekiko lotura ziurtatuko du.
  • Erabakiak hartzeko ahalmena izango du.
  • Kontseiluak erabakiak betearazteko batzordeari behar dituen eskumenak esleituko dizkio. Era berean, kontseiluak kasu berezietan betearazteko aginpidea zuzenean erabiltzeko ahalmena beretzat gorde dezake.

Europako Parlamentuaren eginkizunak

Erakunde honen egoitza non dago kokatua?

Legeak eta aurrekontuak onartzea eta botere exekutiboaren kontrola: lege-proposamenak egitea, zentsura-mozioa aurkeztea, aurrekontuak onartzea eta beste erakundeei galderak eta interpelazioak egitea.

Europako Batasuneko Ministroen Kontseiluaren gehiengo motak

Europako Batasuneko Ministroen Kontseiluak bere erabakiak onartzeko zer gehiengo mota erabiltzen ditu?

  • Gehiengo erlatiboa: Lege-proposamenak boto-zenbaketaren erdia gehi bat lortzen duenean.
  • Aho batezko gehiengoa: Partaide guztiak erabakiarekin ados daudenean.
  • Gehiengo berezia: Partaide bakoitzaren botoak balio desberdina du bozketan, hau da, estatu kide bakoitzak erakunde barnean duen botere politiko eta ekonomikoaren araberako balio eta proportzionaltasuneko botoa du. Ministroen Kontseiluak gehien erabiltzen duen mota da gehiengo berezia.

Europako Batzordearen eginkizunak

  • Itunen bermatzaile izatea eta horien negoziazioetan parte hartzea.
  • Lege-proposamenak aurkeztea Kontseiluari.
  • Kontseiluak esleitutako eskumenengatik erabakiak hartzeko eta betearazteko ahalmena du.

Justizia Auzitegiaren eginkizunak

  • Europako Batasuneko justizia-erakunde erabakitzaile gorena izatea.
  • Erkidegoko zuzenbidearen interpretazioa egiteko ahalmena izatea.
  • Ministroen Kontseiluaren eta Batzordearen erabakiei balioa ematea.
  • Oinarrizko zuzenbide-printzipioen bermatzaile izatea.

ERATOM

Europako Energia Atomikorako Erkidegoa da, eta bere helburua energia nuklearraren inguruko merkatu bateratua sortzea zen.

Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren helburua

Garapen ekonomiko handiagoa zuten eskualde eta herrialdeek gainerako herrialdeei laguntza ematea zen helburua, horrela Europako herrialde guztiek antzeko garapen-maila lortzeko.

Europako Konstituzioa ezartzeko ituna

Europako Konstituzioa ezartzeko ituna noiz sinatu zen?

2007ko abenduaren 13an, Lisboan.

Entradas relacionadas: