Haurren Garapen Sozioafektiboa: Oinarriak eta Erronkak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,99 KB
1. Oinarrizko Kontzeptuak
Haurraren Kontzeptuak
Hazkuntza: Pertsonak bizitza osoan izaten dituen eta erraz behatu, neurtu eta zenbatu daitezkeen aldaketei dagokie, hala nola, altuera, pisua, torax eta buruaren perimetroa.
Heltzea: Izaki bizidunen proiektu genetikoan komunak diren eginkizunak burutzeko gaitasuna da. Informazio horien erregulartasuna dela eta, pertsonek garapen-sekuentzia berdinak izaten dituzte. Heltzea prozesu biologikoari oso lotuta dago.
Garapena: Aldaketa psikologikoei dagokie. Gizakien berariazko eginkizunen prestakuntza mailakatuari dagokio: mintzaira, arreta, oroimena, emozioak, izaera…
Aldagai kualitatiboak ditu, bi atal nagusitan banatzen direnak: 1) sozioafektiboa 2) psikomotorea.
Ikaskuntza: Ikaskuntza edo esperientzien bidez bereganatzeko prozesuari deritzo. Asimilatzen denak aldaketak sortzen ditu gure pentsatzeko eran.
Garapen Sozioafektiboa Osoko Garapenaren Parte Gisa
Garapen sozioafektiboa + garapen psikomotorea
(familia + atxikimendua + gizarteratzea)
Gizarteratzea: Gizakia izaki soziala da, eta dagokion gizartearen kide aktibo eta eskubide osoko bihurtzen den prozesua da. Haurrak pertsonekin eta ingurunearekin duen erlazioa da. Horren bidez, taldeko arauak, ohiturak, baloreak eta kultura bereganatzen ditu.
Atxikimendua: Haurrak helduarekiko bere bizitzako lehen urteetan ezartzen duen erlazioa da. Haurrak duen afektuzko premiaren ondorioz ematen da.
(jarrerak + errepresentazio mentalak + sentimendua)
Familia: Familian haurraren lehenengo interakzioak, erlazio afektiboak, komunikatiboak eta sozialak ematen dira.
Familia sistema bizia da: aldakorra.
Oinarri biologikoa izateaz gain, inguru fisiko eta sozialean ematen diren lehenengo erlazioak familian ematen dira, jarrera, balore eta arauen ereduak eskainiz.
2. Marjinazioa, Urritasuna eta Garapen Sozioafektiboa
Marjinazioa eta Garapen Sozioafektiboa
Integrazioa: Pertsonak gizartean elkarrekin bizitzea da.
Gizarte-marjinazioa: Borondatez zein inposatuta, dagokion gizartean baztertzea da. Beti nahigabekoa da, haurrarekin zerikusirik ez duen zerbaiten edo norbaiten eraginez. Haur marjinatuek jokabide moldagaitzak izan ditzakete, bizi nahi ez duten egoerari aurre egiteko.
Marjinatzeko Erak: Moldagabezia eta Baztertzea
Gizarte-moldagabezia: Taldeko gehiengoak onartzen edo baztertzen ez duena da. Integratzeko oztopoak daude, baina marjinatu guztiak ez dira moldagaitzak.
Gizarte-baztertzea: Gizarte jakin batean barne dagoen pertsona, gizarte horietako eskubide osoko kide ez izatea eragiten duten egoera guztiak biltzen ditu.
Marjinazioaren eta Garapen Sozioafektiboaren Arteko Harremanak
Gaixotasuna duten edo gehiengoak onartzen ez dituen sexu-ohiturak dituzten talde asko marjinatuta daude. Beste talde batzuk, minusbaliotasun, urritasun edo elbarritasunak dituztenak dira. Emozio-espresio eta izaera gogorra izan ohi dute, eta, horren ondorioz, errudun sentimenduak ez dituzte izaten.
3. Haur-Hezitzailea eta Garapen Sozioafektiboa
Familiak ezin du berez haurraren eremu sozioafektibo osoa bete. Haur-eskola garrantzitsua da, eta haur-hezitzaileek funtsezko eginkizuna dute, prozesu sozioafektiboan eta hezkuntza-prozesuan inplikatzearen eta esku hartzearen bidez.
Haur Hezitzailearen Inplikazioa Haurraren Garapen Sozioafektiboan
Haur-hezitzaileak:
- Hezkuntza-etapa guztietan, beste inor ez bezala inplikatzen eta ematen da emozionalki harremanean. Hezitzaileak ikasle txikiekin duen harremanean, haur-hezkuntzako profesionalaren ezaugarri onenak daude.
- Gehienetan, haurrek ordu gehiago pasatzen dituzte haur-eskolan familiarekin baino. Hortaz, ikaskideekin eta hezitzaileekin duen erlazioa garrantzitsua da.
- Haur-eskolan esperientzia txarrak izaten dituzten haurrek zailtasun handiagoak izaten dituzte Lehen Hezkuntzarako.
- Oso garrantzitsua da haurrak segurtasun- eta konfiantza-eremua aurkitzea.
Haur Hezitzailearen Esku-hartzea, Garapen Sozioafektiboaren Ondoriozko Arazoei Aurre Egiteko
Haur-hezitzaileak:
- Haurrak garapen sozioafektiboan arazoren bat duela susmatzen denean, jakin behar du nola jokatu.
- Batzuetan, arazoak familia-aldaketaren baten ondorioz izan daitezke.
- Egoera horiei aurre egiteko, oso kontuz jokatu behar da, haurraren gurasoekin edo tutorearekin hitz egiten jakiteko zer gertatzen zaion.
Ariketa Definizioak
Urritasuna: Egitura edo eginkizun psikologiko, fisiologiko edo anatomikoaren bat galtzea edo normala ez izatea da.
Ezgaitasuna: Jarduera jakin bat burutzeko gaitasuna murriztea edo ez izatea da.
Minusbaliotasuna: Urritasun edo ezgaitasunaren ondorioz, pertsona jakin batek jasan dezakeen eragozpen-egoera da.