Hautespen Elkarrizketak: Gida Osoa

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

1. Hautespen Elkarrizketak: Sarrera

Helburua informazioa biltzea da, curriculum vitae-an ez dagoena. Bi aldeek lan egin behar dute giro ona egoteko. Pauso batzuk:

  • Informazioa jasotzea: elkarrizketatzaileak langilea nolakoa den jakin nahi du.
  • Laneko galderetara mugatu.
  • Asoziazio aske teknika: galdera sozialak egin, jarrera ikusteko.
  • Argibide eskaera teknika: gidoia izan galdera berdinak egiteko, objektiboak izateko.
  • Elkarrizketaren analisia eta interpretazioa: oharrak hartu, grabatu (baimenarekin).
  • Arreta mugikorra.
  • Iraunkortasun mugatua, elkarrizketaren iraupena mugatua.
  • Aurretiko lotura afektiborik ez.
  • Transferentzia eta kontratransferentzia iragankorra: sentipenak ikusi.
  • Gorputz hizkuntzaren garrantzia: asko adierazten du.

Elkarrizketa On Baten Ezaugarriak

  • Hautagaiak entzutean interesa izatea.
  • Iritzi, jarrera eta balioen errespetua.
  • Tarte emozionala eta enpatia: distantzia emozionala mantendu, sentipenak ulertzeko.
  • Malgu izatea.

Hautespen Elkarrizketaren Pausoak

A) Elkarrizketa Aurretikoa

Kontuan izan langilearen profil profesiografikoa (aztertu den lanposturako hobekien antolatzen den profila: jarrera, adimena...), curriculum vitae-a eskatu eta proba emaitzak (psikologikoak). Fase honetan bi operazio:

  • Hurrengo prestaketa: elkarrizketatzailearen hautaketa eta prestaketa.
  • Hurbileko prestaketa: aurrez eta denboraz prestatzen da.

B) 2. Etapa: Informazioa Eman

Hasieran elkarlana eta kooperatibismoa piztu. Arauak komunikatu eta zenbat iraungo duen elkarrizketak, zelakoa izango den...

C) Garapena

Helburua informazioa lortzea da, puntu honetan mamia atera. Horretarako galdera gidoia prestatu, honek elkarrizketa bideratu eta garrantzitsuena jorratu:

  • Lanpostu itxaropenak: elkarrizketatuak lanpostutik zer espero duen, motibazioak, sakrifizioak...
  • Lanpostua aurkezteko arrazoiak: zerk bultzatu hor lan egitera...
  • Heziketa: prestaketa maila, tituluak, ikastaroak...
  • Lanbide esperientzia (zentzu zabalean).
  • Familia edo gizarte ingurua, galderak, erreferentziak.
  • Behaketa bidez antzemateko alderdiak: jarrera eta adimen dimentsioa, arrazakeria eta matxismoa jarrerarik dagoen, erantzuteko gaitasuna, heziketa mota...

D) Itxiera Etapa

Elkarrizketa bukatutzat eman, baina besteak galderak egiteko aukera eman.

E) Azken Etapa: Ebaluazioa

Jasotako informazioa aztertu. Azkenik, erreferentziak egiaztatu eta ondoren erabakiak hartu.

Entradas relacionadas: