Giza Eskubideak: Zuzenbidezko Estatua, Estatu Soziala, eta Demokrazia

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Giza eskubideak:

Pertsonariaitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozeinantolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu.

Zuzenbidezko estatua:

Estatu horretako legeek ezartzen dute denek errespetatu behar dituztela pertsonen oinarrizko eskubideak, eta, batez ere, botere publikoak.

Zuzenbidezko estatu soziala:

Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideak bermatzen ditu, baina, horrez gain, aberastasuna birbanatzen saiatzen da, biztanle guztiek oinarrizko eskubideak bete ditzaten eta gainerakoen aukera berdinak izan ditzaten.

Demokrazia:

Sistema politiko bat da non bertan, herriak gobernatzen du. Hau da, boterea pertsona guztien esku dago.

Zuzenezko demokrazia:

Herritarrek gai askori buruz ere erabakitzen dituzte, agintariei haien buruen ordezkaritzarik eman gabe.

Demokrazia ordezkatzailea:

Aldian behin ordezkari batzuk hautatzen dituzte beraien izenean gobernatuko dutenak.

Gehiengoaren araua:

Funtzionatzeko oinarrizko mekanismoa da. Legebiltzarretan eta udaletan, herritarrek hautatutako ordezkariek ematen dute botoa eta boto gehien jasotzen duen proposamena aukeratzen da.

Ongizatearen estatua:

Oinarrizko beharrizanak asetzen (elikadura, jantziak, etxebizitza…) eta ondasun jakin batzuk denentzat eskuragarri izaten saiatu den estatu eredua da.

Diskriminazioa:

Pertsona bat edo talde bat gutxiestea, arraza, erlijio, politika edo ekonomiagatik. Hau da, pertsona edo talde bat gutxiestea, desberdintasun-egoeran daudela.

Aporofobia:

Pobrearen, baliabiderik ez duenaren, babesgabearen beldur izatea da, haienganako higuina izatea.

Pobreak:

Biztanleko batez besteko diru-sarrera garbiaren erdia baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten pertsonak.

Arrazismoa:

Diskriminazioaren oinarria arraza zuriaren ustezko nagusitasuna da.

Sexismoa:

Pertsona bat bere sexuaren arabera era batera edota beste era batera tratatua izatea, bi sexuen artean desberdintasun bat ezarriz.

Heterosexismoa:

Diskriminazio bat da non heterosexualek homosexualekiko ustezko nagusitasuna du.

Itxura fisikoagatiko diskriminazioa:

Bidegabekeria eta gizarte-presioa da. Gizartearen pentsamoldearentzat normalak ez direnak gutxietsi egiten dira: txikiak, oso garaiak, lodiak, itsusiak.

Entradas relacionadas: