Hiru Erlijio Monoteisten Arteko Konparaketa
Clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB
Hiru Erlijio Monoteisten Arteko Konparaketa | ||||
Erlijio-Elementuak | Galderak | Judaismoa | Kristautasuna | Islama |
Jainkoa | - Jainkoaren zer irudi du? - Jainko pertsonala al da? | - Gizakien aurrean agertzen den Jainko bakarra. - Erabat traszendentea den arren, gizakiengatik kezkatzen da. - Jainkoa sortzailea eta askatzailea. - Herriari agertzen zaio, eta harekin komunikatzen da. - Jainko pertsonala. Historian, harremanak egin ditu gizakiekin. | - Aita, seme eta espiritu santu gisa agertzen da. - Guztiz pertsonala agertzen da, giza aurpegia baitu, Jesusengan. | - Ala da Jainko bakarra, unibertsoaren Jaun eta jabea. - Jainko pertsonala da. |
Sortzailea | - Nork sortu zuen? | - Abrahan. | - Lehenengo Jesusen jarraitzaileek, Mendekoste egunaren ondoren. | - Mohamed (Mahoma). |
Bitartekoak: | - Ba al da erlijio honetako kontakizunak biltzen dituen libururik? - Nor dira kontakizun horietako pertsonaiarik garrantzitsuenak? | - Biblia hebrearra: Tora (Pentateukoa), Nebim (profetak), Ketubim (beste idazkiak). - Abrahan, Moises, David, profetak. | - Biblia kristaua: Itun Zaharra eta Itun Berria. - Jesus, Maria, apostoluak eta Israel Herria. | - Korana. - Adan, Noe, Abraham, Moises, Jesus eta Maria. |
• Errituak | - Zein dira erritu, ospakizun eta jairik garrantzitsuenak? | - Errituak: erdaikuntza. - Jairik garrantzitsuena: Pazkoa. - Ospakizuna: larunbata. | - Errituak: 7 sakramentuak. - Jaiak: Eguberria, Aste Santua-Pazkoa, Mendekostea. - Ospakizunak: Iganderoko eukaristia. | - Errituak: erdaikuntza, Mekara erromes joatea, ezkontza. - Jaiak: Ramadaneko amaiera, Abrahamen sakrifizioaren jaia eta herrialde bakotzakoak. |
• Otoitza | - Zein dira otoitzik adierazgarrienak? - Zer-nolako garrantzia ematen zaie? | - Shema (Dt 6, 4-5): egunero bi aldiz errezitatzen da. - Funtsezkoa da Jainkoarekiko harremanaren bidea delako. | - Gure Aita, Jesusek jarraitzailei irakatsi zien otoitza. | - Kredoa: “Ala ez beste Jainkorik ez dago, eta Mahoma da haren profeta”. - Egunean bost aldiz otoitz egitea, beraz, oso garrantzitsua da. |
• Morala | - Zer jokabide nagusi proposatzen ditu? | - Juduen bizitzari dagokionez: Tora (Pentateukoa). - Labur-labur: hamar aginduak (dekalogoa). | - Bihotzaren konbertsioa: Jainkoaren erreinuaren baloreak bizi (maitasuna, justizia, egia, pakea). - Hamar aginduak. | - Arauak: txerrikirik ez jatea, alkoholik ez edatea, ez erretzea, gurasoak errespetatzea, familiarekin eta bizilagunekin solidario izatea. |
• Erlijio Jarrera | - Nolakoa da erlijio horren jarrera Jainkoarekiko? | - Jainkoaren nahiarekiko erabateko mendekotasuna. - Juduak Jainkoa gurtu eta eskertzen du, eta barkamena eta laguntza eskatzen dizkio. | - Jainkoaren maitasuna eta Harenganako konfiantza sentitzea. - Jainkoa maitatu. | - Alarekiko esanekotasuna eta errespetua. |