Frustrazioa eta Defentza Mekanismoak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

FRUSTRAZIOA

Gure helburuak lortzen ez ditugunean, frustrazioak jota gaudela esaten dugu.

Behar bat asez gero, organismoak saria jaso duela sentintzen du. Behar bat ezin badugu ase, frustrazioa sentituko dugu eta emozio desatsegina askatuko, ez dugu jakingo zer egin edo era desegokian erantzungo dugu.

Frustrazioan hainbat osagai aurki ditzakegu: barne-estimuluen zein kanpo-estimuluen bidez motibatutako organismoak bitartekoak jartzen ditu, baina bitarteko horiek egokiak ez direlako edo oztoporen batek helburuak lortzea eragozten diolako, organismo hori frustrazioak jota geratzen da. Zenbat eta motibazio handiagoa orduan eta frustrazio handiagoa.

DEFENTZA-MEKANISMOAK

Frustrazioari aurre egiteko, irtenbide praktikoak aurkitzen saiatzen gara eta aurkitzen ez ditugunean, defendatu egiten gara egonezinetik aldentzeko asmoz. Hori lortzeko, defensamekanismoak erabili ohi ditugu. Mekanismo horien bidez, barne-estutasunak lasaitzea, sentimendu penagarriak baztertzea edo menperatzea eta jasanezinak diren kanpo-estimuluei aurre egitea lortzen dugu.

Erreprezioa

Mekanismo horren bidez, sentimendu desatseginak, onartezina edo mingarriak baztertzea lortzen dugu. (Adibidez, umetan eraso sexuala jasan duen norbaitek gertakizun horren oroitzapen baztertu egin dezake).

Erreakzioa-eraketa

Mekanismo horren bidez, sentitzen ditugun jokabideen eta sentimenduen kontrako jokabideak eta sentimenduak izaten ditugu. (Adibidez, gustatzen zaigun persona mespretxatzea).

Desplazamendua

(konpentsazioa, sublimazioa). Irrika edo bulkada baten energia objetu batetik beste batera aldatzen da (adibidez, irakasle edo nagusi baten gehiegikeriak jasan ondoren, agresibitate guztia etxekoekin deskargatzea; hau da, etxekoekin desplazatzea)

Proiekzioa

Mekanismo horren bidez, besteentzako uzten ditugun jasanezinak egiten zaizkigun motibazioak eta sentimenduak (“Horrek gorrotatzen baino ez daki”, “Hemen bakoitzak berea egiten du”).

Erregresioa

Hazkundearen aurreko estadioetara itzultzea izango litzateke (adibidez, gernua (txiza) kontrolatzen ikasi duen ume batek).

Arrazionalizazioa

Gure jokaera justifikatzeko, egoera azaltzen saiatzen garenean erabiltzen dugun mekanismoa da (adibidez, azterketa ez dut gainditu, irakasleak gorrotatu egiten nauelako).

Identifikazioa

Miresten ditugun pertsonekin edo taldeekin identifikatzea, beraien nolakotasunak gureganatzea.

Konbertsioa

Gure arazo psikologikoak fisikoki agertzen direnean konbertsioa gertatzen da.

Entradas relacionadas: