Haur Hezkuntzan Irakurketa eta Idazketa Lantzea

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,8 KB

HH5: Irakurketa eta Idazketa

1. EXAMEN 1

1.1 Hizkuntza idatzia lantzeko ariketa

Ikasleek beren familiako kide bati eskutitz bat idatziko diote eskerrak emateko, eskolako ekitaldi batera etorri izanagatik. Ekitaldia eskolako jaialdia izan daiteke, non ikasleek dantza, abesti edo antzerki bat aurkeztu duten. Idatziko den mezuaren helburua da ikasleek eskerrak ematea eta maitasuna adieraztea, eta, bide batez, idazketa hobetzea, hizkuntzaren erabilera garatzea eta komunikazio gaitasunak lantzea.

Jardueraren faseak:
  1. Sarrera (5 minutu): Irakasleak idazketa jardueraren helburua azalduko die ikasleei: eskerrak ematea. Adibide bat emango du eta modelo gisa erabiliko du.
  2. Ideien bilketa (10 minutu): Ikasleak, binaka edo talde txikitan, beren ideiak partekatuko dituzte: nori idatziko dioten, zergatik eskertu nahi duten, zer ekitaldi edo momentu aipatu nahi duten. Irakasleak galderak egingo ditu, ikasleek ideiak hobeto garatu ditzaten.
  3. Lehen zirriborroa (15 minutu): Ikasleek lehen zirriborroa idatziko dute. Irakasleak laguntza eskainiko die hitzak aukeratzen, esaldiak osatzen eta idazketa zuzentzen. Errekurtsoak: hiztegi sinplea, esaldien egitura ereduak, idazmahaiak, arkatzak eta papera.
  4. Berrikusketa eta zuzenketa (10 minutu): Ikasleek binaka trukatuko dituzte zirriborroak eta elkarri irakurriko dizkiote, elkarri zuzenketak proposatuz. Irakasleak taldean lan egingo du zuzenketak egiteko eta aholkuak emateko.
  5. Azken bertsioa (10 minutu): Ikasle bakoitzak bere eskutitzaren azken bertsioa idatziko du, zuzenketak eta hobekuntzak kontuan hartuta. Irakasleak banan-banan begiratuko ditu eskutitzak eta azken aholkuren bat emango du.
  6. Partekatzea: Ikasleek beren eskutitzak partekatuko dituzte.
Interakzio pedagogikoaren elementuak:
  • Errekurtsoak: hiztegi sinplea, esaldien ereduak, papera, arkatza, mahaiak...
  • Espazioa: ikasgelan egin daiteke, mahaiak taldeka antolatuta, ikasleek elkarrekin lan egiteko.
  • Denboralizazioa: 50 minutu inguru.
  • Antolaketa soziala: banaka, binaka eta talde txikietan lana.
  • Edukiaren antolaketa: hitz eta esaldi sinpleetatik hasi, konplexutasuna handituz.
  • Prozesua: ideiak biltzea (plangintza), zirriborroa idaztea, berrikustea, azken bertsioa idaztea eta partekatzea.

1.2 Idazketaren psikogenesiaren behaketaren faseak

Bost fase daude:

