Freud: Garapen Psikosexuala
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB
Garai hartan iraultzailea izan zen ideia honek sexualitatearen kontzeptua zabaldu egiten du eta haurtzaroraino joaten da.
Fase ezberdinak daude aldarte horretan plazera lortzeko iturri den gorputz atalen batekin lotuta daudelarik: Orala, Anala, Falikoa.
Freuden iritziz, fase hauetan zehar eta dagokion bulkadaren esparruan, haurrak antsietatea sentitu badu, helduaroan neurosi bat gara dezake.
FASE hauek LIBIDO (bizi energiaren) garapenaren ondorioz ematen dira.
FASE ORALA (0-1 urte)
Haurraren lehen plazer iturria ahoa da. Zeraren nagusitasuna da eta haurraren ekintza guztien oinarria plazer bilaketa da. Nia garatzen hasten da (bere gorputzaren mugak…)
FASE ANALA (15 hilabete-3 urte)
Haurraren plazer iturria uzki edo ipurdi ingurura joaten da. Niaren garapena aurrera doan bitartean, garai honetako esperientziarik garrantzitsuena gorputzeko higienean trebatzea da eta Zerarekin konflikto garbian sartzen da, honek berehalako satisfazioa eskatzen baitio (kaka egin, kakarekin jolastu…) eta gurasoek, berriz, ez diote uzten, esfinterrak kontrolatu behar dituelarik. Interferentzia bat sortuko da gogoaren eta beharraren artean eta umeak behar den lekuan eta behar denean egiten ikasi beharko du.
FASE FALIKOA (3 urte -5 urte)
Plazer iturria genitaletan kokatzen da, baina ez da helaroan izango duenaren antzekoa, haurra oraindik ez baita sexualki heldua. Medikutara jolas egitea, amari zakila ba ote duen galdetzea… garai honetan kokatzen dira. Konfliktorik ezagunena Edipo Konplexua da. Zerak amarekin batu nahi du eta aita hil, Edipok egin zuen bezala, baina Niak badaki aita indartsuena dela eta beldur da. Beldur hori kastrazioari beldurra da. Ez da arrazionala eta dena irrazional eta inkontzientea da.
Neskentzako, Freudek Elektra Konplexuaz hitz egin zuen eta hasiera aurrekoaren berdina du. Gero, mutilek kastrazioari dioten beldurra, nesken kasuan, zakilaren inbidia da. Hori gabe ezin dute ama sexualki hartu, Zerak eskatzen dien bezala. Neskak amak ere zakilik ez duela ikusiko du eta berarekin identifikatuko da. Horrela, neskek aitarengana zuzenduko dituzte desio sexualak. Freuden ustez, Elektra konplexua Edipo konplexua baino bortitzagoa da eta mendekotasun handiago eta ziurtasun gutxiago erakusten du.
LATENTZIA GARAIA (6-12 urte)
Gure kulturan instintu sexuala SUBLIMATU egiten da gure kulturan.
FASE GENITALA (12 urte →)
a)Erakarpen edo instintu sexuala AURKAKO SEXUAn finkatzen da.
b)Libidoa fase honetan finkatuz gero pertsona : HELDUA, ARMONIATSUA eta ESKUZABALA izango da.