Frank Lloyd Wright: Ur-jauziaren Etxea
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,13 KB
Frank Lloyd Wright: Ur-jauziaren Etxea (Pennsylvania, AEB)
Landare eta iturburuz betetako baso erdian kokatua. 1937an amaitu zen eta, ordutik aurrera, XX. mendeko arkitektura ulertzen lagundu du. Wrighten lanetatik ezagunena da, agian, Ur-jauziaren Etxea edo Kaufmannen Etxea deitua, arkitektura organikoaren adibide argia izanik. Wrightek razionalismo funtzionalistari -estilo internazionalari- aurre egin nahi zion. "Arkitektura organikoa" da, arkitektura eta natura integraturik.
Materialak
Hormigoia, harri naturala, burdin margotua, beira eta aluminioa dira erabilienak.
Kanpoaldea
Ingurunea arkitektoaren esanetara dago. Hiru solairuko etxebizitza da eta desnibelari aurre egiteko mailakatuta dago. Beheko solairua haitz naturalaren gainean eraikia da eta azken hau tximiniaren oinarria da -etxearen ardatz bertikala-. Hormigoizko terraza handi bat ur-jauziaren gainean dago, etxebizitzan bertan espazialki integratzen delarik; eraikuntzaren barnealdetik ur-jauzia sortzen dela dirudi. Goialdeko pisuan beste terraza bat dago.
Barnealdea eta Oinplanoa
Beheko solairuak egongela handia eta sukaldea biltzen ditu; goian logelak daude. Solairu bakoitzaren barne banaketa guztiz askea da.
Arkitektoak barne espazioa diseinatzen du lehendabizi eta azken hau kanpoalderantz hedatzen da.
Eraikin bakoitzak funtzioaren araberakoa izan behar zuela pentsatzen zuen; baita ingurunearen eta erabilitako materialena ere. Ur-jauziaren Etxea orubera egokitzen da. "Kutxa" itxurako eraikinaren kontzepzioaz apurtu zuen; zegoeneko ez zen existitzen ez hormarik, ez eskema geometrikorik, ez simetriarik, ez perspektiba puntu egokirik.
Ur-jauziaren Etxean ura, zuhaitzak, haitzak, zerua eta natura etxebizitzan elkartzen dira, etxearen ikuspegi erromantikoa ixten da. Arkitektura organikoan eraikina ez da lan itxia, baizik eta bizia eta alda daitekeena. Urte batzuk beranduago zabaldu egin zen. Solairu bakoitzean irteera zabalak daude, hormigoizko plaka lisuen bidez mugaturiko terrazak direlarik. Eraikitze kostuak oso altuak zirenez, goi maila sozialekoek baino ez zuten arkitektura organikoaren etxerik eduki.