  1. Imitazioaren fasea:
  • Idaztearen ekintza imitatu egiten dute grafiaren zenbait ezaugarriren bidez (linealitatea, behaketa).
  • Idazkera bereizgarriaren fasea deitzen zaio eta fase honetan idaztea haien izenak idaztea da.
  • Haien izena idazten badakite baina bestelako gauzentzako pseudoletrak erabiltzen dituzte.
Idazkera bereziaren fasea:
  • Idazkeraren ezaugarri formalez interesatzen hasten dira eta hasten dira hipotesi batzuk egiten: kantitatearen hipotesia (hitzek grafema kopuru bat dute); barne aniztasunaren hipotesia (letra berdin askok ez dute balio zeozer adierazteko); kanpo aniztasunaren hipotesia (idazki ezberdinek gauza desberdinak adierazteko balio dute).
  • Forma grafikoak letra konbentzionaletara hurbiltzen dira.
  • Beste hipotesi batzuk: erreferentearen hipotesia (idatzi nahi dutena handia bada = letra asko, eta txikia bada = letra gutxi). Izenaren hipotesia (irudi batean jartzen duena dagoenarekin erlazionatuta dago).
  • Fase honi aurresilabikoa ere deitzen zaio. Unitate silabikoak oraindik ez dituzte desberdintzen.
Zatitze silabikoaren fasea:
  • Idatziak badu ahozko hizkuntzaren soinuarekin harremana eta hasten dira idazkiaren barne egitura ulertzen eta beste hipotesi batzuk egiten: hipotesi silabikoa (silaba bat = soinu bat = grafia bat); kantitatearen hipotesia (zenbat silaba hainbat letra baina erlaziorik ez); kalitatearen hipotesia (zenbat silaba hainbat letra baina grafema egokiak erabilita).
Zatitze silabiko-alfabetikoaren fasea:
  • Idatzi eta ahozko hizkuntzaren arteko korrespondentzia ulertzen dute. Kontzientzia fonologikoa oso garatuta dute eta grafia bat baino gehiago idazten dute silaba bakoitzeko (hipotesi silabiko-alfabetikoa).
  • Entzuten duten eran idazten da.
Zatitze alfabetikoaren fasea:
  • Soinu edo fonema bat = grafia bat (hipotesi alfabetikoa).
  • Hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen du eta ahoskatzen duena idazteko gai da.

1.3 Irakurtzea prozesu aktiboa da

Irakurtzean, pertsonak hitzen deskodetze hutsetik haratago doan prozesu konplexu eta aktibo batean murgiltzen dira. Irakurle bat testu batean murgiltzen denean, informazioa xurgatzeaz gain, edukiaren interpretazioan eta ulermenean aktiboki parte hartzen du. Jarduera mental horrek ideiak lotzea, aurkeztutako kontzeptuei buruzko hausnarketa egitea eta informazio berria aurretiazko ezagutzarekin integratzea eskatzen du. Testuarekiko elkarrekintza sakon horren bidez, irakurleak gai dira beren pentsamendu kritikoa garatzeko eta inguratzen dituen munduaren ulermena aberasteko.

Prozesu mental aktibo horrek, irakurtzen den bitartean, hitzen deskodetzea ez ezik, irudi mentalak sortzeko, lotura esanguratsuak egiteko eta ulermena sakonduko duten galderak planteatzeko gaitasuna ere eskatzen du. Irakurketa aktiboak estimulazio kognitiboa sustatzen du, irakurleari erronka egiten baitio aurkeztutako informazioa aztertu, sintetizatu eta ebaluatzeko. Testuaren edukia esperientzia pertsonalekin erlazionatzean, irakurleak esanahi eta garrantzi pertsonala eman diezaioke, eta horrek ulermen sakonago eta iraunkorrago batera garamatza.

1.4 Zer da idaztea?

Idaztea deitzen zaio testu idatzi eta esanguratsua egiteko prozesuari. Definizio erraza eta sinplea ematen badu ere, batzuetan askoz ere zentzu mugatuagoan ulertu izan da idazketa kontzeptua. Askotan erabiltzen da idazte ekintza bera izendatzeko, hots paperean letra batzuk erreproduzitzea, hau da letrak “marrazteko” behar den trebetasun motorean jartzen du indarra: kaligrafian, alegia. Besteetan ahozko hizkuntza zeinuen bidez transkribatzea dela uste da. Erlazio grafofonikoan jartzen du indarra, hots, ahozko hizkuntzaren fonema bakoitza dagokion grafiaren lotzeko gaitasunean. Ikuspegi bi horiek dira gaur egungo eskoletan eragin handiera dutenak, gehien erabiltzen direnak.

