Gaixotasun motak eta osasun-tratamenduak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,89 KB
Gaixotasunak eta Osasun Tratamenduak
1.- Gaixotasun Infekziosoak
Etapak:
- Infekzioa: Gorputzera iritsi, haren barruan sartu eta ugaltzen hasi.
- Inkubazio-aldia: Sintomak agertu arteko denbora. Gaixotasunaren arabera iraupena aldakorra da: gripea, inkubazio-aldi laburra; ihesa, ordea, inkubazio-aldi luzea.
- Aldi akutua: Guztiz agertzen da gaixotasuna eta sintomak azaltzen hasten dira: sukarra, mina…
- Beheraldia: Sintomak arintzen hasten dira, sendagaien ondorioz edo gorputzak, menderatu egin dituelako mikroorganismoak.
- Susperraldia: Indarberrituz joaten da gorputza.
Inmunitate sistemaren funtzioa: agente edo eragile infekziosoak aurkitu eta ezabatu.
Gaixotasun bakterianoak: Bakteriek eragiten dituzte, kolera eta lepra adibidez, eta antibiotiko dosi baxutan sendatzen dira.
Gaixotasun birikoak: Birusak sortzen dituzte, adibidez, barizela eta gripea, eta sendatzeko antifebrifikoak, analeptikoak eta sedanteak erabili ohi dira.
Mikosia: Onddoek eragiten dituzte. Azalaren eritasun kutsakorrak sortu, atleta oina adibidez. Antifungiko izeneko farmakoek sendatu ohi dira.
Protozoosiak: Protozooek eragindako gaixotasunak, adibidez, malaria. Eltxoen aurkako neurriak, farmakoak eta txertoa erabili ohi dira, baina ez da oso eraginkorra.
Prioiak: Proteinak hormonekin nahastu ezkero gaixotasunak sortzen dituzte. Alzheimerra eta kurua sortu eta proteina degradatzen dituzten agenteekin sendatu. Behi eroen gaixotasuna adibidez.
2. Gaixotasun Ez Infekziosoak
Nahaste genetikoak: Pertsona baten osasun-egoera pertsona horren genotipoaren (informazio genetikoa) eta giroaren emaitza da; izan ere, oso garrantzitsua da pertsona bat zer girotan hazi eta bizi den.
Nahastea gene baten alteraziogatik:
Geneetan anomaliak daudelako. Hemofilia, daltonismoa (koloreak ezin dira bereizi).
Kromosoma kopuruaren anomaliak:
23 pare egon beharrean, desberdintasuna dagoenean. Sindrome Down (mentalki urritasuna izatea da) eta super gizonaren sindromea (XYY).
Alterazio genetikoak eta minbizia:
Jaiotzezko gaixotasunak dira, enbrioi-garapenean edo haurdunaldian zehar izandako arazoek sortuak. Asko gaixotasun genetikoak dira. Beste batzuk giro faktoreak eragindakoak dira, adibidez: haurdunaldian dagoen emakume bat errubeolaz gaixotzen bada, fetuak adimen-atzerapena izateko arriskua du. Ama batek, adibidez, bularreko minbizia badu, bere seme-alabek, baina batez ere alabek, bularreko minbizia izateko arrisku handia dute, geneetan baitago alterazio hori. Koloneko minbizia ere hereda daiteke.
Nutrizio nahasteak:
Gehiegizko pisua eta eratorriak: Elikadura-ohitura txarren ondorio dira. Elikadura eginez, osasuntsu janez... sahiestu daitezke. Obesitatea (gorputzak erre edo gastatu ditzakeenak baino kaloria gehiago ahoratzen dituenean gertatzen da). Diabetesa (zure gorputzak ez du intsulina ekoizten eta beraz azukrea desproportzionala da).
Gaixotasun zeliakoak:
Glutenak heste meharreko mikrobikoak puskatu egiten ditu eta ondorioz digestio gaizki egiten da.
Anorexia/Bulimia:
Anorexia nutrizio- eta psikologia-nahastea da. Anorexia duenak, gizantzeko beldurrez, jateari uzten dio. Bere burua ez du gustuko, ez du bere burua den bezalakoa onartzen. Bulimia anorexiari zuzenki lotuta dago. Elikadura nahaste bat da. Bulimia duen pertsonak aldatu egiten du berarekiko duen ikuspuntua, eta loditzeko beldur handia sortzen zaio. Nahiz eta bere pisua normala izan, gaixoak beti lodiegi ikusten du bere burua, eta ezin du bere jateko nahia ase. Normalean, gaixotasun hau jasaten duen pertsonak dieta kaltegarri ugari egiten ditu, medikuaren kontrolik gabe. Elikagaien mugaketak antsietate egoera gogor batera eta janari asko hartzeko behar patologikora eramaten du.
Inmunitate gaixotasunak:
Gaixotasun autoinmuneak: Zeure gorputzeko defentsak zeure kontra joaten direnean. Lupus adibidez.
Patologia alergikoak: Organismoak kanpoko substantzia baten aurrean ematen duen gehiegizko erantzuna da, substantzia horrekiko oso sentikorra delako. Polenari organismoak gehiegizko erantzun ematen dio. Oso sentsiblea da gorputza kasu hauetan polenaren aurrean. Erlearen ziztadari ere euki daiteke alergia, eta zenbait kasutan hil egin daiteke.
Anafilaxia: Alergia mota bat da, ohiko alergia baino larriagoa dena eta gorputz osoa kaltetzen duena (multisistemikoa). Anafilaxia eragiten duen substantzia (alergenoa) sarritan odol-bidetik sartzen da gorputzean (adibidez erle baten eztenkadaren ondorioz, edo injekzio baten ondorioz alergenoa botika bat denean), baina aho-bidetik ere jardun dezake (botikak, hainbat elikagai...). Esan liteke anafilaxia organismoaren muturreko erantzun inmunologikoa dela alergeno baten aurka.
Gaixotasun neurologikoak, psikikoak eta endekapenezkoak:
Gaixotasun neurologikoak: Dituztenek errealitatearen pertzepzio ezberdinak dituzte, gauza txikietan: ikusten dutena, hitz egiteko modua.... eta abar. Adibidez: Alzheimerra, progresibo eta atzeraezina da, garunari eragiten diona. Hori duenak oroimena, komunikatzeko eta eguneroko bizitzako...zailtasunak izaten ditu. Epilepsia ere bai.
Gaixotasun psikikoak: Gaixo gehienek ez dute gaixotasun larririk; antsietatea, depresioa eta gisako patologiak dira nagusi. Gero eta tratamendu egokiagoak garatzen ari dira horiek artatzeko, baina batzuetan ez da posible guk nahi besteko zerbitzua eskaintzea, eskaera handia baita.
Gaixotasun endekapenezkoak: Parkinsona eta alzheimerra ere bai. Parkinson gaixotasun nerbio-sistema zentralaren gaixotasun neuroendekatzailea da. Ezin da sendatu, bakarrik arindu daiteke farmakoak edo neurokirurgia erabiliz. Ezin da prebenitu eta denborarekin progresiboa da.
3. Osasun Arreta Berezia Eskatzen Duten Egoerak
Urritasuna: Adimen-urritasuna, batzuetan adimen-atzeratasuna ere deitua, pertsona baten adimenaren mugak nahiz komunikatu eta bere buruaz arduratzeko arazoak jasotzen dituen terminoa da. Adibidez: Down sindromea eta ezgaitasuna.
Ezgaitasun fisikoa (elbarritasuna): Gaixotasun edo ezbeharren baten ondorioz mugitzeko gauza ez dena edo oso nekez mugi daitekeena. Adibidez: Paraplejia eta Hemiplegia.
Elbarritasuna: Lesio batek eragiten duen desabantaila egoera bere bizimodua mugatuz edo eragotziz.
Zahartzaroa: Hirugarren adina edo zahartzaroa pertsona batek ere bizi den eskualdeko bizi itxaropenera hurbildu edo gainditu egin duen bizitzaren aldia da.
Istripuak:
- Zirkulazio-istripuak: (Trafiko istripuak) motordun garraio batekin bidean doan ehinen izandako arazo baten ondorioz gertatzen diren istripuak.
- Etxeko istripuak: Etxean gertatzen diren istripu ohikoenak honako hauek dira: bainu gelako erorketak, altzariekin hartutako kolpeak, uste gabeko ebakiak, etab.
- Lan istripuak: Besteren kontura lan egitean langileak pairatzen duen gorputzeko edozein lesio. Esate baterako: lesio fisiko zein psikologikoak.
4. Osasun Tratamenduak
Prebentziozkoak:
Prebentzioa edo profilaxia gaixotasunak ebitatzeko edo hauek agertu baino lehen hartzen den estrategia da.
- Osasun azterketak: Pertsona baten osasun-egoera ezagutu edota diagnostiko bat egiteko burutzen diren ekintzen multzoa.
- Proba diagnostikoak: Proba osagarriak edo diagnostikoak gaixotasun edo patologia baten diagnostikora iristeko erabiltzen ditugun tresna bereziak dira, miaketa fisikoaz haratago. Adibidez: Endoskopioa eta analitikoa.
- Txertoak: Txertoa tratamendu profilaktiko edo prebentiboaren mota bat da, hau da, eritasuna gertatu baino lehen erabiltzen dena.
Sendagarriak edo terapeutikoak:
Terapeutikak eritasunak nola sendatu adierazten du.
- Tratamendu farmakologikoak: Gaixotasun bat sendatzeko erabiltzen diren medikamentuak dira.
- Tratamendu kirurgikoak: Espezialitate medikoen multzo zabala. Adibidez: Urologia eta bihotz-kirurgia.
- Transplanteak: Medikuntzaren arloan gorputz batetik beste batera organo bat lekuz mugitzeko teknika da. Adibidez: Bihotz-transplantea eta gibel-transplantea.
Aringarriak:
Gaixotasunak sendatzen baino sintomak murrizten ahalegintzen den zainketaren edozein bide da. Adibidez: Cannabisa tratamendu moduan.
Medikuntza alternatiboa:
- Akupuntura: Txinako ohiko medikuntzan erabiltzen den sendabidea, gorputzaren leku jakinetan orratz meheak sartzean oinarritzen dena.
- Aromaterapia: Olio esentziak erabiltzea gaixotasunak sendatzeko.
- Fototerapia: Argi mota ezberdinen bidez eritasun edo gaixotasunak sendatzea. Adibidez: Argi ultrabioletak eta infrarojosak.
- Hidroterapia: Gaixotasun edo eritasunak uraren bidez sendatzea.
- Hipnosia: Gaixotasun psikologikoak sendatzeko erabiltzen. Adibidez: Traumak.
- Musikoterapia: Musikaren bidez gaixotasunak sendatzea.
- Homeopatia: Gaixoari sendatu nahi den eritasun-mota bera eragiten duen gai toxikoa, neurri txiki jakinetan, ematean datzan sendabidea.
- Ayurvedikoa: Visnu jainkoari 14 errezo eskeini zure egoera hobetzeko.
5. Bizimodu Osasungarriaren Dekalogoa
- 1. Osasuna: Osasuna gure gorputzak sentitzen duen ongizate fisikoa eta psikikoa izanik, beharrezkoa da behar bezala zaintzea. Horregatik, pertsona bat osasuntsu egon daiteke, nahiz eta bere adinarengatik edo beste gauza batzuengatik hainbat arazo izan. Hori horrela izanik, pertsona bakoitzaren kanpoko egoerak (animoak, gizartean duen egoerak eta abar) eragina dauka pertsona baten osasunean.
- 2. Zoriontsua izatea: Zorionaren oinarrien artean aipagarrienak giza harremanetan ditugu: familia, bikotea, lagunak... Medikuek esaten duten bezala, egunero alai egoteko momentua bilatu behar dugu. Triste gaudenean, irrifarre bat guri kausatzeak, zoriontsuagoa izatea egiten digu.
- 3. Ondo lo egin: Egunero 8 ordu lo egiteak garrantzia handia du gure gorputzari behar duen atsedena emateko. Ikerlarien ustetan, lo gabeziak, ikasteko ahalmenean eta eta memorian, zailtasunak sortzen ditu.
- 4. Sano jatea: Osasunaren atal garrantzitsuenetarikoa da. Gose garenean soilik, mokadu bakoitza behar bezala murtxikatu behar dugu. Eguneroko dietak bariatua eta orekatua izan behar du, gorputzeko pisua maila egokian mantentzeko. Janari freskoek lehentasuna dute: frutak, berdurak, barazkiak, ...
- 5. Ura edan: Gure gorputzaren bolumenaren %62 ura da. Egunero ura kanporatzen ari garenez orekan mantentzeko ura edateak ezinbestekoa da. Gainera ura edateak, gorputzan ditugun toxinak kanporatzen laguntzen digu.
- 6. Arnasa ongi hartu: Medikuek esaten duten bezala, egokiena arnasketa egunean bi aldiz lantzea litzateke. Zenbait adituk diotenez arnasketa abdominalak gorputzaren erresistentzia gehitu egiten omen du, gaixotasunera daramaten trastorno funtzional ugari hobetuz.
- 7. Eguzkitik babestu: Eguzkiaren energia beharrezkoa da bizitzeko. Egunero eguzkia hartzeak onurak ekartzen digu (D bitamina eta kaltzioa sintetizatzen ditu), baina modu seguruan. Zientifikoki dago frogatua eguzkia dela larruazalaren aurreneko etsaia. Adinik arriskutsuenak haurtzaroa eta adoleszentzia dira. Horrexegatik, argi edo izpi ultramoreetatik babestea funtsezkoa da.
- 8. Ariketa egin: Ariketa fisikoa modu egokian egin behar da, beti ere gehiegizko esfortzurik gabe, eta modu erregular eta progresiboan. Egunero ariketaren bat egin behar dugu bizitza osasuntsu bat eramateko.
- 9. Pisua mantendu: Pisua orekatua mantendu behar da, inoiz ez pisu gehiegi ezta pisu gutxiegi. Obesitateak, gainkargak eragiten dio gorputzeko organo guztiei, eta gaixotasun batzuk izateko probabilitatea handitzen ditu.
- 10. Erlaxatzen ikasi: Erlaxazioa kontzientziaren egoera bat bezala definitzen da, non gorputzaren giharrak erlaxatuta daude. Erlaxazioa, kontzientziaren egoera duten helburua borondatez eta libreki izatea, bakea, zoriona, poza iritsiko jasoko da.
- 11. Positiboa izatea: Positiboa izatea oso lagungarria da gure osasunerako. Negatiboak izatea, aldiz, gure gorputzaren defentsak jeitsi ahal dizkigu, eta, beraz, gaixotasun gehiago izateko aukerak daude. Positiboa izateak positiboki eragiten du osasun fisiko eta psikikoan.