Gai Gatazkatsuak Ikasgelan Lantzea
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,1 KB
Ikasgelan gai gatazkatsuak lantzea garrantzitsua da, haurrei inguratzen dien mundua ulertzen laguntzeko. Helburua ez da ohiko edukiak bakarrik irakastea, baizik eta ikaskuntza egunerokotasunean gertatzen diren arazoekin lotzea. Gai hauek lantzeak haurrak motibatzen ditu eta horri buruz ikasgelan hitz egiteak pentsatzen, parte hartzen eta irtenbideak bilatzen irakasten die. Gainera, modu praktikoan egiteak interes eta motibazio handiagoarekin ikastea eragiten du. (García y Merchán, 1997)
Metodologia Aktiboak
Gaia lantzeko modu eraginkor bat metodologia aktiboen bitartez izan daiteke. Adibidez, haien adinari egokitutako eztabaidak erabiltzea aukera bat da, alde batetik pentsamendu kritikoa sustatzen dutelako. Bestalde, haurrek beste ikuspuntu batzuk ikusten ikasten dutelako eta haienak bezalakoak ez diren argudioak onartzea. (López Facal y Santiadrián, 2011) Rol-jokoak edo interpretazioak ere erabil daitezke, besteen lekuan jartzen laguntzeko eta gaiarekin gehiago konektatzeko.
Irakaslearen Zeregina
Bestalde, guk irakasle gisa, funtsezko zeregina dugu prozesu honetan. Hezkuntzak tresna bat izan behar du ikasleek uler dezaten zer gizartetan bizi diren eta nola parte har dezaketen modu aktibo batean (López Facal y Souto, 2016). Ikasgelan errespetuzko giroa sortzea, non iritzi guztiak entzun eta errespetatuko diren, funtsezkoa da aurretik egingo diren jarduerak arrakastatsuak izan daitezen. Hezkuntzak ez du soilik informazioa transmititu behar, baizik eta ikasleak prestatu behar ditu informazioa aztertzeko, zalantzan jartzeko eta ingurunea hobetzeko erabiltzeko. (López Zurita y Felices de la Fuente, 2023)
Ondorioa
Laburbilduz, lehen hezkuntzan gai hau lantzea aukera ezin hobea da, gaur egungo gai oso garrantzitsua dela uste dudalako. Metodologia aktiboak, esperientziatik abiatutako ikuspegia eta irakaskuntza prestakuntza ezinbestekoak dira gaiak modu hobe batean lantzeko. Gainera, umeei modu interesgarriagoan ikasten eta txikitatik eztabaidatzeko prestatzen laguntzen diete. Eskolak ikasteko gune bat izan behar du, eta ikuspegi hori da egiteko modurik onenetako bat.