Haurren Higienea eta Loa: Higienea, Afektibitatea eta Loa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,25 KB
Higienearen garrantzia: Haur hezitzaileak pertzepzio eragileak dira, zabarkeriagaitik umeei tratu txarrak eragin diezazkieten gizarte arriskuko egoerak amaitzeko. Hezitzaileak haurrak behatu eta jarraipena egin behar diete haurren eboluzioari. Haurraren adierazle fisikoak: 1) Beti zikin egotea, higiene eskasa, gosetuta eta txarto jantzita etortzea. 2) Arazo fisikoak edo hartatu gabeko mediku beharrak, adibidez, sendatu gabeko zauriak edo mediku zainketarik ez izatea. HAURREN PORTAERA-ADIERAZLEAK: Janaria eskatzea edo lapurtzea, klasera gutxitan joatea, nork zaindu ez duela esatea.
Mugeta eta pixoial kandidiasia: Onddoek eragindako infekzioa ahoan eta genitaletan ager daiteke. Ahoan oinarri gorria duten plaketa zuri batzuk sortzen ditu mugetak eta haurrak ez du jaten min duelako. Genitaletan berriz gorritze disdiratsu bat eragiten du. Pedikulosia: Zorri izurritze bat da, giza odolarekin elikatzen dira eta anke egiten dutenean pika egiten dute, eta horrek lesioak eragin ahal ditzake, adibidez, urradurak buruan. Azkuraren bidez dakigu haurrak zorriak dituela baina aseguratzeko bizkarroiak eta hauen arrutzak begiratu behar ditugu ilean, eremu okzipitalean eta belarri atzean egoten dira. Pedikulosia eragiten duten zorriek 8-10 egun behar dute enkubatzeko, umeak lau arrautza erruten ditu egunean eta ilera itsasten dira tinko. Ez kutxatzeko higiene pertsonala ona eduki behar dute, orrazia, ileko goma, etab. arriskutsuak izaten dira.
LOAREN FASEAK
Loa bera. Loa lasaia izaten da eta purka sakonduz joaten da. 1. FASEA: Lo hartzea: Muskuluak erlaxatu egiten dira eta arnasa eta pultsazioak moteldu. Lo arina izaten da eta kanpoarekiko kontzientzia galtzen da baina erraz esnatu daiteke. Aluzinazio hipnagogikoak eta miokolikoak eduki ditzake. 2. FASEA: Lo arina: Aurreko loa baino sakonagoa da eta kontzientzia maila baxuagoa. Estimuluekiko erreakzio gutxiago izaten dira. 3. FASEA: Lo sakona: Gorputz funtzioak geldotu egiten dira, muskuluak erlaxaturik daude eta tenperatura eta odoleko presioa bajatu egiten dira. 4. FASEA: Erabateko kontzientziarik eza: Uinak gelduak eta anplitude handikoak dira. Guruin pituitarioan hazkunde hormona gehiago ekoizten du, garrantzitsua da hormonak indarberritzeko.
Afektibitatea eta loa: Alde askok eragin ditzakete jarduera eta atseden erritmoei. Elikatzek ziklan banaketak daude eta elikagaien kantitate eta kalitateak, loaren orduak, oporraldiak, herriko jaiak, elikadura orduak... etab. Helduek bermatu behar dute erritmo naturalak eta gizarte-kulturalak ezartzen dituen erritmoak bat etortzea. Lagundu egin behar diete haurrei erlaxatzeko edo lo egiteko espazioa, egoera eta jarrera aurkitzen eta beraurkitzen eta segurtasuna ere transmititu behar diete lasai deskantsa dezaten. Lo egitera joateko momentua oso konplexua da, harreman afektibo biziak dituelako. Guraso eta umeak, ume atsegingarriak txandakatu egiten dituzte eta horregatik oso zaila da momentu hori ahalik eta era naturalenean burutzea. Haurrak, nahiz eta nekatuta egon, gurasoen lasaitasuna behar dute lotara joateko, eta hor daudela jakin behar dute, bai begiak ixten dituztenean ere.