Giza Garapena: Hazkundea, Heltzea eta Ingurunearen Eragina
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB
Haztea: Organismo batean gertatzen diren aldaketa fisikoak dira. Aldaketa kuantitatiboak dira, neurtu eta taula baten bidez adieraz daitezkeenak.
Heltzea: Gizakiarengan gertatzen diren aldaketa biologikoak dira, gaitasun berriak ahalbidetuko dituztenak.
Garapena: Sentitzeko, pentsatzeko, jokatzeko eta jarduteko moduari eragiten dieten aldaketa psikikoen prozesua da. Aldaketak kualitatiboak dira, ernalketarekin hasten dira eta pertsonaren bizitza osoan zehar sortzen dira. Garapenaren ondorioz, gizakiaren gaitasunak sortu eta hobetzen dira.
Haztea eta heltzea atzeratzen badira, garapena astiroago joango da; beraz, hazteak badu eragina garapenean. Beste alde batetik, heltzea eta haztea handiegia edo txikiegia bada, eragina edukiko du garapen psikologikoan.
Pertsona eta Ingurunearen arteko Erlazioak
- Pertsona ← Ingurunea: Joera mekanizista. Pertsona kanpoko estimuluen bidez garatzen da (Psikologia enbironmentalista).
- Pertsona → Ingurunea: Joera organikoa. Pertsona jaiotzen den genetikaren arabera garatzen da (Psikologia innatista: pertsonaren jokaera-aldaketak barruko prozesuen emaitza dira).
- Pertsona ↔ Ingurunea: Joera interakzionista. Barneko zein kanpoko faktoreak beharrezkoak dira pertsona garatzeko (Psikologia interakzionismo moderatua).
- Pertsona ↔ Ingurunea: Joera kontextualista-interakzionista. Pertsona eta ingurunea bat dira (Psikologia interakzionismo soziala).
Hainbat Egileren Teoriak
Skinner: Jokamoldea aldarazteko teknikak proposatu zituen.
Bowlby: Hezitzaileak kalitatezko zaintza, afektua eta konfiantza eskaini behar ditu. Egokitzapena: familiarekiko banaketa progresiboki gertatu behar da. Trantsizio-objektua: haurra babestuta eta seguru sentitzeko objektua (objektuekin ere gertatzen da).
Piaget: Garapen konstruktibista. Ikasleak gaitasunak ditu ikasteko; irakasleak ikaslea bideratzen du. Garrantzia prozesuari eman behar zaio, eta ez emaitzari. Oinarrizko kontzeptuetatik konplexuenetara joan behar da, haurrak dakienetik abiatuta. Garapen genetikotik abiatu behar da.
Bronfenbrenner: Lau sistema bereizi zituen, bakoitzak bere arauak eta rolak dituelarik, eta hauek haurraren garapena baldintzatzen dutelarik:
- Mikrosistema: Eragin zuzena duen ingurunea (adibidez, familia).
- Mesosistema: Pertsonak egiten dituen ekintzek haurrengan duten eragina.
- Exosistema: Gurasoak langabezian egoteak, adibidez, ez du zuzenean haurraren garapenean eragiten, baina zeharka bai (familiako lagunak, etab.).
- Makrosistema: Gizartean gertatzen diren aldaketa handiek beste sistema guztietan dute eragina.