Herritartasuna: Kontzeptuak, Mugak eta Sustraiak
Clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB
Herritar kontzeptua eta bere bilakaera
1.1) Herritar kontzeptuaren definizioa
Antzinako hirietako edo gaur egungo estatuetako biztanlea, eskubide politikoak dituen subjektua. Eskubide politiko horiek erabiltzen ditu. Lurralde batean espalditik bizi den komunitate politiko bateko -herrialde bateko- kide izatea. Hiriak edo estatuak babestu beharreko eskubideak izatea. Eskubide horietako bat da norberaren komunitate politikoa gobernatzeko zereginetan zuzenean edo zeharka.
1.2) Isonomia, Isegoria eta Koinonia
- Isonomia: Legearen arabera berdinak izatea. Herritar guztiek oinarrizko eskubide eta betebehar berak zituzten.
- Isegoria: Hitz egiteko berdintasuna. Herritar guztiek zuten Asanblean hitz egiteko eta iritzia emateko eskubidea.
- Koinonia: Oso argi bereizten zituzten norberarena eta guztiena, eta norberaren gauzez baino arduratzen ez zenari idiot esaten zioten.
1.3) Antzinako herritarren mugak
Grezian eta Erroman sortutako lehen herritar ereduek eredu baztertzailea zuten. Norberaren komunitate politikoko herritarrak baino ez zituzten asketzat eta berdintzat hartzen, eta ez gizaki guztiak, gizakiak izateagatik. Antzinaroan, politikan parte hartzeko eskubidea ematen zuen herritar izateak, baina norbanakoen eskubideek ez zuten behar adinako babesik, agintarien gehiegikeriei aurre egiteko.
1.4) Gaur egungo herritartasunaren bi sustrai
Antzinako herritar kontzeptuaren bi alderdi hauek ageri dira gaur egungo herritar ereduan: alde batetik eztabaidaren bidez politikan parte hartzea, eta bestetik, pertsonen eskubideak legeen bidez babestea.
Herritarrak eta Estatua
2.1) Estatu kontzeptua
Nikolas Makiavelok erabili zuen lehenengoz estatu kontzeptua. Stato hitza erabili zuen, erakunde egonkorra, ezarritako sistema, izendatzeko edo burokrazia eta gobernaria izendatzeko.
2.2) Herritartasuna lortzeko irizpideak
- Lur eskubidea: Herritartzat hartu behar da nazioaren lurraldean jaiotzen dena.
- Odol eskubidea: Gurasoen nazionalitateak du lehentasuna.
2.3) Gizartea antolatzeko moduak
- Tribala: Komunitate txikiak dira, familia loturetatik abiatuta egituratuak, eta iraupeneko ekonomia izan ohi dute.
- Esklabista: Komunitate tribalak baino askoz handiagoak dira, eta funtsezko ekoizpena esklaboen esku ohi da.
- Feudala: Ordena politikoa eta babes militarra ezartzeaz arduratutako jauntxo feudalen eta buruzagi militar eta politikoen inguruan egituratutako gizarteak dira.
- Modernoa: Industriaren eta merkataritzaren garapenean oinarritzen da.
Bizikidetzarako arauak
3.1) Arau motak
- Arau moralak: Gizabanako orok nola jokatu beharko lukeen adierazten dute, baldin eta gizaki gisa portatu nahi badu. Kontzientzia mailan agintzen dute arauok. Oro har, moraltasunaren eremuko arauak dira.
- Zuzenbidezko arauak: Komunitate politiko bakoitzean bertako agintariek ezartzen dituzte, eta lurraldeko biztanle guztiei zuzenduta egon ohi dira. Botere politikoaren babesa izaten dute. Zuzenbidearen edo indarrean dagoen legadiaren eremuko arauak dira.
- Gizarte usadioak: Horrelako arauek ez dute arau morallen mailarik, ez eta zuzenbidezko arauen derrigortasunik ere. Ez betetzea ez da legearen kontrakoa, ez eta ez morala ere, baina gizarteak gaitzetsi egiten ditu horrelako jokabideak.