Euskal Literaturaren Hastapenak: Inprenta, Errenazimendua eta Axular

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,7 KB

Inprentaren Sorrera eta Bere Eragina Euskal Literaturan

XVI. mendea Pizkunde garaia izan zen. Inprentaren sorrerak erabat aldatu zuen ordura arteko egoera, liburuen zabalkundea erraztuz eta Europako hizkuntza askotan literaturaren hastapenak bultzatuz. Giro aproposa sortu zen literaturarako.

  • 1456an, Gutembergek inprenta sortu zuen. Lehen liburua Biblia izan zen.
  • Ordura arte, eskuizkribuak urriak eta garestiak ziren, eta latinez idazten ziren gehienbat, aberats eta intelektualen eskuetan zeudenak.
  • Inprentaren sorrerarekin, liburuak ugaldu eta merkatu egin ziren, eta herri hizkuntzetara itzultzen hasi ziren.
  • Inprenta erabakigarria izan zen Erdi Arotik Aro Modernorako urratsean.

Trentoko Kontzilioa (Erlijioan)

Trentoko Kontzilioa (1545-1563) Eliza Katolikoaren XIX. sinodo orokorra izan zen. Paulo III.ak deitu zuen, eta Pio IV.ak eman zion amaiera. Erreforma Protestanteak zalantzan jarri edo ukatutako irakaspenak argitzen ahalegin handia egin zuen. Eliza Katolikoaren Kontrarreformarako irizpide garrantzizkoak eman zituen, eta aparteko eragina izan zuen Mendebaldeko Elizan ondorengo mendeetan.

Trentoko Kontzilioaren ondoko Erreforma Katolikoak herri-hizkuntzen eliz erabilpena onartu zuen, bereziki katekesi lanetarako. Diozesiek eta Ordena Erlijiosoek, hala nola frantziskotarrek, josulagunek edo karmeldarrek, sermoi garaian hizkuntza hautatu behar izaten zuten. Herri eta aldartearen arabera, erdaraz, baina baita euskaraz ere, egiten zuten.

Errenazimendua (Filosofian)

  • XVI. mendea Berpizkunde garaia dugu. Gizarte hierarkizatua hautsiko denez, bizimodu eta pentsaera berri bat zabalduko da.
  • Gizakiaren birbalorazioa (antropozentrismoa) eta arrazoia (zentzu kritikoa eta esperimentazioa) nagusituko dira.
  • Paradigma aldaketa bat gertatuko da: teozentrismotik antropozentrismora.
  • Erreferentziatzat natura hartuko dute, eta gizartea aberasteko, antzinateko ohituretara joko dute; Grezia eta Erromako jakinduria zabaldu beharra dagoela pentsatuko dute.

XVI. Mendeko Mugimendu Garrantzitsuena

XVI. mendeko testuinguruaz jabetzeko, honako alor hauek nabarmendu behar dira. Kulturari dagokionez, mende honetan Europan gertaturiko mugimendurik garrantzitsuena Errenazimendua izan zen.

  • Mugimendu honek sekulako susperraldia eragin zuen:
    • Zientzietan (adibidez, Leonardo da Vinci eta Galileo Galilei).
    • Artearen eta kulturaren arlo askotan (adibidez, Michelangelo Buonarroti eta Botticelli).
    • Letren munduan, latinarekin batera, tokian tokiko hizkuntzak indartzen hasi ziren.
Pedro Axular

Pedro Agerre Azpilikueta, “Axular” izenez ezaguna, Urdazubin (Nafarroa) jaio zen 1556an, eta Saran (Lapurdi) hil zen 1644an. Axular izena hartu zuen, izen bereko baserrian jaio zelako. Euskal idazlea, Sarako Eskolako ordezkari nagusia eta euskal literaturako prosa idazlerik onenatzat hartua izan zen.

Hainbat ikasketa egin zituen: Iruñean Teologia, eta Lleidan eta Salamancan Gizarte Zientziak, Erretorika eta Filosofia. 1596an apaiztu zen, eta lau urtez predikari izan zen Donibane Lohizunen.

Axularrek liburu bakarra idatzi zuen: Gero, bi partetan partitua eta berezia (1643). Literatura aszetikoko obra da, eta hirurogei kapitulu ditu. Liburuaren edukia atsotitz honetan laburbiltzen da: “Gero dioenak, bego dio”. Alegia, lana gerorako uztea alferraren leloa dela frogatzen du. Autore klasiko askoren argumentuak eta esaldiak erabiltzen ditu, maisutasunez eta edertasunez.

Entradas relacionadas: