Gizartearen Bilakaera eta Sozializazio Prozesua
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,22 KB
Nekazaritza-gizarteak
Duela 10.000 urte, ehiza larria agortu egin zen eta biztanle kopuruak gora egin zuen. Aldaketa horiek beste baliabide batzuk erabiltzera behartu zituzten gizakiak. Geroztik, giza taldeak erabat aldatu ziren. Ordurako sedentarioak ziren, eta horrek beste ekonomia mota bati eman zion bidea: ondasunak pilatzean eta kontrolpean birbanatzean. Soberakinak pila zitzaketen lehen aldiz. Ondasunak birbanatzea beharrezko bilakatu zen; gizarte biltzaileak zirenean ere egiten zuten halakorik, baina ez modu berean. Lehenengoak lehiaketa-banaketen modukoak ziren: gizonezko bikainek bizilagunak eta jarraitzaileak liluratzea zuten helburu. Gizarteak hierarkietan banatuta zeuden, botere erlazioaren arabera. Batzuk buruzagi gerlariak ziren: inguruko herrixkak baino harantzago zeuden herriei ere gerra egiten zieten.
Estatu Sortu Berriak
Ezaugarriak:
- Boterea zentralizatuta egotea.
- Gizartea are maila gehiagotan banatuta egotea: militarrenak, erlijiosoenak, administraziokoenak eta eskulangileenak.
- Funtzioak argi eta garbi banatuta egotea.
- Ondasunak batere berdintasunik gabe banatuta egotea.
- Hiri-garapena egotea.
- Kultura-garapen handia egotea.
Gizarte antolamendu berria egon zen. Ekialde Hurbilean agertu zen, K.a. 3500. urtean, Mesopotamian.
Antropologia Kulturalaren Lana
Antzinako herrietan zer gertatu zen ikertzea. Halakoei esker, hobeto uler dezakegu giza espeziea nola joan den sozialki eratzen eta hainbat gizarte-eredu nahiz bizimodu garatzen.
Giza Eboluzioaren Aroak
- Behe Paleolitoa: Duela 500.000 urte. Homo heidelbergensis eta Homo rhodesiensis.
- Erdi Paleolitoa: Duela 150.000 urte. Neanderthalgo gizakia da nagusi.
- Goi Paleolitoa: Duela 40.000 urte. Duela 11.000 urte, Afrikan, Homo sapiens da nagusi.
- Mesolitoa: Duela 11.000 urte. Nekazaritza-gizarteak sortzen dira.
- Neolitoa: Duela 8.000 urte, nekazaritza eta abeltzaintza garatzen dira.
- Metal Aroa: Duela 4.500 urte: Brontze Aroa. Duela 3.300 urte inguru: Burdin Aroa. Lehen estatuak sortu, eta historia dokumentala hasten da.
Gizarte Identitatea
Gu guztiok gizarte talde jakin batzuen baitan jaiotzen gara: familia, auzo, herri eta nazio jakin batean. Eta norberaren identitatea osatu ahala, gizarte-identitatea edo identitate soziala ere garatzen dugu.
Sozializazioa: Definizioa eta Prozesua
Gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatzen du, norberaren identitatea garatzen du, eta pertsona egiten da. Bi etapa daude:
1. Lehen Mailako Sozializazioa
Etaparik garrantzitsuena da. Gizabanakoa gizartean sartzea du helburu, eta haurtzaroan gertatzen da familiaren baitan. Lehen mailako sozializazioan, izan ere, haurrak inguruan dituen horien rolak, jarrerak eta balioak hartzen ditu, haiek zer egiten duten ulertzen eta onartzen ikasten du, eta haiekin nahiz bizi den mundu horrekin identifikatzen hasten da. Haurra, gutxika, rolak eta arauak barneratuz joaten da, orokortze prozesuaren bidez. Prozesu hori mailakakoa da: arau, jarrera eta balio zehatzetatik hasten da, eta orokortuetan amaitzen. Lehen mailako sozializazio prozesu hori ez da izaten, ordea, kognitibo eta intelektual hutsa; hots, ezagutza bidezkoa soilik. Aitzitik, alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du.
2. Bigarren Mailako Sozializazioa
Mundu instituzionalak barneratzen ditugu. Beste sozializazio eragile batzuk sartuko dira, oraingoan, tartean: lan erakundeak, erakunde politikoak eta erlijio-erakundeak, besteak beste. Zer gizarte esparrutan sartu nahi duen erabaki ahal izango du, eta esparru horren arauak bereganatuko ditu. Gizarte-elkarreraginak ez du hainbesterainoko garrantzia afektibitatearen aldetik, eta gizarte-rolak nahiko anonimoak izaten dira. Haurtzaroko harreman gozo eta samur haiek ez dira sortzen, ezta eskatzen ere. Teknika pedagogiko berezi eta konplexuen bidez indartu behar izaten dira. Hazkuntza krisiak izaten dira maiz. Subjektuak argi ikusten du gurasoen mundua ez dela mundu bakarra, beste hainbat ikuspegi edo eredu ere daudela, eta arazoak sortzen dizkio horrek, norberaren koherentzia eta identifikazioa direla eta. Oso krisi bortitzak sortu beharko lirateke lehen haurtzaroan barneratutako errealitatea zapuztuta geratzeko. Bigarren mailako sozializazioak ez du iragana suntsitzen; iragana oinarri hartuz jarraitzen du eraikitzen.
Birsozializazioa
Sozializatu den gizarteaz bestelako gizarte bateko kultura edukiak, edo, bestela, bere gizartean bertan erabateko aldaketaren bat gertatzearen ondorioz, gizarte horretako eduki berriak barneratzea da. Birsozializazio prozesuak eta lehen mailako sozializazioa antzekoak dira; birsozializazio prozesuetan ordura arteko ikuspegiak bertan behera geratzen dira, eta, bestetik, bestelako identifikazio bat sortzen da, indar afektibo handikoa. Birsozializazioa krisi sakonen ondorioz gertatu ohi da, eta hainbat arrazoik eragiten dituzte halakoak: hazkunde pertsonaleko prozesuek, atzerrira joan eta bertako kulturan ondo ez moldatzeak, gizarte-aldaketa azkarrek…