Gizartearen Eragina
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,51 KB
Gizarte-psikologiaren arabera, sekulako eragina du gizarteak gure jarreretan, sinesmenetan, erabakietan eta ekintzetan. Uste duguna baino gehiago eragiten digu. Zer eragin dute gizarte-lotura horiek? Nola funtzionatzen dute?
Adostasuna eta obedientzia
Jokabidea ere kutsatu egiten da. Zenbait kasutan, sugestioaren ondorioak larriagoak izaten dira. Suizidio-kasuak nabarmen ugaltzen dira hedabideetan nork bere buruaz beste egiten duen persona batez asko hitz egitearen ondorioz.
Taldearen presioa eta adostasuna
Sugestibilitatea adostasun mota sotil bat da: “geure jokabidea edo pentsamoldea doitzea talde baten arauekin berdintzeko”. Adostasuna, berriz, jokabidea eta pentsamoldea doitzea talde baten arauekin bat egitearren.
Adostasuna indartzen duten baldintzak
Taldearekiko adostasuna sendotu egiten dela honako baldintza hauen pean:
- Taldekideek ezgai eta ziurtasunik gabeak garela sentiarazten gaituztenean.
- Taldea, gutxienez, hiru pertsonak osatzen dutenean (taldekide kopurua handixeagoa izateak ez du asko handitzen adostasun maila)
- Talde oso bat datorrenean (disidente bakar bat dagoenean, berriz, harekin bat egiteak nabarmen handitzen du norberaren gizarte-kemena)
- Taldearen estatusa eta erakarritasuna miresten dugunean.
Adostasuna erakusteko arrazoiak
Normalean, baztertuak ez izateko eta gizarteak gu onartzeko adierazten dugu adostasuna. Desberina izateak kalte larriak ekar ditzakeela hartzen dugu kontuan. Gizarte-arauak errespetatzeaz gain ere, badaude beste arrazoi batzuk adostasuna agertzeko, adibidez, informazioaren gizarte-eragina, hau da, taldeak eskaintzen duen errealitateari buruzko informazioa oso baliagarria gerta dakiguke. Horrez gain, adostasuna areagotu egiten da arrazoia garrantzitsua denean, eta erantzun egokiaren inguruan zalantzak ditugunean, eta asmatzea garrantzitsua denean, besteen iritziek eragin handiagoa dute gugan. Horrekin lotuta, kulturak bereizteko irizpide bat hau da: zerk duen balio handiagoa, indibidualismoak edo kolektibismoak eragina du.
TALDEAREN ERAGINA
Norberaren jokabidea besteen presentzian
Gizarte-erraztasuna: besteen aurrean, geure jarduna hobetu egiten da, baina eginkizun errazetan edo oso ondo ikasitakoetan bakarrik, eta ez zailetan edo orainidk menderarzen ez direnetan.
Gizarte-alferkeria: helburu komuna kortzeko, talde bateko kideek ahalegin txikiagoa egiteko duten joera hori bakarrik egiten dutenean baino.
Desindibidualizazioa: taldean gaudenean (hau da, asaldura eta anonimotasuna sustatzen diren egoeretan) norberaren kontzientziari eta buruari jartzen dizkiogun trabak galtzea.
Taldeen arteko interakzioek eragindako ondorioak
- Taldearen polarizazioa: talde-eztabaidaren bitartez, talde bateko joera nagusiaren indartzea.
- Talde pentsamendua: pentsatzeko modu bat da, erabakiak hartzeko orduan gertatzen dena, non taldeak harmoniaren desioa lehenesten baitu, aukera guztien balorazio errealistaren gainetik.
- Bera bakarrik betetzen den profezia: geroago eragingo diguten egoerak guk geuk sortuak dira batzuetan. Pentsamendu bat izatean, horren arabera jokatuko dugu, eta jarrera eta jokabide horiekin bat datozen jarrera eta jokabideak sorraraziko ditugu.
Gutxiengoaren eragina
Pertsona konprometituek ere nabarmen eragin dezake kide garen taldeengan. Sarri askotan, historian, gehiengoa menderatzea lortu du gutxiengo batek.
KULTURAREN ERAGINA
Kulturek, oro har, eragin handia eta iraunkorra dute pertsonen jokabideetan, ideietan, jarreretan eta tradizioetan.
Arau kulturalak
Kultura guztiek garatzen dituzte beren arauak, onartzen dituzten eta besteengandik itxaroten dituzten portaera-arauak. Harremanetan jartzeko barneratzen ditugu arau horiek.
Generoaren araberako rolak
Kultura bakoitzak definitzen du zein diren genero bakoitzaren rolak (hau da, arauen bitartez definitzen dituzte emakumeek eta gizonezkoek izan beharreko portaerak), eta kultura horretako partaide bakoitzak badaki zer espero behar duten emakumezkoek edo gizonezkoek izan beharreko portaerei buruz.
GIZARTE ERLAZIOAK
Aurreiritziak: aurrez dugun iritzia esan nahi du, talde bati buruzko jarrera bat da, justifikaziorik ez duena eta oro har negatiboa izaten dena.
Gizarte desberdintasunak: eman dezagun gizarte batean batzuek dirua, boterea eta prestigioa dutela, eta beste batzuk, berriz, deus ere. Horrelakoetan, gauzak diren bezalakoak justifikatzeko jarrerak garatzen dituzte lehenengoek.
Gu eta besteak: talde baten partaide izan edo ez: talde baten parte izateak (etniari, sexuari, erlijioari eta ikasketa mailari dagokienez) definitzen gaitu.
Partaide garen taldearekiko isuria: gure taldekideei mesede egiteko joera.
Pagaburuak bilatzea: aurreiritzia ez da gizartearen banaketarengatik soilik sortzen, bihotzaren pasioengatik ere bai.
Pagaburuak bilatzearen teoria: teoria bat da, zeinaren arabera aurreiritziak, errudun bat bilatuta, ihesbide bat eskaintzen dion haserrean.
Aurreiritzien sustrai kognitiboak: aurreiritziak gizarte-banaketatik eta bihotzaren pasioetatik sortzen dira, baina baita garunaren funtzionamendu naturaletik ere. Taldeka sailkatzea mundua sinplifikatzeko modu bat da taldeak egitea (kategoriak sortzea).
ERASOA
Gure harreman sozialetan joera suntsitzaileena da, eta psikologian, eraso hitza ez da minarekin erlazionatu behar, kaltearekin baizik.
Erasoaren biologia: Freudek esaten zuen gizakiok badaukagula, biziraupen-senaz gain, sen autosuntsitzailea ere. Oro har, sen auto-suntsitzailea besteenganazko eraso modura gauzatzen dugu, edo gizarteak onartzen dituen jardueretan askatzen dugu (margotu, kirol egin…).
- Geneen eragina: geneek eragina dute gizakiaren agresibitatea.
- Neuronen eragina: burmuinean ez dago puntu edo gune berezirik agresibitatea kontrolatzen duenik, zenbait testuingurutan gertatzen den jokabide konplexua baita.
- Eragin biokimikoa: hormonek, alkoholak eta odolean dauden beste sustantzia batzuek eragina dute agresibitatea kontrolatzen duten sistema neuronaletan.
Erasoen psikologia
Gertaera higuingarriak: animaliekin eta gizakiekin egindako ikerketetan, argi ikusten da ezen, animalia edo gizaki bati gaizki sentiarazten bazaio, berak ere gaizki sentiaraziko dituela besteak.
Agresibitatea adierazten eta inhibitzen ikastea
Agresibitatea erantzun naturala izan daiteke estimulu higuingarrien aurrean, baina beste era batean jokatzen ikasteak alda dezake erreakzio natural hori.
Telebista eta agresibitatea
Gurasoak ez dira jokabide agresiboaren eredu bakarrak. Gure gizartean, lehengo 18 urteetan, haur gehienak denbora gehiago pasatzen dute telebistaren aurrean eskolan baino.
Sexu-erasoak eta komunikabideak
Emakumeak bortxatuak izateko arriskua egin da hainbat kulturatan, eta denborarekin ere bai. 1979etik 2000ra, laukoiztu egin ziren bortxaketa-salaketak; baina salatu gabe geratzen diren salaketak salatzen direnak baina gehiago dira.
Bortizkeria telebistan, pornografian eta gizartean
Oro har, asko dira jokabide bortitzak izateko joeran eragin dezaketen faktoreak; komunikabideez gain, badira beste batzuk: besteak beste, adin txikikoen aurkako abusu sexualak, menderatze-harremanak eta alkoholak eragindako deshinibizioa.
GATAZKA
Ekintzen, helburuen eta ideien arteko itxurazko bateraezintasun bat da.
Gizarte-tranpak: egoera batzuetan, taldearen ongizatea hobetu egin dezakegu, berez gure interes pertsonalaren bila baino ez gabiltzala.
Etsaiaren pertzepzioa: talde batzuen artean gatazka piztu bada, talde batek taldearekiko dituen pertzepzioak negatiboak izango dira.
ERAKARPENA
Erakarpenaren psikologia
Hurbiltasuna: geografikoki gertu egotea da faktorerik garrantzitsuena. Harremanak izateko askoz aukera gehiago ditugu gertukoekin, estimuluak atseginago bihurtzen zaizkigulako behin eta berriro ikusten baditugu (esposizio hutsaren efektua).
Erakarpen fisikoa: edertasuna da erakarpenean garrantzitsuena eta gehien hunkitzen gaituena.
Antzekotasuna: gu bezalakoak ez diren pertsonak gustukoak ez izateko joera dugu. Lagunek eta bikotekideek berdintasunak izango dituzte adina, erlijioa, arraza, heziketa, adimena, tabakoarekiko jokabidea eta maila ekonomikoan.
Maitemintzea
Maitasun sutsua: emozioaren teoria bifaktorialak hau dio:
Emozioek bi osagai dituzte: kitzikatze fisikoa eta ebaluazio kognitiboa
Pertsona bat edozein faktorerengatik egon daiteke kitzikatuta, eta emozio batedo beste idartzea ekar dezake horrek. Zeren arabera indartzen zaigu emozio bate do beste? Kitzikadura hori nola interpretatzen eta hartzen dugun, halako emozioa indartuko zaigu.
Adiskidetasunezko maitasuna: maitasun sutsuaren denbora hain motza dela kontuan izanik, zenbait gizartetan uste dute maitasun sutsua ez dela arrazoi arrazionala ezkontzeko. Maitasuna heldutasunera heltzen bada, adiskidetasunezko maitasun bihurtzen da.
Altruismoa: besteen ongizatea inongo interes pertsonalik jaso gabe bermatzeko joera da.
Lekukoen esku-hartzea: laguntzeko, egoerak hiru hauek ahalbidetu behar dizkigu:
Egoera ikustea
Larrialdi kasutzat interpretatzea
Laguntzeko erantzukizuna hartzea
Beste lekuko batzuk bertan badaude, jendeak ez du hain erraz bere burua eskaintzen laguntza emateko.
Laguntzaren psikologia: norberaren interesa giza interakzio guztien azpian dago. Gizarte-itxaropenek ere eragiten dute laguntza-ematean, nola jokatu behar dugun markatzen baitigute, askotan gu guztion onurarako.
Bakegintza
Antagonismoak, batzuetan, bakea sustatzen duten jarrera eraikitzaile bilaka ditzakegu, lankidetza, komunikazioa eta kontziliazioa batzen diren egoeretan.
-Lankidetza: kasu askotan, lankidetzan aritzeko, kontaktu soila ez da nahikoa izaten, segregaziorako joera dago.
-Komunikazioa: gaur egungo gizartean, ohitura dugu norberaren interesen alde egiteko, eta arazoak gerta daitezke talde-lanetan edo taldeen arteko lanetan.
-Kontziliazioa: alde batek aditzera ematen du onartzen dituela bi aldeen interesak eta tentsioak gutxitzeko ahaleginean hasiko dela. Ondoren, kontziliazio-ekintza bat egingo du.
Egozpenaren teoria:Teoria honen bitartez,ertsona baten jokabidearen gaineko kausazko azalpenak ematen ditugu,eta kausa (jokabidearen zergatia)egoerari edo pertsonaren joerari egozten diogu.
Egozpen funtsezko errorea:Behatzaileen joera bat da.Beste pertsona baten jokabidea aztertzen dutenean,egoeraren eragina gutxietsi,eta neurriz kanpo hartzen dute aintzat joera pertsonalaren eragina.
Oina atean fenomenoa:Joera bat da,hasieran garrantzirik gabekoa eskaerak onartzean eta bukaeran askoz garrantzitsuagoak diren beste batzuk onartzean datzana.
Rola:gizarte-posizio batekin erlazionatutako itxaropen-multzoa(hau da,zer espero dugu posizio horretan dagoen pertsonagandik),posizio horretan dauden pertsonak nola jokatu behar duten definitzen duena.
Disonantzia kognitiboaren teoria:Teoria honen arabera,gure bi pentsamendu(kognitiboak´) inkoherenteak direnean ,sentitzean dugun larritasuna(disonantzia) gutxitzeko jarduten dugu.Adibidez,gure jarrerek eta jokabideak talka egiten dutela kontziente garenean,gure jarrerak aldatuta gutxitu dezakegu disonantzia.