Giza Komunikazioa: Komunikazio-prozesua, Kodeak eta Mezua Sortzea
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,76 KB
GIZA KOMUNIKAZIOA
Komunikatzea da norbaitekin zerbait partekatzea; hots, ideiak, emozioak, beharrizanak eta, oro har, edozein informazio partekatzea.
Komunikatzea da entzutea, ikustea, hautematea, aditzea, begiratzea, ukitzea, dastatzea, sentitzea, hunkitzea... eta gizakiok jaiotzen garenetik egiten dugu.
Komunikazio-prozesuan norbanakoen arteko trukea dago, eta hotsen, mimikaren, keinuen, aurpegieraren, grafismoen, sinboloen eta abarren bidez egin daiteke,nahiz eta pertsona gehienek hizketa darabilten egunerokoan komunikatzeko.
Hizketa edo ahozko hizkuntza dira pentsamenduak ahozko komunikazioan adierazteko bitartekoa.
Pertsona askok, hainbat arrazoi tarteko, ez dute hizkeratik edo hizketa oso mugatua dute: kasu horietan komunikazio- sistema alternatiboa edo areagotzailea (KSAA) ezarri beharko da.
KOMUNIKAZIO-PROZESUA
Egintza-sekuentzia batek osatzen du; hain zuzen ere, egintza horien bidez gauzatzen da norbanako biren edo gehiagoren arteko komunikazioa.
OSAGAIAK:
Edozein komunikazio-egoeratan, gutxienez bi solaskide daude, interakzioan aritzen dira eta esperientziak partekatzen dituzte.
Igorlea: mezua transmititzen duena.
Hartzailea: mezua jasotzen duena.
Mezua: transmititu nahi duten informazioa, ideiak edo sentimenduak dira.
Kode edo hizkuntza: mezuak formulatu eta ulertzeko aukera ematen duen zeinu- eta arau-sistema bat da. Izan ahal dira: ahozkoa edo idatziaeta, horiekin batera, mugimenduak, keinuak, hotsak, irudiak, grafismoak, etab.
Atzeraelikadura: hartzaileak mezua jaso ondoren igorleari ematen dion erantzuna da.
Kanala:mezua igortzen duen ingurune fisikoa (airetik, uhinen bidez, telefonoaren bidez pultsu elektrikoetan, ikusizko formetan edo grafikoetan), baita idatzitako mezua ere.
Testuinguruak: komunikazioa gertatzen den faktore eta baldintza guztiak hartzen ditu barne.
- Egoeraren araberakoa: komunikazio-egintza gauzatzen den unekoa.
-Soziohistorikoa:mezuak sortzen diren garaikoa.
-Linguistikoa:mezu jakin baten aurretik eta ondoren esan denari dagokiona.
Asmoa:Igorlea eta hartzailea komunikatzeko asmoa dutenean.
- Konbentzitzea, Behartzea, Kezkaraztea, Interesaraztea, partekaraztea, etsiaraztea.
KOMUNIKAZIO-KODEAK
Komunikazioan transmititzen den mezua kodeatuta dago.
Kodea: zeinu- eta arau-sistema bat da, mezuak sortzea eta ulertzea.
KODE-MOTAK
Kode linguistikoa: hitzezko kode linguistikoa da, ahozkoa edo idatzia izan ahal da.
Kode ez linguistikoa
-Ikusmenari lotutako kodeak: Trafiko-kodeak, ikurrinak
-Keinuei lotutako kodeak: Trafiko-agente batek egiten duten keinuak.
-Hotsei lotutako kodeak: Eliza bateko kanpai-hotsa, anbulantzia baten sirena.
Zeinua: zentzumenen bidez hauteman daitekeen errealitate baten irudikatzea.
Motak:
-Iragarlea: Fenomeno baten presentzia aurreikustea ahalbidetzen duen zeinua da. Adibide: Kea ikusten badugu, sua dagoela pentsatzen dugu.
-Ikonoa: Helburu du antzekoa den objektua edo kontzeptua irudikatzea. Adibide: Komunetako ateetan dauden gizon edo andreen irudiak.
-Sinboloa: Gizartearen konbentzioz, ohituraz edo erabakiz sortutako zeinua da. Adibide: Zenbakiak, semaforoetako argiak.
MEZUA SORTZEA
Giza komunikazioa osagaiak konbinatuz gauzatzen da, osagai horiek hitzezkoak edo hitzik gabekoak, eta ahostunak eta ahotsik gabeak izan daitezke.
HITZEZKO KOMUNIKAZIOA
Hitzak komunikazio-elementu gisa erabiltzen dituena.
-Hitzezko komunikazio ahostuna: Hots egituratuak igortzean.
hitz horiek elkartuta→silabak→hitzak→perpausak .
Zehaztasunez komunikatzen gara.
-Hitzezko komunikazio ahotsik gabe: Hizkuntza idatzia. Idazkerak.
HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIOA
Hitzez gaindiko zeinu eta seinale guztiak biltzen ditu komunikazio-elementu gisa.
-Hitzik gabeko osagai ahostunak
Parahizkuntza: Ahozkoaren edukia hartzen ez duten komunikazioaren osagaia.
(Bolumena,tonua,lastertasuna,etenak,etorria,intonazioa,azentua,zenbait bokalizazio.)
-Hitzik gabeko osagai ahotsik gabeak
Kinesia: Gorputz-hizkuntzak gorputzaren keinu edo mugimendu guztiak.
(Aurpegiera,Begirada,Irribarrea,Buruaren mugimenduak,Eskuen mugimenduak, Beso eta Hanken mugimenduak, Jarrera.)
Proxemia: Espazio pertsona edo hurbiltasuna komunikatzeko kontuan hartuz.