Giza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

-Wellingtonko dukea: arthur wellesley, wellingtonko lehenengo dukea, erresuma batuko militarra eta politikaria izan zen. -Jose bonaparte: “pepe botella” ezizena jarri zioten. napoleon bonaparteren anai nagusia eta abokatu, diplomatiko eta politikari frantsesa izan zen. –Bergarako besarkada: marotoko jeneral karlistak eta espartero jeneral liberalistak, (gerra amaitzeko), bergaran sinatu zuten akordioa da,(1839ko abuztuaren 31n.) honekin lehen gerra karlista amaitu zen. -Baldomero Espartero: (marotorekin, bergarako akordioa zinatu zuen). bergarako printzea, militar eta politikari espainiarra zen, geroago espainiako ordea izan zen. -Rafael Maroto: militar espainiarra izan zen, gerra karlistaren buruzagia izan zen. (esparterorekin bergarako akordioa sinatu zuen.) -Jose antonio muñagorri: lehen gerra karlistak izandako protagonistetako bat izan ze, (1838an) “bakea eta foruak” mugimendua sortu zuen. Bere formulari jarraituz amaitu zen gerra bergarako besarkadan (1839an). -Tomas zumalakarregi: militar gipuzkoarra zen, lehen gerra karlistan jeneral garrantzitsua izatera iritsi zena, “osaba tomas” ezizenaz ere ezaguna izan zen. -Santa Kruz apaiza: Apaiza eta militar, 2º gerra karlistan, apaiz gerrillari garrantzitsua izan zen. Atxilotu zuten baina ihes egin zuen. -Indalezio prieto: euskal politikari sozialista izan zen, kazetaria, gerra zibilean itsas armada eta aire eta defentsako ministroa izan zen. -Fakundo perezagua: sozialistako lehendakaria izan zen, bilboko lehen elkarte eta sindikatu sozialista eratu zituen, geroago bizkaiko alderdi komunista (EPK, Euskadiko Partidu Komunista) sortu zuen zatiketaren eragile izan zen. -Sabino arana: eusko alderdi jertzalearen sortzailea izan zen, eusko nazionalismoaren hainbat sinbolo sortu eta hedatu zituen, Ikurrina tartean, eta euskararentzako grafia berri bat asmatu zuen.

-Luis arana: sabino, bere anaiarekin batera EAT alderdia sortu zuten euskal politikari abertzalea izan zen. Luisek bere anaia sabino abertzaletasunean murgildu zuela uste da. -Ramon de la sota: ontzi-enpresa, (naviero) abokatu eta politikoa izan zen, PNV partidukoa. -PNV: (partido nacionalista vasco), politiko abertzale eta jertzalea da, ideologia politikoa, abertzalea, kristaudemokrata eta zentrista. (sabino eta luis arana sortu zuten). -ELA:(Euskal Langileen Alkartasuna) euskal sindikatu abertzalea da. Historikoki EAJ (Euzko Alderdi Jeltzalea )alderdi politikoari lotuta egon da, nahiz eta gaur egun jarrera horietatik urrun egon. Gaur egun, euskal herriko sindikaturik handiena da. -ANV: (Acción Nacionalista Vasca. “EAE”: Eusko Abertzale Ekintza). Euskal alderdi abertzale eta sozialista da, ideologia politikoa, abertzalea, sozialista eta independientea “independientista”. -PSOE: (Partido Socialista Obrero Español PSOE. / Espainiako Langileen Alderdi Sozialista) espainiako alderdi politikoa da, madrilen sortu zen, ideologia politikoa, ezkerrekoa sozialdemokrata eta progresista. -UGT: (Unión General de Trabajadores) ideologia politikoa zentro ezkerra, sozialismo demokratikoa, espainiako sindikatu, nagusiena. -CNT: espainiako mailako sindikatu anarkosindikalista da, sindikatuen konfederazioa, bartzelonan sortua. Euskal herrian ere hedaturik dago. -Valençaiko ituna: (tratado de valençay, 1813ko abenduaren 11an), napoleon eta fernando 7º frantzian, sinatu zuten akordioa da, non Napoleon enperadorea, Fernando 7ºari eskaintzen zion bakea eta Espainiako errege bezala onartzen zuen, Independentzia gerrako porrotak ikusi ondoren.

Entradas relacionadas: