Euskararen Euskalkiak: Tarteko Hizkerak eta Sailkapen Historikoa

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB

Euskararen Euskalkiak eta Tarteko Hizkerak

Hauek dira tarteko hizkerak:

  • Deba arroko parraldea (Elgoibar, Mendaro eta Mutriku): mendebaldeko eta erdialdeko euskalkien tartekoa.
  • Burundakoa: mendebaldekoaren, erdialdekoaren eta euskara nafarraren tartekoa.
  • Gipuzkoako ipar-ekialdekoa (Oiartzun, Hondarribia eta Irun): erdialdekoaren, nafarraren eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkera.
  • Nafarroaren mendebalekoa (Basaburua, Imotz eta Larraun): euskara giputzaren eta nafarraren tartekoa.
  • Baztan eta Urdazubi-Lugarramurdikoa: euskara nafarraren eta nafar-lapurtarraren tartekoa.
  • Aezkoakoa: euskara nafarraren, nafar-lapurtarraren eta ekialdeko nafarraren tartekoa.
  • Lapurdiko kostakoa: erdialdekoaren eta nafar-lapurtarraren tartekoa.
  • Amikuzekoa: nafar-lapurtarraren eta zuberotarraren tartekoa.

Euskara Nafarroan: Koldo Zuazoren Ikerketa

Koldo Zuazoren arabera, euskara nafarrak lau azpieuskalki ditu: ipar-sartaldekoa, hego-sartaldekoa, erdigunekoa eta sortaldekoa. Horiez gain, hiru tarteko hizkera daude Nafarroan:

  • Baztan: nafar-lapurtarraren eta euskara nafarraren tartekoa.
  • Aezkoa: euskara nafarraren, nafar-lapurtarraren eta ekialdeko nafarraren tartekoa.
  • Burunda: mendebaldekoaren, erdialdekoaren eta nafarraren tartekoa.

Erdialdeko euskalkiaren azpieuskalkia da Basaburuan, Larraunen, Imotzen eta Aranon egiten den euskara. Nafarraren ezaugarriak bildu. Gipuzkoan, hizkera hori Hondarribian, Irunen eta Oiartzunen egiten da.

Nafarroan beste bi euskalki daude:

  • Nafar-lapurtarra: Luzaide
  • Ekialdeko nafarra: Zaraitzu eta Erronkari (galduta)

Hiztegia

atzendu: ahaztu
aunitz: anitz
beratz: bigun
erran: esan
fan/gan: joan
goatze: ohea
goartu: ohartu
heldu: etorri
horma: izotz
otamen: gosari
ortots: trumoi
raso: erabat
sor: gorra
ugalde: ibaia
zata: abarka
avtija egin: doministiku egin

Euskalkien Sailkapen Historikoa

Arnaud Oihenart: Lau euskalki bereizi zituen: akitaniarrena (Ipar Euskal Herrikoa), baskoiena (Nafarroakoa), barduliarrena (Gipuzkoako eta Arabakoa) eta autrigoiena (Bizkaia egiten zena).

Manuel Larramendi: Hiru euskalki bereizi zituen: bizkaitarra (Araban eta Bizkaian), giputza (Gipuzkoan) eta nafar-lapurtarra (Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian).

Bonaparte: Euskalkiak (zortzi) hiru multzo nagusitan banatu zituen:

  • Mendebaldekoa: euskara bizkaitarra
  • Erdigunekoa: gipuzkuera, iparraldeko nafarra, hegoaldeko nafarra eta lapurtarra
  • Ekialdekoa: zuberotarra, ekialdeko eta mendebaldeko behe-nafarra

Zortzi euskalki horien barruan 25 azpieuskalki eta 36 hizkera bereizi.

Maria Azkue: Zazpi euskalki bereizi zituen: bizkaitarra, gipuzkoarra, lapurtarra, behe-nafarroa, goi-nafarroa, zuberotarra eta erronkariarra.

Koldo Mitxelena: Erronkariko eta Zaraitzuko hizkeren gaineko monografiak idatzi eta dialektologian aritzeko irizpideak ezarri zituen.

Koldo Zuazo: Mendebaldeko euskalkia (bizkaiera). Bizkaian, Gipuzkoako Deba arroan eta Arabako iparraldean egiten da. Zuazoren ustez, Araba gehienean, Burgosko iparraldean eta Errioxan. Erdialdeko euskalkia (gipuzkera). Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaldean hitz egiten da. Nafarra (nafarrera). Nafarroa Garaian hitz egiten da. Sailkapen guztietan zailtasun handiak sortu izan ditu Nafarrak. Ekialdeko nafarra. Bi aldera ditu: zaraituera eta erronkariera, gaur egun galduta. Nafar-lapurtarra (nafar-lapurtera). Lapurdiko eta Nafarroa Beheran hitz egiten da. Zuberotarra (zuberera). Zuberoan hitz egiten da. 2008an Euskalkiak, euskararen dialektoak liburua argitaratzen da. Bost euskalki aztertzen ditu eta euskalkien inguruko ikuspuntu berriak planteatzen ditu: euskalkien aniztasunaren auzia eta euskalkien barruko berdintze prozesuak. Gainera, euskalkiak nahasten diren lurraldeetako hizkerei arreta eskaintzen die (tarteko hizkerei) eta, hortaz, euskalki jakin baten barruan sar ez daitezkeenei.

Entradas relacionadas: