Gizartearen Antolaketa: Familia, Etnia, Arauak eta Ereduak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB

1. Adeitasun eta Ugalketa Printzipioa: Familia

Familia gizakiak biltzeko izan duten erakunde zaharrena eta oinarrizkoena da. Gizarte guztietan dago familia, baina familia ulertzeko era, garai eta kultura desberdinak daude.

Familiaren zeregin nagusiak:

  • Ugalketa.
  • Sexualitatea arautzea: familia mota desberdinetan arau desberdinak daude.
  • Eginkizun soziokulturala: kulturaren transmisioa, izaera kolektiboa, sinesmen balioak…
  • Eginkizun ekonomikoa: familia gizartearen unitate ekonomikoa da.

Familia mota desberdinak:

  • Generoaren arabera:
    • Gizarte matriarkalak: emakumeak darama gizartearen haria, familia irekia da, umeak amarenak dira.
    • Gizarte patriarkalak: gizonak hartzen du gizartearen haria, familia itxia da eta antropologoek propietate pribatua dagoen gizartearekin lotzen dute.
  • Harremanaren arabera:
    • Familia monoparentala: gurasoetako bat umeekin.
    • Familia monogamikoak: bikotea umeekin.
    • Familia poligamikoa: emakumea gizon bat baino gehiagorekin edo gizon bat emakume bat baino gehiagorekin.
  • Odolezko loturaren arabera:
    • Familia nuklearra: itxia denean.
    • Familia irekia.

2. Etniaren Printzipioa

Kultura berdinaz hornitutako taldeek etnia osatzen dute. Orokorrean hizkuntza, ohiturak, sinesmenak, lurraldearekiko atxikidura, arbasoen ondarea… batzuetan arraza berdinekoa izateak ere indartzen du etnia.

Etnia bereko partaideak berezitasun batzuen jabe sentitzen direnean gizatalde eratzaile bat bihurtzen da: nazioa.

Nazionalismoak: hauen ustez, etnia berdineko gizakiek beraien harreman politiko, ideologiko, juridiko eta ekonomikoa, beraien burujabetasuna eratzeko eskubidea izango lukete: estatua.

3. Gizartea Antolatzeko Moduak

Gizarte orok antolaketa modu jakin bat du, hots, gizarteko kideen arteko harremanek nolakoak izan behar duten zehazteko jokabide arau multzo jakin bat. Funtsean honako antolaketa modu hauek daude:

  • Tribala: komunitate txikiak dira, familia-loturetatik abiatuta egituratuak, eta iraupeneko ekonomia izan ohi dute.
  • Esklabista: komunitate tribalak baino askoz handiagoak dira eta funtsezko ekoizpena esklaboen esku egon ohi da.
  • Feudala: ordena politikoa eta babes militarra ezartzeaz arduratutako jauntxo feudalen eta buruzagi militar eta politikoen inguruan egituratutako gizarteak dira.
  • Modernoa: industriaren eta merkataritzaren garapenean oinarritzen da, eta estatu nazionala da antolaketa politikoaren muina.

4. Gizarte Arauak

  • Arau moralak: gizabanako orok nola jokatu beharko lukeen, baldin eta gizaki gisa portatu nahi badu. Horrelako arauek eskakizun unibertsalak egiten dituzte. Gizabanako bakoitzak modu kontziente eta erabat askean egin behar ditu. Kontzientzia mailan agintzen dute arauok.
  • Zuzenbidezko arauak: komunitate politiko bakoitzean bertako agintariek ezartzen dituzte, eta lurraldeko biztanle guztiei zuzenduta egon ohi dira. Botere politikoaren babesa izaten dute eta behar izanez gero, indarkeriaz ere balia daitezke, arau horiek bete daitezen eskatzeko. Zuzenbidearen edo indarrean dagoen legediaren eremuko arauak dira.
  • Gizarte usadioak: ohiturak dira. Horrelako arauek ez dute arau moralen mailarik, ez eta zuzenbideko arauen derrigortasunik ere. Agurrak, janzkera-arauak, opariak, kortesia-arauak eta horrelakoak dira gizarte usadioak. Gizarte usadioaren bat ez betetzea ez da legearen kontrakoa, ez eta morala ere, baina gizarteak gaitzetsi egiten ditu horrelako jokabideak.

5. Ereduak

Eredu Indibidualista

  • Denak denen aurkako borrokan.
  • Askatasun eta eskubide mugagabeak.
  • Herritar guztien artekoa, subiranoaren alde.
  • Estatua bakearen alde, ordenaren eta segurtasunaren bermatzailea da.

Eredu Unibertsalista

  • Berezko berdintasuna.
  • Bizirik irauteko arazoak.
  • Hitzarmenaren aurretik ez dago eskubiderik.
  • Herritar guztien artekoa, komunitatearen alde.
  • Estatua denen nahiaren adierazpena da, denen onura bilatzeko bidea.

Entradas relacionadas: