Hortz eta gingiba osasunaren arazoak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB

Aurkako prebentzio neurriak:

  • Karbohidratoen eta azukreen kontsumoa mugatu.
  • Hortzak modu egokian garbitu.
  • Hortzetako eskuila egokia, hortzetako haria, bakterio plakaren aurkako pasta eta kolutorioak erabili.
  • Odontologoarengana aldizkako bisitak egitea.
  • Xerostomia.
  • Haur eta gazteen kasuan: fisurak zigilatzea eta flourazioak.

Zein beste arazo ekar ditzakeen?

  • Hortz-hagin bateko infekzioa alboko hortz-haginetara pasatu daiteke kontaktuaren bitartez.
  • Hortz-muinera heltzerakoan, sortzen duten bakterioak odolera pasatu daiteke hortz muineko kapilareetatik zehar. Infekzio bat sortu daiteke eta pazientearen osasun egoera orokorra eskasa bada hil ahal da.

GENGIBITISA: Zer da?

Periodontoaren gainazalean hantura sortzen duen prozesua da.

  • Hortzak modu egokian garbitu jatordu bakoitzaren ostean.
  • Hortzetako eskuila egokia, hortzetako irrigadorea eta bakterio plakaren aurkako pasta eta kolutorioak erabili.
  • Odontologoaren kontsultan aldizkako azterketak egitea.
  • Odontologoak burututako detartrajea egitea lertzoa erretiratzeko. Aparatu subsonikoa erabiltzea da.

Xerostomia duten pazienteen kasuan arazo hau konpontzea: sialogogoen bidez eta listuaren ordezko produktuak erabiliz.

Motak:
  • Haurdunaldiko gingibitisa: hortzoian tamainuaren handitzea, haurdunaldian sotutako hormonen desoreka batek sortua.
  • Erupzio gingibitisa: behin behineko hortzeria irteten denean, honek dakarren hortzoiaren hantura.
  • Perikoronaritis: hortz baten koroaren iguruan sortutako hortzoiaren hantura da. Batzuetan infekzio larri baten hasiera izaten da.
PERIODONTITIS: Zer da?

Hortzak inguratzen dituen ehun bigunak kaltetzen dituen oietako infekzio larria da, periodontoaren hantura da, gengibitisa tratatzen ez denean agertzen da.

Zerez dago eginda? Bakterio-plakaz osatuta dago.

Arrisku-faktoreak: Ahoko higiene ez egokia, tabakismoa, joera genetikoa, alkohola hartzea, elikadura ezegokia, diabetes melitusa, xerostomia eta azukrea.

Sintomak: Hortzoiaren odol jarioa, gorritasuna eta atzera egitea, mina hortzen mugikortasuna, halitosia, zornea eta mingarriak diren zauriak.

Poltsa periodontalak: zorneaz betetako poltsak dira, ildo gingibala 4mm-koa edo sakonagoa dela ikusten denean.

Entradas relacionadas: