Garapen Ebolutiboa eta Musikalaren Zikloak (6-12 urte)

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB

Garapen Ebolutiboa eta Musika (6-12 urte)

Lehenengo Zikloa (6-8 urte)

  • Umea eragiketa mentalak egiten hasten da.
  • Bere afektibitatea etxetik kanpo beste komunikazio guneetara zabaltzen da.
  • Ingurunea onartzeko gaitasun handiagoa du eta bere taldean parte hartzea errazten du.
  • Nagusien menpekotasuna gutxitu eta taldeetara jotzen du.
  • Parte bat beste batekin konparatzen du eta zati bat osotasunarekin.
  • Osoa eta parteak bereizten ditu.

Bigarren Zikloa (8-10 urte)

  • Besteekin dituen harremanek motibatuta sentitzen da.
  • Motibazio hau sozializaziorako eta lankidetzarako nahian islatzen da.
  • Bere nortasuna finkatzen da eta gaitasunen kontzientzia hartzen du.
  • Logikoagoa da eta errealitatea hobeto ulertzen du.
  • Berdintasunaren eta ezberdintasunaren kontzientzia hartzen du.
  • Abstrakzio gaitasuna areagotzen da (irakurketa musikalerako gaitasuna).
  • Psikomotrizitatea hobetzen da (instrumentuekin praktikatzeko gaitasuna).
  • Espazio-denbora kontzeptua hobeto ulertzen du.
  • Lateralitatea garatzen du.

Hirugarren Zikloa (10-12 urte)

  • Pentsamendu egozentrikoa galtzen du. Laguntza portaeretara bultzatzen du.
  • Oso une egokia taldeetan parte hartzea sustatzeko.
  • Psikomotrizitatearen helburuak finkatzen ari dira.
  • Koordinazio orokorra eta fina hobetzen ditu, eta horrekin batera mugimendurako gaitasuna aurreratuta dauka.
  • Espazio-denbora kontzeptua oso garatuta dauka, horregatik espazioaren eta denboraren arteko erlazioaren kontrola finkatzen da.
  • Eskarmentutik abiatuta abstrakzioak eraikitzen ditu.
  • Pentsamendua gero eta analitikoagoa da.

Swanwick-en Espirala

  • Sentsoriala
  • Maneiu modua
  • Adierazkortasun pertsonala
  • Herriko modua
  • Espekulatiboa
  • Idiomatikoa
  • Sinbolikoa
  • Sistematikoa

Herriko Modua:

  • Arauak agertzen dira, melodiko eta erritmikoak.
  • Egitura finkatzen da.
  • Neurri antolamendua arrunta da, nahiz eta sinkopa erabili.
  • "Ostinatoak" erabiltzen ditu.
  • Kanpoko ideia musikalak barneratu ditu.

Espekulatibo Modua:

  • Saiakuntzak egitea gustatzen zaio.
  • Egitura aukerak aztertu nahi ditu.
  • Arauak gainditzen ditu.

Musikan

Adierazpena (6-8 urte)

  • Ahots adierazpena aberatsagoa da. Erregistroa zabaltzen da.
  • Garapen erritmikoan aurreratu du. Garapen motriz garrantzitsuari esker, aukera du oinak eta eskuak musikarekin sinkronizatzeko eta koordinazioan ere aurrerapen garrantzitsuak egiten ditu.
  • Pultsuak bizkortzeko joera erakusten du.
  • Eskolako instrumentuak gustatzen zaizkio.
  • Musika-irudien iraupenak bereizten ditu.

Pertzepzioa (6-8 urte)

  • Kontzentrazioa eta arreta finkatzen dira. Orduan, hobeto ulertzen du musika egitura.
  • Tonalitate eskema sinpleak ezagutzen ditu (oraindik ez du tonalitatea finkatuta). Konturatzen da esaldi erritmikoa edo melodikoa ez dagoela amaituta.
  • Entzuketa musikala onartzen du.
  • Musika Mintzaira ikasten has daiteke. Kodea.

Adierazpena (8-10 urte)

  • Helduagoa da motrizitate aldetik.
  • Perkusiozko instrumentuak gustatzen zaizkio.
  • Taldeetan edo beste norbaitekin jotzea gustatzen zaio.
  • Musika-lan motzak egitea gustatzen zaio (konposizioa).
  • Bere erritmo sena areagotzen da eta instrumentuak jotzeko trebetasun handiagoa erakusten du.
  • Oso une egokia da ahotserako.

Pertzepzioa (8-10 urte)

  • Erritmo konplexuagoak onartzen ditu.
  • Konpas bitarrak, hirutarrak eta lautarrak bereizten ditu. Konpas elkartuak (6/8) oraindik zailak dira baina barneratzen ditu.

Adierazpena (10-12 urte)

  • Abestiak edozein erregistrotan kantatzen hasten dira (ume bakoitzak bere ahotsa garatzen du).
  • Dantzarako gaitasun motriz areagotzen da.
  • Ahotsa aldatzen hasten da.

Pertzepzioa (10-12 urte)

  • Memoria melodikoa eta harmonikoa garatzeak musika-lan luzeagoak interpretatzea errazten du.
  • Neurri egitura irregularrak eta erritmo sinkopatuak bilatzen ditu.

Entradas relacionadas: