Euskal Literaturaren Hastapenak: Galderak eta Erantzunak
Clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB
Euskaraz idatzitako lehen liburua
Euskaraz idatzitako lehen liburuan zer gai jorratzen ziren?
Lehen liburua Etxeparek idatzi zuen eta Linguae Vasconum Primitiae izena zuen. 15 poemaz osaturik zegoen eta horietan erlijioaz, amodioaz, bere biografiaz eta euskarari goraipamenaz dihardu.
Euskarazko lehen itzulpena
Euskaraz idatzitako lehen itzulpenaren izenburua? Zenek eman zuen lehen itzulpen hori egiteko agindua eta zeini?
Lehen itzulpenak Testamentu Berria izena zuen. Nafarroako erreginak eman zuen agindua itzulpen hori egiteko eta Leizarragari eskatu zion.
Euskalkien ugaritasuna
Euskalkien ugaritasuna dela eta, kezkarik agertu al zuten XVI-XVII. mendetako euskal idazleek? Zeinek?
Bai, euskalkien ugaritasuna zela eta, beraien kezka handiena ulergaitzak izatea zen.
Leizarraga eta Axularren euskalkiak
Bere idazlena osatzeko zein euskalki aukeratu zuten (nagusiki) Leizarragak eta Axularrek?
Leizarragak bere idazlana osatzeko lapurdiko eta nafarroako euskalkiak erabili zituen, eta Axularrek erabili zuen euskalkia lapurtera klasikoa (Urdazubiko lapurtera) izan zen.
Gero liburuaren gaia
Zein da Gero liburuaren gaia? Zergatik aukeratu zuen izenburu hori? Zer testuingurutan, zertarako idatzi zen Gero liburua?
Gero liburuaren gaia erlijioa zen. Bere helburu nagusia irakastea da. Gero izenaren arrazoi nagusia liburua gauzak gerorako uztea kaltegarria zela esaten zuelako da. Bere testuingurua Frantzia eta Espainia Pirineotako bakea sinatuz gero garai ona zela da.
Euskal literaturako lehen lana
Euskal literaturako lehen lanaren izenburua eta haren egilea? Poesia ala prosa zen?
Lehen euskal literaturako lana Linguae Vasconum Primitiae izena zuen eta Etxeparek idatzi zuen. Poesia zen.
Leizarragaren zailtasunak
Aipa itzazu Leizarragak bere egitekoan aurkitu zituen zailtasunak eta haiek gainditu nahian emandako konponbideak.
Leizarragak 4 zailtasun bereizgarri izan zituen bere egitekoa egiterakoan:
- Ez zuen euskarazko idatziren eredurik bere itzulpena egiteko.
- Jainkoaren hitza zenez, ez zen ausartzen gauzak asko aldatzen, bere iritziz gauzak oso-oso berdin jarri behar zituen.
- Mailegu asko erabiltzen ditu bere idazlanean.
- Ikaz idatzi behar zuen gai bezala natura edo Jainkoa bazuen.
Zer da Lapurtera klasikoa?
Zer da Lapurtera klasikoa?
Lapurtera klasikoa euskaraz idazteko lehenengo eredua da. Euskalki bat da. Etxeparek euskalki honetan idatzi zuen euskal literaturako lehen lana.
Gero liburuaren testuingurua
Zer testuingurutan, zertarako idatzi zen Gero liburua?
Katolizismoa finkatuta zegoen Frantzian eta bake garaiak ziren. Pirineotako blokea sinatu zeneko garaian idatzi zen. Honek bake garaia ekarri zuen, kultura sustatzeko edo lantzeko egoera perfektua eskainiz. Horez gain, Espainiaren politika beherantz zihoan, Frantzia ez bezala. Erlijio gida liburu bat zenez, kristau zintzoa euskalduna onbideratu nahi zuen bekatuaren arriskutik.