Euskal Herriko Arkitektura: XX eta XXI. Mendeak
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB
30eko Hamarkadako Arkitektura
Real Club Náutico, Donostia
Itsas Kluba, 30eko hamarkadako arkitektura arrazionalistako eraikin nagusia, Donostiako kaiaren ondoan dago, itsasontzi ainguratua balitzan. “Arkitektura berriaren” jarraibideen arabera egina da, itsas arkitekturari arreta berezia eskaintzen baitzion (itsasontziak eta hegazkinak beren funtzioaren ondoen zetozen forma ziren). Ezaugarri hauek dira nagusi: horizontaltasuna, terrazen mailakatzea, leiho jarraia, forma arinak barandila eta eskaileretan, hegaldunak, forma zirkularrak…
- Arkitektura arrazionalista.
- Hormigoizko terraza baten gainean egokitu eraikina.
- Xehetasun dotorez beteriko konposizioa.
- Le Corbusieren obrarekin lotuko genituzkeen alderdi ugari ageri ditu.
- Zuriz pintatua.
- Pilote horizontalak.
- Leihoa.
- Itsasontziaren irudia.
- Sabai-leiho biribilak ditu.
50eko Hamarkadako Arkitektura
Arantzazuko Santutegia
Arkitektura lehiaketa batean elizak berritzeko asmoz eraikia, zaharkituta zegoelako. Sáenz de Oizak eta Luis Laorgak egina. Jorge Oteizak aurrealdeko eskulturak egin zituen. Sinbolismoaz eta oihartzun erlijiosoaz beteta dago. Materialaren aukera eta tratamendua adierazgarria da. Inguruko kareharri grisa erabili da harlanduetarako eta zura hormak barrutik janzteko. Inguruko paisaiara egokitu eta integratuz.
- Dorre-kanpandegiaren eta fatxadaren albo banetako dorreen diamante-puntak azpimarratzekoak dira (tradizioz, Ama Birjina arantza (sasietan) baten gainean agertu omen zen eta hori sinbolizatzen du).
- Gurutze latinoko planta.
- Nabe bakarra, beso laburreko transeptua.
- Abside handi bakarra.
- Sarbidea eskaileretatik behera (katakunbekiko sinbolismoa).
- Erretaulan dago Santutegiko motibo erreferentziala: Ama Birjinaren irudia (sasietatik hartuta).
- Fatxada: bi dorre sarrerako ateen alboetan eta kanpandegia multzo osotik bereizia.
Guggenheim Museoa (Frank Gehry)
Ibaizabalen itsasadarraren ondoan kokatuta dago. Hiru maila oinarrizkotan pentsatu du museoa: 1.a itsasadarraren mailan dago, 2.a Zabalguneko kaleen mailan eta 3.a inguruko eraikinen altueran. Silueta bitxiko eskultura handia balitzan diseinatua da, material harrigarriz egina: titanioa, kareharria eta kristala. Ingurura ederki egokitzen da. Irudi berri berritzailea bideratu du. 80. hamarkadako krisi eta birmoldatzeen ondorioz eraikia, hiriaren eraberritzearen ikur bilakatu zen.
- Lerro kizkurrak konposizioan, bolumen etenak, material kontrasteak.
- Elementuek sendotasun, hauskortasun eta handitasun sentsazio kontrajarriak sortu aldi berean.
- Titaniozko xafla meheek argi-efektuak sortu.
- Ikuskizun eremu bihurtu da, jendea erakartzeko modu bikaina (dirua eta modernotasunaren ikur bilakatu da).