Hidroterapia eta Bainuetako Gida: Dutxak, Saunak eta Gehiago
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,12 KB
Dutxen eta Zorrotaden Arteko Desberdintasunak
Uraren irteera:
- Zorrotadetan ura zulo bakar batetik ateratzen da.
- Dutxetan, berriz, gailu, eskutoki edo alkatxofa batetik ateratzen da, non zulo bat baino gehiago dauden.
Zorrotadaren pertzepzio-efektua dutxarena baino handiagoa da.
Azalaren gainazaleko aplikazioa txikiagoa da zorrotadan dutxan baino.
Dutxa Hotzak: Zer Dira eta Nola Hartu
Ur hotzarekin egiten den dutxa bat da. Bizigarria da, eta aurretik izerditzeko metodoren bat egitea gomendatzen da.
Dutxa Motak: Sailkapena eta Azalpena
Tenperaturaren Araberako Dutxak
- Dutxa beroak: 38-40 °C. Indarrik gabe aplikatzen da minutu batzuetan analgesia eragiteko. Basodilatatzailea.
- Dutxa epelak: Gomendagarria da lasaitzeko, baita hipertentsioa duten pertsonei aplikatzeko ere.
Formaren Araberako Dutxak
- Euria: Dutxa arrunta da eta betiko dutxa da eta ez du presio handirik.
- Geruza jarraitua: Aurrekoa bezalakoa, baina zirrikitu bakarrarekin.
Dutxa Horizontalak: Zer Dira?
Hainbat buru dituen hodi-dispositibo batetik ateratzen da ura. Bezeroak ohatila batean etzaten dira, zorrotada horien azpian, eta masajea egiten zaie dutxa ematen zaien bitartean.
Dream Shower eta Dutxa Eskoziarra: Definizioak
- Dutxa Eskoziarra: Tenperatura hotzak eta beroak konbinatzen dituen dutxa arrunta da, dutxa bitermikoa deritzoguna. Beroak gehiago irauten du beti, 3/1 entrenamendu kardiobaskularra eragin eta pertsonaren erreakzio-gaitasuna hobetzen du.
- Dream Shower: Dutxa oso sofistikatua. Spa eta hotel handietan erabiltzen dira. Argi, intentsitate eta koloreetan aldakorrak dira eta olio esentzialak erabiltzen dituzte.
Hidroterapia Berogailuak: Zer Dira?
Organismo osoa hezetasun erlatiboaren maila desberdinetako airea agente termoterapiko gisa erabiliz berotzea lortzen dutenak. Beroa agente terapeutiko gisa erabiltzen dute, beroa hezetasun maila desberdintean gorputz osoan da erabilitako teknika da.
Zergatik Erabil Daitezke Balneazioan Baino Tenperatura Altuagoak?
Uraren konduktibitate termikoa handiagoa da airearena baino, eta horregatik tenperatura berdinean urak erre egin dezake.
Sauna Teknikaren Urratsak: Gida Praktikoa
Sauna bat hartzeko 4 pauso/urrats bete behar dira:
- Bero- edo sauna-bainua: Biluzik edo eskuoihal batekin bankuan kokatzen da, eserita edo hobeto etzanda. Bezeroa beheko mailan egokitzen da eta mailak eta beroa igotzen joaten dira. Lehen sarrera hori 8 minututik 15 minutura bakoitzaren egokitzapenaren arabera.
- Hozte- Fasea: Teknika bitermiko ororen fase hotza da, gorantz graduatu daitezke intentsitatearen arabera. Adibidez, aire freskoa dagoen pasealekua, izotz xehatua, eta bainu osoa.
- Atsedenaldia: Hamakan etzanda toalla edo albornoz eta 20 minututik beherakoa ez izatea komeni da. Atsedenaldiarekin batera edari isotonikoak edo zuku naturalak hartzen dira. Atsedenaldia igarota, saunara berriro sar daiteke eta prozesua errepikatu, gehienez ere hiru aldiz. Ziklo bakoitza saunan denbora gutxiagokoa da.
- Irteera- Fasea: Zikloak bukatuta, saunistak, izerditu ondoren eta xaboirik gabeko dutxa hartu ondoren, jantzi eta juan egin ahal izango du. Ezin du atsedena amaitu behar izerditan badago.
Lurrun-Berogailu eta Bainuak: Zer Dira?
Hidro- eta termoterapia nahasten dituzte, hezetasunez asetutako giroa sortzen dute, ur-lurruna eta beroa transmititzen duena (100%).
Lurrun Bainuen Ekintza-Efektuak: Zeintzuk Dira?
- Erantzun metaboliko handia sortzen du eta asko izerditzea eragiten du.
- Defentsa organikoko mekanismoak hobetzen ditu.
- Arnasbideetakoak eta larruazalekoak eragin handia dauka.
- Asko izerditzen da hondakinen kanporatzean laguntzen du.
- Oso erabilgarria da erlaxatzeko.
- Pisua galtzeko tratamenduetan lagungarria eta celulitisarentzako ere.