Euskal Literaturaren Historia: XVI. mendetik XX. mendera
Clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB
XVI. mendea: Euskal Literaturaren Sorrera
Erlijio aldaketak (idazle apaizak nagusi). Bi idazle garrantzitsu:
- Bernard Etxepare: Euskarazko lehen liburuaren egilea, Linguæ Vasconum Primitiæ (errealismoa, bertsolaritza). Nafarroa Beherakoa. Helburua: euskal letrak mundura zabaltzea. 15 olerki, lau gairekin: erlijioa, maitasuna, presondegiko bizipenak eta euskara.
- Joannes Leizarraga: Euskal prosaren sortzailea. Erlijio gaia. Testamendu Berria euskaratzeko agindua jaso zuen. Euskarazko lehen itzulpenen bidez, hizkuntza eredu bat finkatu zuen. Obrak: Jesus Christ Gure Jaunaren Testamendu Berria, Kalendrera eta Abc.
XVII. mendea: Sarako Eskola
Sarako Eskola (Lapurdi, lapurtera klasikoa): Erlijio zereginak eta irakaspenak transmititzea zuten helburu. Hezkuntza landua, bateratua eta baliabideetan aberatsa. Partaideak: erlijio gizon ikasiak.
Axular: Euskal prosa irmo, aberats eta malgua erabili eta sortu zuen. Gero lanaren egilea: emaitza gorenena, "lapurtera klasikoa" deritzona. Hartzailea: bekatari arrunta. Asmoa: bi liburu idaztea (baina bakarra argitaratu zen).
XVIII. mendea: Larramendiren Garaia
Gertaerarik garrantzitsuena: Larramendiren agerpena (inguruko giroa piztu zuen).
Joannes Etxeberri Sarakoa: Irakaskuntzan euskaraz sartzeko saiakera egin zuen. 4 obra idatzi zituen, baina 3 gorde dira: Lau-Urduri Gomendiozko Karta edo Gutuna, Euskararen Hastapenak, eta Euskal Herri eta Eskualdun Guztiei Euskarazko Hastapenak Latin Ikasteko.
Manuel Larramendi: Figurarik garrantzitsuenetarikoa. El Imposible Vencido, lehen euskal gramatika, idatzi zuen.
XIX. mendea: Larramendiren Jarraitzaileak
Larramendiren jarraitzaileak: Mogeldarrak (Mogel eta Añibarro) eta Frai Bartolome. Bizkaiera erabili zuten.
XX. mendea: Nobelagintza Tradizionala eta Modernoa
Nobelagintza Tradizionala
Gazteleraz idazten zen gehienbat. Idazle entzutetsuena: Txomin Agirre apaiza. Idazle eta irakurle gutxi zeuden. Mota: tradizionala. Helburua: didaktikoa. Narratzailea: orojakilea. Ohiturazko nobela.
Txomin Agirre: Euskaltzaindiaren kide fundatzailea. Obrak: (1) Auñamendiko Lorea (gazteleraz); Kresala eta Garoa (euskaraz). Ezaugarriak: moralismoa, manikeismoa.
Nobelagintza Modernoa: "Ez Dok Hamairu"
50eko hamarkadan hasi eta 60koan indartu zen. Gazte intelektualen multzo garrantzitsu batek bultzatuta. Kultur ekimenak abiatu zituzten. Euskara batua bultzatu zuten. Gazte euskaldunak ziren, ez apaizak. Helburu estetikoak zituzten.
Txillardegi: ETAko fundatzailea eta euskara batuaren bultzatzaile nagusietako bat. Ezaguna: militantzia politikoagatik eta literaturagatik. Leturiaren Egunkari Ezkutua idatzi zuen.
Jon Mirande: Poesia landu zuen. Erotismoa, paganismoa eta abertzaletasuna jorratu zituen. Haur Besoetakoa idatzi zuen. Gai hauek lantzen ditu: pedofilia, intzestua eta suizidioa.