1.5 Zer da irakurtzea?

Testu bat arakatzen eta prozesatzen duen irakurle aktiboaz hitz egiten da. Helburu bat erdiesteko irakurtzen da beti. Horren ondorioz, lortu nahi den helburuaren arabera interpretatuko dituzte testuak irakurleek. Beraz, irakurleak testuaren esanahia eraikitzen du, jarritako helburuaren eta aldez aurretik dituen jakintza eta esperientzien arabera.

Testu baten irakurketa gidatzen duten helburuak askotarikoak dira: informazioa eskuratu, zehatza (informazioa zuzenean bilatuko dugu orrialde batetatik) edo orokorra (testua bere osotasunean zertaz doan jakitea da helburua), lan bat egiteko argibideak jarraitu, atseginez irakurri astia betetzeko… Irakurtzen diren testuak era askotakoak izan daitezke eta horrek ere informazioaren transmisioan eragiten du. Ez da gauza bera narrazio bat irakurtzea, olerki bat, edo egunkariko berri bat, edukia ez ezik informazioaren antolamendua ere aldatzen baita.

1.6 Kontruktibismoa lantzeko gurasoen gutuna (HH5)

Data

Agur bero bat, gurasoak:

Eskola honetan, zuen seme-alaben hezkuntza ahalik eta onena izan dadin ahalegintzen gara. Idazketa eta irakurketa irakasteko metodologia konstruktibistari jarraitzen diogu, eta idazki honetan metodo honen funtsezko ezaugarriak azaldu nahi dizkizuegu, zuek ere prozesuaren parte izan zaitezten eta zuen seme-alaben ikaskuntza nola bultzatzen dugun ulertu dezazuen.

Konstruktibismoa zer den

Konstruktibismoa ikaskuntza teorien artean kokatzen den metodo bat da, non ikasleek aktiboki eraikitzen duten beren ezagutza, aurretik dituzten esperientzia eta ideietan oinarrituta. Hau da, ikasleek ez dute soilik informazioa jasotzen eta memorizatzen; baizik eta, prozesu aktibo baten bidez, ulermena garatzen dute eta ezagutza berriak sortzen dituzte.

Funtsezko ezaugarriak

  • Ikaslearen erdigunea: Ikasleak dira ikaskuntza prozesuaren protagonistak, haien esperientzietan eta interesetan oinarrituta ikasten dute.
  • Ikaskuntza aktiboa: Jarduera praktikoak eta elkarreraginak sustatzen dira, haurrak aktiboki pentsatzen eta egiten ikas dezaten.
  • Testuinguruan oinarrituta: Ikaskuntza bizitza errealeko egoerekin lotzen da, ulermena sakonagoa izan dadin.
  • Kolaborazioa: Ikasleek taldean lan egiten dute, ideiak partekatuz eta arazoak konpontzen ikasiz.
  • Irakaslearen papera: Irakaslea gida eta bideratzailea da, ikasleen ikaskuntza prozesua bideratzen duena.

Idazketa eta irakurketa prozesuan

  • Interes pertsonaletan oinarrituta: Haurren interes pertsonalak kontuan hartzen dira materialak aukeratzerakoan.
  • Proiektuak eta eszenatoki errealak: Proiektuak eta eszenatoki errealak erabiltzen ditugu ikaskuntza sustatzeko.
  • Erreflexioa eta feedbacka: Ikasleek beren lanari buruz hausnartzen dute eta feedback eraikitzailea jasotzen dute.

Gure helburua da zuen seme-alabak pentsalari kritikoak, sortzaileak eta autonomoak izatea, eta horretarako metodologia konstruktibista tresna bikaina dela uste dugu. Zuen laguntza eta inplikazioa oso garrantzitsuak dira prozesu honetan, eta zuen seme-alaben ikaskuntza esperientzia hobetzeko elkarrekin lan egitea espero dugu.

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, mesedez, jarri gurekin harremanetan.

Eskerrik asko zuen arretagatik eta laguntzagatik.

Adeitasunez

Irakaslearen izena, Ikastetxearen izena.

1.7 Zer da ikasketa esanguratsua?

Ikaskuntza esanguratsua prozesu aberasgarria eta aktiboa da, eta ezagutza berria eta dagoena uztartzen ditu, ulermen sakona eta koherentea sortzeko. Eskuratu berri dugun informazioa gure aurretiazko jakintzarekin integratzean, lotura esanguratsuak ezartzea lortzen dugu, memorizazio hutsetik harago doazenak. Integrazio horrek datuak modu isolatuan asimilatzea ez ezik, gure egitura kognitiboaren barruan eraldatu eta berrantolatzea ere eskatzen du, elkarrekin lotutako esanahi-sare bat sortuz. Elementu horiek modu kontzientean koordinatzean eta erlazionatzean, inguruan dugun munduaren ulermen pertsonal eta bakarrari forma emateko gai gara. Ikaskuntza esanguratsuak, beraz, gure jakintzaren arkitekto izatera gonbidatzen gaitu, gure ikusmoldeak modu aktiboan eraikiz eta berreraikiz, ezagutza berriak aztertu eta barneratu ahala.

2. EXAMEN 2

2.1 Alfabetatzea eta eskola

Gizarteak emango dio eskolari irakurtzen eta idazten jakiteko erantzukizuna:

  • Lehenengo kontaktua gehienetan eskolan izango da, eta hori nabaritzen da. Hizkuntza egituraren lehenengo kontaktuak eskolan izango dira, irakaslearen aldetik.
  • Erantzukizuna: desorekak orekatzea, hizkuntza idatziarekin kontaktua ez duenari gerturatzea. Garrantzitsua da hizkuntza eredua ondo irakastea. Estrukturen egiturak ere ikasten dituzte, ipuin bat kontatzen diegunean, adibidez, eredugarriak dira eta haurrak jaso egiten du. Erregistroak berezitu, logikak eta jakintzak aplikatu.

2.2 Irakurketa faseak

  1. Fase logografikoa:
  • Haurrak mundu idatziaz interesa erakusten du.
  • Ezaugarri nagusiak: irudikapen grafiko modu globalean identifikatzea eta ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatziaren arteko erlazioak ezartzea (estimulu grafiko bat = elementu linguistiko bat dela konturatu).
  • Testu idatziei dagokienez, haurrak hitz idatzi batzuk ezagutzen ditu (bere izena, logotipoak, ipuinak...) eta logograma bezala antzematen ditu (forman, tamainan, kolorean… fijatuz), ez letraz letra dekodifikatuta. Adibidez, esaten badiogu “Zoaz apalategira eta ekarri Txanogorritxu”, ekarriko du ez irakurtzen dakielako baizik eta ezagutzen duelako.
  • Estrategiak: ez da hitzak deszifratzeko gai, baina identifikatzen ditu aldez aurretik esanahia ezagutuz gero; informazioa bilatzen du testuinguruaz baliatuz, galdetuz eta irakurtzeko ekintza imitatuz.
  • Motibazioa imitatzea da, hau da, helduei ikusitako ekintzaz ohartu dela eta barneratu duela erakusten du.
Fase alfabetikoa:
  • Trebetasun edo kontzientzia fonologikoa bereganatzen da (soinu-unitate bakartzat entzun dituen hitzak unitate txikiagoez osatuta daudela konturatzen da).
  • Ezaugarri nagusiak: ikur idatziak dekodifikatzea esanahia eraikitzeko, letra bakoitzak bere soinua duela konturatzea, letren hurrenkeraz konturatzea eta autonomia maila altua lortzea.
  • Testuari dagokionez, edozein hitz deletreatzeko gai da baina esanahiaz ez da arduratzen.
  • Estrategiak: arreta antolatzea (lehen deigarriak ez ziren ezaugarriek orain arreta berezia eskatzen dute), aztarna grafikoak erabiltzea (hasieran antzeko grafiak nahasten dira), fonema bananduak elkartzea hitzak osatzeko eta hitzen soinuak irudikatzen dituzten letren hurrenkerari erreparatzea.
  • Motibazioa testuak deszifratzeko mekanismoa aurkitzea eta testuak ahoz esatea da. Fase luzeagoa da, lehenengo letrak identifikatzen dira eta gero konbinatzen. Batetik letrak ikusi eta identifikatu egiten dira, baina hasieran letren eta esanahiaren arteko lotura ez da zuzena izaten, gero letra multzo batek esanahia izan dezake baina ez du esanahia lotzen irakurri duen kode zehatzarekin. Bigarren fasean kanpo elementuak erabiltzen jarraitzen dute hitzak identifikatzeko baina orain letrak identifikatzen dituzte hitzetatik haratago, hitzen barruan irudi bat baino gehiago ikusten dute.
Fase ortografikoa:
  • Biak konbinatzen dira.
  • Hastean irakurketa testu idatziaren ulermen globala bihurtzen da. Dekodifikaziotik irakurketa osora pasatzen da. Normalean elefante hitza jartzen denean guk ez dugu letraz letra irakurri behar, badakigu elefante jartzen duela. Hitzez hitz irakurri behar dugun momentu bakarra da hitzak zailak direnean, guretzat ezezagunak edo trabatzen garenean.
  • Ezaugarriak: testu mota guztiak irakurtzeko kontuan hartzen dira, testuinguru semantikoak, testuinguru sintaktikoak, hitzen ezaugarri morfologikoak eta letren identitatea eta hurrenkera, baldin eta zentzu duten unitateetan biltzen badira.
  • Estrategiak: prozesu bi aldi berean egitea: dekodifikazioa eta irakurketa globala.
  • Motibazioa testu osoaren esanahia bilatzea eta irakurketa horren esanahia ulertzea da.

2.3 Eredua eta elkareragilea

Irakurtzen dugunean aldi berean gertatzen da dekodetzea eta jakintzen aplikatzea gure sare kognitibora, elkarreragina dute kodea eta honen deszifratzea, eta epe luzeko memoriak gordetzen ditugun bestelako jakintzak: irakurketa horretan dagoena ulertzeko. Metodo mistoak sortu: gaur hozian fafesbea hartu dogu: lege eta inferentziak parte hartu irakurketan. Dekodetzea eta jakintzak aktibatzea, batera. Badakigu gutxi gora behera zer esan nahi den, inferentziaren bidez.

  • Testuan ikusten dena + irakurleak testuari ematen diona, elkar eragiten ari dira.

Irakurtzen dugunean:

  • Arlo semantikoko aurreiritziak (esanahiarekin lotura) irakurketa gidatua: aurreiritziak egiaztatzeko. Hiztegi batean definizioa, eta definizio horrek egitura bat dauka, irakurketa da aurreiritziak frogatzen joatea edo ez. Aurreiritziek gidatu irakurketa.

Irakurlea:

  • Prozesatzaile aktiboa (hipotesiak eten gabe eraiki / egiaztatu).

Ulermena:

  • Irakurtzen denaren eta irakurleak dakienaren arteko erlazioa.
  • Igarpena: irakurtzeko modua da eta hitzek zer esan nahi duten aurreikustea.
  • Inferentzia: egiturak, jakintzak ezagupen linguistikoak, informazio berria osatzeko (agertzen ez dena edota agertuko dena).
  • Autokontrola: metakogniziozko estrategia, autoebaluatzeko erabiltzen da.

2.4 Taldekatzea

Talde handia (ikasleak eta irakasleak osatzen dute):

Helburuak:

  • Irakurle aditu (guraso bat, irakasleren bat…) bati entzuteko.
  • Ikaskideei edo irakasleari idazki bat diktatzeko.
  • Taldean agertutako arazoak konpondu dituzten estrategiak adosteko.
  • Lanak antolatzeko eta ardurak hartzeko.
  • Bakarka eta talde txikietan egindako lanak, erabilitako jardunbideak eta loturak emaitzak konparatzeko, bateratzeko eta aberasteko.

