Hezkuntza Elebiduna: Definizioa, Programak eta Hizkuntza Ereduak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB
Hezkuntza Elebiduna
Definizioa
Heziketa bi hizkuntzetan egiten denean eta horietako bat umearen ama hizkuntza ez den beste hizkuntza bat izan behar da, bigarren hizkuntza hori ikasteko asmoz. Helburua ume elebidunak sortzea da.
Programa elebidun motak (Skutnabb-Kangas, 1988)
Sailkapena egiteko erabiltzen diren aldagai nagusiak:
- Umearen hizkuntza eta kultura sozialki nagusiak diren.
- Zein den haurrak jasotzen duen hizkuntza.
- Programak duen helburu sozial eta linguistikoa.
Hiru maila nagusi bereizten dira:
Submertsioa
Haurraren H1 ez da sozialki nagusia, ikaskuntza H2 hizkuntzan jasotzen du, eta helburua asimilazioa da hizkuntza eta kultura nagusietara.
Mantentzea
Umearen H1 sozialki nagusia da, irakaskuntzaren oinarria H1ean oinarritzen da, baina H2 ere agertzen da. Helburua elebitasuna eta kulturbitasuna dira.
Murgiltzea
H1 sozialki nagusia da, eta ikasgai guztiak H2 hizkuntzan ematen dira. Helburua elebitasuna eta kulturbitasuna dira.
Hizkuntza ereduak
A eredua
Haur euskaldunentzat submertsio programa da, eta gaztelaniadunentzat ez da programa elebiduna.
B eredua
Euskaldunentzat mantentze programa da, eta gaztelaniadunentzat murgiltze programa.
D eredua
Euskaldunentzat mantentze programa da, eta gaztelaniadunentzat murgiltze programa.
Cummins-en Elkarmenpekotasunaren Teoria
Lehen hizkuntzaren ikaskuntza eta bigarrenarena lotuta daudela azaltzen du Cumminsek Elkarmenpekotasunaren Teoriaren bidez.
Hizkuntz gaitasunaren ikuspegi berri bat dago teoria honen oinarrian. Tradizioz, ikasten dugun hizkuntza bakoitza bere aldetik, beste hizkuntzetatik aparte, erabiltzen eta gordetzen dugula uste izan da. Cumminsek beste eredu bat proposatzen du hizkuntz gaitasunak burmuinean nola antolatzen diren azaltzeko. Haren iritziz, hizkuntz gaitasunak iceberg baten antza du: azalean, hizkuntza erabiltzen dugunean, hizkuntza bakoitza gauza bat dela eta besteekin loturarik ez duela ematen du, baina sakonean, agerian ez den mailan, komunikaziorako gaitasuna bat bera da hizkuntza guztietarako. Hortaz, azaleko gaitasun eta erabileran alderik banatuta daude hizkuntzak, baina sakoneko gaitasunetan bat eginda daude.
Elkarmenpekotasunaren teoriak dioenez, beraz, edozein hizkuntzatan hitz egiteko, idazteko nahiz irakurtzeko egin behar ditugun adimen operazioak toki berean egiten dira, hau da, bat eta bakarra den sakoneko gaitasunaren zeregina dira. Umetan sakoneko gaitasun hori hizkuntzaren batean landu egin behar dugu gizartean behar ditugun ahalmenen jabe egiteko, zeren hau da teoriaren gakoa.