Gizartea, Hezkuntza eta Identitatea: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,57 KB

Gizartea eta Hezkuntza: Sarrera

Hezkuntza gizarteko kide berriak gizartean integratzeko beharrezkoak diren ezagutza, gaitasun eta portaera arauen transmisioa da. Hezkuntza erakunde sozial bat da, ezagutza, gaitasun eta helburu pertsonalen hedapena ahalbidetzen duena, ingurune ugaritan ematen da, ez eskolan bakarrik.

Eskolaratzea, berriz, prozesu formala da, eskolan ematen dena. Ikasketa plan zehatz baten bidez, ezagutzak eta gaitasunak eskaintzen dira eta derrigorrezkoa da adin jakin bat arte (gurean 16 urte).

Curriculum Ezkutua

Gizartean nagusi diren balio eta arauak transmititzea ere bada, “curriculum ezkutua”. Teoria marxisten arabera, gizarte kapitalistan nagusitzen diren gizarte ezberdintasunak transmititzen ditu eskolak.

Erreprodukzio Kulturala

Belaunaldien artean balio kulturalen, arauen eta esperientzien transmisioa. Adibidez, balio kulturalak, euskararen transmisioa guraso-seme alabei, euskara erabiltzeko joera.

Durkheim: Gizarte Solidarioa

Durkheim-en arabera, eskolak haurrengan gizarteko balio orokorrak sustatzen ditu, gizarte solidaritatearen oinarri direnak. Autore honen kezka nagusiak jarraibide moralak eta elkarrekiko ardurak ziren, hauek baitira indibidualismo lehiakorra baretu eta solidaritatea indartzen dutenak.

Parsons: Gizarte Irekiak eta Eskola

Parsons-en arabera, gizarte irekietan pertsonek beren kapazitate eta merituen arabera eskuratzen dituzte beren postuak eta ez jatorrizko klasea, generoa edo etniarengatik. Eskolak lorpen indibidualaren balioa sustatzen du (meritua-eskola arrakasta). Azterketak, estandarrak...

Gizartearen Teoriak

  • Teoria Funtzionalista
  • Teoria Marxista – Gatazkaren Teoria
  • Interakzionismo Sinbolikoa

Gizarte Klaseak eta Eskola

Anyon-en ikerketak (1981) erakutsi zuen eskolak gizarte klasearen arabera desberdinak direla:

Eskola MotaIrakasleen AurreusteakZer eta Nola Irakasten da?Ikasleengan Nagusitzen den Joera
Langile klaseen eskolakIrakasle gazteak, esperientzia gutxikoak, kanpotik etorriak. Ikasleak alferrak direla uste dute.Oinarrizko ezagutzak, sinpleak. Memorizazioa, errepikapenak, errutinazko zereginak.Erresistentzia
Klase ertaineko eskolakLana gogor egin ezkero hobekuntzak lor daitezke gizarte posizioan.Liburuetan oinarritzen dira. Irakaskuntza orokorra eta ulermenezkoa.Gizarte mugikortasunerako aukera
Erdi-goi mailako familia profesionalen eskolakIrakasleak esperientziadunak dira. Profesional onak formatu nahi.Esperimentazioa, deskubrimenduak, ideia berritzaileak. Talde lana, ikaslearen parte-hartzea.Indibidualismoa
Eliteen eskolakIkasleekiko arduratsuak izatea espero da. Erabakiak hartzeko gaitasuna garrantzitsua da.Matematikak, pentsamendu logikoa eta arrazoimena. Gizartearen idealen jabetzea.Bikaintasuna

Gizarteratzea eta Identitatea

Lehenengo Gizarteratzea

Bizitzaren lehen urteetan gertatzen da, haurtzaroan. Mundu bat eta hura begiratzeko modu bat ikasten eta barneratzen da. Garrantzitsuena da, mundu fitratu bat da.

Bigarren Gizarteratzea

Mundu zehatzagoak ikasten eta barneratzen dira (eskolan). Ez du horrenbesteko karga emozionalik. Harremanak anonimoagoak eta formalagoak dira.

Identitatea

Norbere izaeraren eraikuntza da. Besteekin ditugun interakzioen bidez eraikitzen da. Besteen erreakzioen ondorioz norbere buruaren irudia eraikitzen dugu.

Identitatea gizarteko ezaugarriei lotuta dago:

  • Lehen mailakoak: generoa edo etnia
  • Bigarren mailakoak: rolak, zeregina, estatusa

Gizarte Aldaketak eta Balioak

Gizarte post-modernoetan, balio eta arau kolektiboen ahultzea gertatzen da. Indibidualismoa nagusitzen da.

  • Hedonismoa eta kontsumo joerak indartzen dira.
  • Arauen aldaketa haurren eta gurasoen artean, eta gizarte osoan gertatzen ari da.
  • Bizitza estiloetan aldaketak: lan egiteko modua, aisialdia, giza harremanak, ikasteko moduak...
  • Norbanakoa (indibiduoa) edo pertsona, tradizio eta kolektibitateen gainetik.

Eskolaren Erronkak

Eskolak honako erronkak ditu:

  • Marko moral bat berreskuratu behar da.
  • Pertsona burujabeak hezi behar ditu, besteekin lankidetzan aritzeko gai izango direnak.
  • Eskubideak eta betebeharrak irakatsi behar dira.

Entradas relacionadas: