Infekzio Katea: Agente Patogenoak eta Ostalariaren Kutsakortasuna
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB
Infekzio katea: Agente patogenoak organismo ostalari batean sartzea, bertan ugaritzea eta hedatzea infekzio bat da. Gaixotasun infekzioso bat sortzeko baldintza batzuk kateatuta eman behar dira, mikroorganismo patogenoa infektatu duen organismora iristeko.
Infekzio Katearen Sekuentzia
Sartu, ugaritu, hedatu eta manifestazio klinikoak: Organismo osoari, sartu den gunetik edo gaixotasun baten ezaugarriak.
1. Katebegia: Infekzio Iturriak
Patogenoak dauden lekuan, hemendik diseminatuko dira:
Iturri Mota
- Endogenoa: Pazientearen flora normalean parte bada.
- Exogenoa: Pazienterengandik kanpo infekzio iturria.
Pertsonak Infekzio Iturri Gisa
Infekzio iturri handia, gaixotasunarekin edo izan gabe, eramaileak dira. Mikroorganismoak kanporatzen dira: digestio aparatutik, arnas, genitaletatik eta gernu aparatutik, odolaren, larruazalaren eta mukosen bitartez.
2. Katebegia: Transmisio Mekanismoa
Mikroorganismoak infekzio iturritik infektatu duen organismo ostalaria iristeko egin behar duen bidea.
Transmisio Motak
- Zuzenekoa: Organismo ostalari zuzenean iristen denean, zuzeneko kontaktu fisikoa.
- Zeharkakoa: Airearen bitartez, ura, elikagaiak, fomiteak, bektoreak (aurrez infektatuta egon behar dira).
3. Katebegia: Ostalari Kutsakorra
Patogenoa hartzen duen pertsona infekta eta harrapatu dezakeena.
Kutsakortasunean Eragina duten Faktoreak
Pertsonaren inmunitatea eta nutrizio egoera, adina, osasun-ohiturak, bizimodua eta estresa, antibiotikoak hartu izana ere.
Informazio Bilketa
Lehenengoz abiapuntuko informazioa bildu jakiteko ze premiak dituen eta zer egokitzapen egin behar ditugun erabiltzaileari kalitatezko prozedurak eskaintzeko. Gero aurretik lortutako informazioa baloratu, jarduerak planifikatu, arreta higieniko zuzena eta indibidualizatua zuzena emateko. Jarduera bakoitzaren jarraipena egin behar den informazio jasoko da. Azkenik, informazioa laneko kideei transmitituko dugu elkarren lana egiteko, bakoitza bere ezagunean baina guztiak ados eta aldi berean.
Informazioa Lortzeko Bideak
- Dokumentuen bidezkoa: Datu historikoak eta aurrekari pertsonalak, iraganekoak + gaur egungo premiak edo etorkizunekoak. Egungo datuak pazientearekin lotutako edozein jarduera egitean kontuan izan eta bildu behar dira.
- Zuzeneko informazioa: Profesionalek erabiltzaileengandik jasotzen duten informazioa. Elkarrizketa pertsonala, galderak errazak eta oinarrizko premiei buruzkoak. Pazientearen eta erakundearen arteko harremanaren lehen urratsetan egiten da elkarrizketa.
Informazio Mailak
- Lehen mailako informazioa: Erabiltzaileengandik.
- Bigarren mailakoa: Senideetatik (hau normalean xeheagoa da).
Behaketa eta miaketa fisikoa. Bere eguneroko lanean profesionalek objektibotasunez biltzen duen informazioa da. Mepa teknikariek erregistroak egin behar ditugu egunero, adibidez higienea, inkontinentzia, postura aldaketa, presio ultzerak: Idatzi datuak, egindako jarduera izenak, ordua, gorabeherak. Gero hori lantaldean bilduko da. Espezialitate desberdineko profesionalek osatzen dute. Horregatik Disziplinarteko lantaldea esaten zaio.
Informazio Trukea
- Horizontala: Maila bereko estatusaren artean.
- Bertikala: Estatus desberdinak (behetik gora eta gora behetik).
Bilerak Informazioa Transmititzeko
Informazioa transmititzeko ohikoena da bilera. Motak:
- Prestakuntza bilerak: Lantaldearen prestakuntza.
- Informazio bilerak: Lantaldeari informazioa ematea.
- Jarraipen bilerak eta erabakiak hartzekoak: Emaitzak ebaluatzeko eta ezarritako helburuak lortzeko neurriak proposatzeko.
Kontuan Izan Beharrekoa
Idazkera argia, idatzi zehaztazunez, sinadura eta data, objektiboa, datuak lehenbailehen idatzi, xehatsagoak izateko.
Bakteria, birus, onddo, protozoo