Globalizazioa, Subiranotasuna eta Jabetza Intelektuala: Eragina eta Gatazkak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,33 KB

Globalizazioaren Kostuak eta Subiranotasun Nazionala

Globalizazioaren kostuek subiranotasun nazionala mehatxatzen dute. Kezka gero eta handiagoa dago herrialdeek kanpo baldintzapenik gabe lokalki jokatzeko askatasuna izango duten ala ez. Tokian tokiko helburuei eta politikei uko egin eta ekonomia txikien gehiegizko dependentzia eta ziurgabetasuna izan dezakete ekonomia handien aurrean. Gero eta homogeneotasun kultural handiagoa dago. Hazkunde ekonomikoa eta ingurumenaren narriadura ere kezka dira. Ekonomiak natur baliabide ez berriztagarri gehiegi kontsumituko ote dituen eta ingurumen kalteak areagotuko dituen beldurra dago. Diru sarreren ekitaterik eza eta estres pertsonala dakartza. Alde edo desberdintasun gorakada herrialdeen artean eta herrialde barruan, estres pertsonala, lanpostua galtzea eta estatus ekonomiko eta soziala beheratzea eragiten du. Enpresa handi eta monopolioen boterea gero eta handiagoa da eta munduko ekonomian desberdintasunak areagotu.


Jabetza Intelektuala: Enpresen Aktibo Garrantzitsua

Enpresaren jabetza intelektuala giza adimenaren emaitza da eta gaurko aktibo garrantzitsuenetarikoa, enpresaren produktibitatea eta lehiakortasunaren iturri nagusia.

Babestearen helburua, asmakizun berri bat erregistratzen duenari jabetza intelektualerako eskubidea aitortzea da. Horrek asmatutakoaren gaineko ahalmen legala ematen dio gainera epealdi baterako monopolio egoeran jardutea baimentzen dio, pizgarri ekonomikoa izanda debekatuta dagoelako produktu hori ekoiztea eta kopiatzea.

Herrialdeen artean arazo legal asko eta askotarikoak sortzen dira jabetza intelektuala dela eta. Azkenik, herrialde garatuenetan enpresa berritzaile gehienak daude eta intelektuala babesteko interes handia dute.


Fukuyama vs. Huntington: Gobernu Ereduen Gatazka

Fukuyamak argudiatzen du Berlingo harresiaren erorketak eta Sobietar Batasunaren desegiteak gobernu-modu desberdinen arteko borroka ideologikoaren amaiera eta demokrazia liberalaren garaipena adierazten dutela gobernu unibertsalaren forma gisa. Huntingtonek, berriz, dio Gerra Hotzaren amaierak ez zuela nazioarteko tentsioen amaiera ekarri, baizik eta mendebaldeko munduaren eta mundu komunistaren arteko banaketa zibilizazio desberdinen arteko banaketa-lerro berri batek ordezkatu zuela. Fukuyamak demokrazia liberalean unibertsalki desiragarria den sistema politikoa ikusten duen bitartean eta bere garaipenak nazioen arteko borroka ideologikoaren amaiera markatzen duela argudiatzen duen bitartean, Huntingtonek dio zibilizazioen arteko tentsioak saihestezinak direla eta haien arteko gatazkak errealitate izaten jarraituko duela kultura eta erlijio ezberdintasunak alde batera utzi edo ingnoratzen badira.


Giza Garapenaren Indizea (GGI) eta Desberdintasuna

Giza garapenerako indizeak hiru osagai hartzen ditu kontuan: hezkuntza, osasuna eta errenta per capita, eta suposatzen du hiru osagaiak berdintasunez banatzen direla giza kide artean. Baina ez da hori gertatzen, herrialde guztietan neurri handi edo txikiagoan banatzerakoan desberdintasunak agertzen direlako. Horregatik Nazio Batuen barruan garapen gaietan espezializatutako erakundeak desberdintasuna hartzen dute kontuan indizea kalkulatzeko, DGGI indizea. Honetan osagai bakoitzari dagokion batez besteko balioa beheratu egiten du, desberdintasun-mailaren arabera.

DGGI indizea GGI indizea egokitzen du kontuan izanik hiru osagaiek banatzean gertatzen diren desberdintasunak. Beraz, DGGI giza garapen indize erreala ematen digu eta GGI indize potentziala, hau da gehienezko maila desberdintasunik gabe. DGGI eta GGI berdinak izango lirateke desberdintasunik ez balego.


Globalizazioaren Hazkundea: Faktoreak eta Eraginak

Komertzio hesiak kentzea: Nazioarteko merkataritzari (ondasun edo zerbitzu) eta kapital mugimenduei (helburu produktiboa dutenei edo espekulatiboak direnei) hesiak eta oztopoak kentzea edo jartzea.

Aurrerapen teknologikoak: Nazioarteko merkataritza errealitate bat izaten lagundu du. Garraiobideak (superontziak, jet-ak, kontainerizazioa) → Merkataritza KT (Internet) → Finantza arloa (bereziki)

Herrialde komunistak kapitalismoan integratzea: Baina gaur egun, munduko herrialdeak “nazionalismo ekonomikora” itzultzen ari dira hein batean, beren baliabideei, lurraldeei eta ekoizpen nazionalari lehentasuna emanez, tokiko industria indartzeko eta tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko.

Enpresen artean desadostasuna sortu ahal da alde batek kontratua ez betetzean edo interpretazio desberdinak egitean kontratuarekiko.


Nazioarteko Kontratuen Gatazkak Ebaztea

Kasu hauetan Herrialde desberdinetakoak direnean, hiru bide jarraitu ditzake enpresak:

  • CISG hitzarmena: Herrialde batek CISG onartzen duenean, beste herrialdeei bidaltzen dien mezua da hitzarmenean ezarritako arauak bere legediaren parte egiten dituela.
  • Auzitara jotzea: Garrantzitsua da kontratuan zehaztea, Zein herrialdetako legea erabiliko den auzia ebazteko eta Non ebatziko den auzia.
  • Arbitrajearen bidea: Arbitraje-auzitegi batek ebazten du desadostasuna non Bitartekaria neutrala da. Honen abantailak hurrengoak dira, Azkarragoa, informalagoa, merkeagoa eta konfidentzialagoa.

Entradas relacionadas: