Euskara eta literatura

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,93 KB

Dramatika: egilea eta zuzendaria: Egilea: antzerki lanaren lehenengo sortzailea da, testua idazten duena eta testua taularatzen duena ez du zertan pertsona bera izan. Egileak pertsonaiak eta argumentua atontzen ditu, bakoitzak zer esan eta egingo duen asmatzen du. Zuzendaria: antzerki lanen bigarren sortzailea da. Aktoreen mugimenduak eta agertokian aurkezten diren elementu guztiak testuari eta istorioari egokitzeaz ardura behar du. Barne egitura: hasiera, korapiloa eta amaiera. hasieran,toki eta pertsonaia nagusien aurkezpena. Ondoren, pertsonaien arteko erlazioak korapilatu eta arazoa aurkezten da, eta amaieran,korapiloa askatu. Komendiek amaiera zoriontsua dute; tragediak aldiz, heriotzan amaitzen dira: eta dramak hala beharrez heriotzarik ez bada ere nahigabean amaitu ohi dira. Kanpo egitura: Antzerki testua taularatzean,ekitaldien banaketa agerikoa, denb edo leku saltoa dela eta, agertikia aldatu behar denean. Halaber, ekitaldi bakoitza hainbat zatitan banatzen da: agerraldiak edo eszenak. Pertsonaien irteera edo sarrera bakoitzak agerraldi bat hasi dela adierazten du. Noiz kokatzen da Erromantizismoa? XVIII.mendearen amaieran eta XIX.aren lehen erdian. Erromantizismoaren ezaugarriak.-Arrazoimena baztertu.-Gizabanakoaren garrantzia.-nazionalismo indartua.-Naturari garrantzi handia.-Exotismoa.-Sentimenduei oso lotutakoak. Errealismoa ze garaitan. XIX.garaian. Errealismoaren ezaugarriak. -errealitatearen analisi zientifikoa.-salatzea ere bazuen xede.-narratzailea orojakilea. Abangoardia 70.eko hamarkadan Goraipatu futurismoak. Teknologia berriak eta militarismoaren eta indarkeriaren aldekoak. Garrantzia kubismoak: poemako hitzen kokapen tipografikoari. Futurimoaren aurkakoa: Dadaismoa.

Badiabide fonetikoak: -Aliterazioa: hitzen multzoan hots bera edo antzekoak errepikatzean datza. -Onomatopeia: naturako eta inguruko soinuak imitatzen dituen hitza edo hitz taldea da. -Paranomasia: oso antzeko hitzak elkarregandik hurbil ipintzean. -Palindromoa: ezkerretik eskuinera eta euskuinetik ezkerrera berdin irakur daitekeen hitzari edo esaldiari esaten zaio. -Similikadentzia: bi bertso-lerro edo gehiago atzizki berberarekin amaitzea. -Tautograma: testuko hitz guztiak letra berarekin hasteari esaten zaio. -Anagrama: hitz bateko letrak nahastu eta beste hurrenkera batean jarrita sortzen den hitza da anagrama. Baliabide sintatikoak: -Hiperbatona: esaldiaren hitzen ordena logikoa aldatzean datza. -Asindetona: juntagailuak eta lokailuak ezabatzea da. -Polisindetona: asindetonaren kontrako baliabidea da. -Anafora: lerro hasieran hitz bat edo batzuk errepikatzean datza. -Epanadiplosia: esaldi edo bertso-lerro baten hasieran eta amaieran hitz bera jartzen da. -Kateaketa: lerro bateko azken hitza hurrengoaren hasieran errepikatzeari deritzo, baina kasu honetan errepikapena bi ideia lotzeko egiten da. -Elipsia: esaldian hitz bat edo batzuk ezabatzeari deritzo, ulermena oztopatu gabe. Irakurlearen partaidetza beharrezko bihurtzen da poema ulertu ahal izateko. -Paralelismoa: sintaxi-egitura bera errepikatzean datza. -Kiasmoa edo antitesia: perpausen baten bi osagai hurrengo esaldian alderantziz erlazionatzea. Baliabide semantikoak: -Konparazioa: bi elementu aldaratzean datza, haien arteko antzekotasuna agerian uzteko.Lotura-elementuak baliatzen dira:baino,-ago,beste,adina... -Metafora: elementu erreal bat elementu irudikatu batekin identifikatzea da: Bi metafora:-ez puruetan bai elementu erreala, bai irudikatua. adib: zure begietako diamanteek nire bidea argitzen dute. -metafora puruetan elementu irudikatua soilik aipatzen da,erreala utzita. adb: zure diamanteek nire bidea argitzen dute. -Metonimia: kontzeptu bat adierazteko hitz bat erabiltzen datza. Lotura horiek hiru motatakoak izan daitezke:- zatia-osotasuna,-tresta-erabiltzea.-edukitzaile edukizkoa,-egile obra.-produktu-jatorria. -Pertsonifikazioa:  Izaki bizigabeei edota ez-arrazonalei gizakien ezaugarriak ematean datza. -Sinestesia: zentzumen bati dagokion ezaugarria beste zentzumen bateko osagai bati lotzea. -Hiperbolea: egoerak edo ezaugarriak neurri gabe puztea, handitzea edo gutxitzea.-Antitesia: aurkako esanhia duten ideiak zein perpausak elkartzeari deritzo. -Paradoxa: itxuraz zentzugabeak dire edo kontraesana adierazten duten ideiak lortzean datza. -Ironia: pentsatzen denaren kontrakoa esaten da. -Galdera erretorikoa: erantzunik espero ez duen galdera enfatikoa da. erantzuna jakintzat ematen da.

Entradas relacionadas: