Industrializazioaren Ondorioak Euskal Herrian: Gizarte Aldaketa Sakona
Clasificado en Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB
Industrializazioaren Ondorioak Euskal Herrian
Migrazioa eta Gizarte Aldaketa
Prozesu honek nekazaritzatik bizi ziren pertsonen migrazioa eragin zuen, enpresa horietara lanerako mugitzen zirenak. Egoera horrek garaiko gizartean aldaketa handia ekarri zuen, hala nola, jende pila bat etorri zen Bizkaiko industrialdera lanera. Gainera, urte horietan zehar jende asko jaio zen, baita beste horrenbeste hil ere, eta gazte asko ezkondu ziren. Emandako jaiotza-hazkunde hori proletarioan eman zen, izan ere, burgesak antikonzeptiboak erabiltzen hasi ziren. Bizkaiko hazkunde demografikoa izugarria izan zen, emigrazioaren ondorioz.
Bizimodu Kaotikoa eta Lan-baldintza Txarrak
Ez zegoen erantzun antolaturik langile masa horrentzat eta oso kaotikoa izan zen, ez baitzegoen antolamendu plangintzarik. Horrek bizi-baldintza eta lan-baldintza txarrak ekarri zituen berarekin; langileak normalean barrakoietan bizi ziren, denak pilatuta eta enpresak bertan bizitzera behartuta, baita jabeen kantinetan erostera behartuta ere. Kalitate txarreko bizilekua eta janaria besterik ez zuten. Ogia eta lekaleak bihurtu ziren beraien dietaren oinarri eta jendea ez zegoen ondo elikatuta, egin behar zuten lanerako. Finean, jabeen menpe zeuden uneoro.
Pilaketa eta Higiene Falta
Langileen pilaketa ez zen kasu aislatu bat, ohikoa zen. Enpresetan ematen zen baina auzoetan ere gertatzen zen, ez baitzegoen araurik ez antolamendurik. Familiak zein pertsonak heltzen zen momentuan zegoen lekuan jartzen zen eta auzoak sortzen zituzten. Horrelako pilaketetan, higiene falta nabaria zen; ohe ugari zeuden eta askotan konpartitu egiten zituzten, "ohe beroa" deitzen zen dinamikaz, hau da, lan-ordu desberdinetan lan egiten zuten pertsonen artean ohea konpartitzen zuten.
Lan Baldintza Gogorrak eta Grebak
Lan baldintza gogorrak ziren, hamaika ordu edo gehiagoko lan jarduna izaten zuten egunero, eta langileak ez ziren pozik aurkitzen egoera honekin. Egunerokotasun honek kexak eta grebak ekarri zituen berarekin. 1890ean langileen greba handia eman zen aurkitzen ziren egoera hori salatzeko eta horrekin, 10 orduko lan jarduna ezartzea lortu zuten. Barrakoietan bizi eta kantinan erostearen kontrako kexak ere egon ziren baina horiek urte batzuetan mantendu ziren. Lan baldintzei buruz baino bizi baldintzei buruz kexatzen ziren eta soberan zekiten ez zeudela baldintza optimoetan.
Osasunaren Garapena
Egoera honen ondorio positibo bezala, ospitaleak sortzen hasi ziren lan-istripu asko gertatzen zirelako enpresetan eta osasunean garapen minimo bat ematen hasi zen.