Talde txikia eta binaka:

Helburuak:

  • Gogoeta bultzatzeko.
  • Bakoitzak bere iritzia emateko.
  • Elkarlana bultzatzeko.
  • Helduaren esku-hartze egokia ahalbidetzeko.

Elkartzeko modua: Maila ezberdineko ikasleak batzea, euren arteko aldeak nabarmenegiak izan gabe (Garapen Hurbileko Eremu komunak). Komeni da bikoteak berdinak ez izatea beti, horrela lortzen da batzuetan ikasle izatea eta beste batzuetan aditu izatea.

Abantailak:

  • Dakitena azaldu, arrazoiak pertsonalizatuagoak eman: irakasleak ikasleen aurrezagutzak zein diren behatu.
  • Irakaslea hobeto zuzendu dakioke ikasle bakoitzari.

Bakarka:

Edozein jarduera delarik ere, beti bakarkako aktibitatearekin bat antolatu beharra dago:

  • Taldean hausnarketaren bat egin ostean.
  • Diktaketak.
  • Norberaren ekarpenetatik abiatuta.
  • Ikasle bakoitzak, era autonomoan.

2.5 Eskolaz kanpoko espazioa

  • Haurren inguru guztia letraz, testuz, hitzez eta idazten duten pertsonez beteta dago.
  • Edozein txango edo ibilaldi aprobetxatu.

2.6 Klabeak

  • Ikasle guztien parte-hartzea sustatzea. Haurrek protagonista direla sentitu behar dute eta, horretarako, jardueren hautaketan parte hartu behar lukete: ipuinak erabakitzerako orduan, proiektuen aukeraketan… modu honetan, motibatuagoak egongo dira beraien iritzia eta proposamenak kontuan hartzen direlako.
  • Ikasleen motibazio eta interesak kontuan hartzea.
  • Aukeratzeko eskubidea eman. Txokoetan banatutako gela oso egokia da horretarako, bakoitzak zein txokotan lan egingo duen aukeratzeko askatasuna ematen dielako. Horretarako, txokoetako materiala anitza izan behar da haurrei gauza ezberdinak egiteko aukera emateko.
  • Aurreko ezagutzak kontuan hartzea. Haurrek duten mailatik hasi behar da, ikasleak dakien hori erakusteko aukera ematen dion giroa sortuz.
  • Etengabeko erlazioa sortu behar da ikasleak dakiena eta eduki berriaren artean.
  • Aurretik azaldu landuko den gaia. Hizkuntzako edozein lanen atzean helburu jakin bat dago eta garrantzitsua da haurrak helburu horren berri izatea lanean hasi aurretik, adibidez, zeri buruz idatziko duten eta zertan jarri behar duten arreta.
  • Irakurketa-idazketa ikaskuntza funtzionala izatea. Prestatzen diren jarduerek errealitatearekin harreman zuzena izan behar dute haurrek egiten dutenaren zentzuaz ohar daitezen.
  • Elkarrekintza bultzatu. Haurren arteko informazio trukaketa.
  • Ikasketa eta irakurketarako zentzuzko jarduerak antolatu eta lan kooperatiboak bultzatu, hau da, talde handian, txikian, bakarka edota binaka.
  • Haurrak erakarri beren ebaluazioan parte har dezaten.
  • Ikasle bakoitzaren esfortzu mailaren arabera ebaluatu eta ez azken emaitzan oinarrituta.
  • Zailtasunak dituzten haurren ekarpenak bereziki kontuan hartu. Oso garrantzitsua da haurren arteko eta haurren eta irakaslearen artean sortzen diren elkarrizketak.
  • Sintesi espazioak sortu. Oso garrantzitsua da izan duten garapenaz ohartzea. Horretarako, egokia da hasierako lanak bukaeran egindako lanekin konparatzea.

Entradas relacionadas: