Ilustrazioaren Pentsamendu Politikoa eta Liberalismoa
Clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,26 KB
Ilustrazioaren Pentsamendu Politikoa
Abiapuntua: Teorialari Ingelesak (Hobbes, Locke)
Gizakiak libreak dira, eta berezkoa dute nahi duten oro eskuratu nahi izatea. Horretarako, besteak menderatzea, borroka jarraian eta beldurrez bizi behar izatea dakar (Homo homini lupus - Hobbes). Gizartean, berriz, elkarrekin bizi ahal izateko, norbanako askeek "kontratu" moduko bat egiten dute: askatasun naturalaren eta burujabetza pertsonalaren zati bat borondatez uzten diote agintean dagoenari, elkarbizitza bermatu dezan derrigorrezko arau eta legeen bidez. Hobbesen ikuspegia aginte absolutu baten beharraren eta justifikazioan islatu zen, baina Lockeren proposamenak bozkatutako parlamentu bat jartzen zuen elkarbizitzaren berme gisa.
Frantziarren Ekarpena (Montesquieu, Rousseau)
Montesquieu
Sistema britainiarra aztertuta, botereen banaketa teorizatu zuen, judizialaren independentziaren beharra azpimarratuz.
Rousseau
Ingelesek proposaturiko ideia jaso eta birlandu zuen: Gizarte Hitzarmena: agintarien eta herritarren artean, hauek galtzen duten askatasunaren truke askatasun zibila irabazteko; elkarrekin bizi ahal izatea haien ondasunen jabetza bermatua. Aurrekoaren arabera, subiranotasun nazionalaren printzipioa finkatu zuen: agintarien legitimitatea edo agintzeko eskubidea ez datorkie jainkoarengandik, nazioaren eta botoen bidez libreki adierazitako onespenetik baizik.
Liberalismo Klasikoa
Adam Smith
Giza lana eta berak sortutako ondasunak dira benetako aberastasun iturri nagusia. Ekonomia lege natural perfektuek arautzen dute:
- Gizabanakoen aberasteko asmoa: Gizakiak berezkoa dauka ondasunak lortzeko eta metatzeko joera.
- Konpetentzia librea: merkatuak konpetentzia librekoa izan behar da, (ez gehienezko prezioak, babespe edo legerik), bere burua autoerregulatzen da.
- Eskaintza-eskaera jokoa: Eskariak eskaintza arautu, prezioak finkatu eta produkzioa egokitu egiten zuen erosleen beharren arabera.
Gizabanakoa nagusi izan behar zen estamentuen aurrean: haren interesa bilatzea aberastasun orokorraren eragilea da eta interes kontrajarriak merkatuan orekatzen dira prezioen bitartez eragiten duen "esku ikusezinaren" bidez.