Euskaldun Batzokiya: Sabino Aranaren Nazionalismoaren Oinarriak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB

Aztertuko dugun testua Euskaldun batzokiyaren estatutuak dira, hau da, lehen batzokia (non euskal nazionalistak biltzen ziren Jaun Goikua eta Lege-Zarra Bizkaiko lemaren menpe) arautzen zuten legeak. Bere edukiaren arabera testu politikoa da eta formaren arabera normatibo-juridikoa. Lehen mailako iturriko testua, testu historikoa delako. Egilearen arabera testu kolektiboa da, Sabino eta Luis Arana idatzitakoa. 1894 dataturik dago eta helburu publikoa dauka pertsona guztiei zuzenduta, bereziki euskal nazionalismoaren partaideei. Testua Berrezarkuntzaren garaian kokatu behar dugu. Urte hauetan Euskadin industrializazioa garatzen ari zen. Honek eragin zuen euskal nazionalismoaren garapenean.

Testuaren gaia Euskaldun Batzokiya zuzendu behar duten legeak dira.

Zortzi artikuluk osatzen dute. Hauetan Sabino Aranaren euskal nazionalismoaren idei nagusiak azaltzen dira eta Batzokien estatutak.

Art1ak adierazten du zein den helburu nagusia batzokiak sotzeko: Nazionalismoaren partaideen arteko harremanak sortzea, EAJ alderdi indartsua eta lotuta egiteko, Sabino Aranaren doktrina bere lema izanez (Bizkaiko Jaun Goikoa eta Lege-Zarra).

Art2.ak azaltzen du batzokiak Bizkai-Batzarraren menpe egongo direla Arana eta Goiritar Sabinok idatzitakoak, hau da, Sabino Arana.

Art3.ak adierazten du Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango dela bere eguneroko eremu guztietan eta beste herrialdeekiko harremanetan (Jaungoikua). Sabino Aranaren pensamoldearen oinarriren bat, hauxe izan zen denboraren poderioz garrantzia galtzen hasi zen, alderdiaren oinarri politiko-ideologikotik ezabatu arte.

Art4.ak foruen berrezkuratzearen xedea adirazten du tradizionalismoaren itzulerarekin eta euskal hizkuntza ofizialtzat hartzeko, hau independentziarekin bakarrik lortuko zena. Honek euskal sistema tradizionala inposatzera behartzen zuen, euskal lurraldeetan, industrializazioaren garaian, bizi ziren etorkianak kanpoan uzten, Sabino Aranaren tradizionalismoaren etsaiak zirelako.

Art5.ak Nazionalismoaren oinarrizko printzipioak batzen ditu (Jainkoa eta Lege Zaharra). Tradizionalismo erlijiosoa eta politikoa lotuta zeuden.

Art6.ak bereizten du erakunde zibilen eta erlijiosoen artean.

Art7.ak Jainkoa Legearen aurrean kokatzen du. Jainkoak euskal gizarte tradizionalaren elementu nabarmena da.

Art8.ak Euskal Herria nola osatuta dagoen azaltzen du: Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Behe-nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa. Bakoitzak bere autonomia partikularra mantenduz.

Kontzeptuak:

Batzokiak: Eusko Alderdi Jeltzalearen bilera-zentro soziala, Espainiako talde politikoa.

Euskaldun Batzokiyaren sorkuntzaren (Euskal Batzokia) helburua izan zen Sabino Aranaren nazionalismoarengana erakartzea, batzokia leku bat elkartzeko izanez. Euskal nazionalismoaren oinarri politikoak jarraitzen estatutu desberdinak sortu ziren Bizkai-Batzarren estatutuen menpe. Batzokiek euskal nazionalismoaren ideologia osatzen eta osatuko dute.

Entradas relacionadas: