Iparraldeko idazleak XVIII.Mendean

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB

1-SARRERA: IPARRALDEKO LITERATURA XVII:MENDEAN

XVII.Menadean euskal literaturan iparraldeak izan bazuen indar guztia, orain aztertzera goazen mende honetan hegoaldeak hartuko du txanda. Izan ere, iparraldean gainbehera handia gertatzen da aurrerago aipatuko diren arrazoiengatik. Iparraldeko literaturaren beherakadaren arrazoi nagusia  UTRECHKO ITUNA izan daiteke, bertan Frantziak lurralde batzuk galdu baitzituen. Honetaz gain, aipa dezagun 1789.Urtean FRANTSES IRAULTZA izan zela eta ondorioz, euskaldunek foruak galdu zituztela, estatu frantsesaren berregituraketa bati hasiera emanez.

Korronte literarioei dagokionez, argien mendea deitu zaio. XVIII. Mendeari, ILUSTRAZIOAREN garaia baita. Jakin min orokorraren eta entziklopediaren sasoia dugu. Montesquieu, Voltaire, Rosseau dira ezagunenak. Arrazoiaren nagusitasuna aldarrikatzea da. Zailtasun guzti hauekin, ezin da hala ere esan iparraldean idazlerik izango ez dugunik. Izan ere, IOANNES ETXEBERRI SARAKOA dugu garai honetan aipagarri.


2-IOANNES ETXEBERRI SARAKOA

Lapurdiko Saran jaio zen. Medikuntza karrera burutu zuen Frantziako unibertsitateren batean. Jaioterrian, Saran, ekin zion sendagile lanari, baina gerora Hego Euskal Herrira etorri zen. Nafarroako Beran, eta Gipuzkoako Hondarribi eta Azkoitoian aritu zitzaigun. Hau izango dugu iparraldean lapurtera klasikoan idazten duen azken idazlea. Bera dugu euskara irakaskuntzan sartzeko lehen ahalegina serioa egin zuena

LANAK:

-LAU-URDIRI GOMENDIOZCO CARTA EDO GUTUNA: 1718 an idatzitakoa

-ESCUAREN HATSAPENAK: 1712koa. Euskarak duen gardentasuna eta batuaren beharra ikusten da, eta dei egiten die euskal gazteei euskera erabili dezaten.

-EUSCAL HERRIARI ESCUARAZCO HATSAPENA LATIN IKASTEKO: 1712 koa. Latina euskaraz ikasteko gramatika.

-DICCIONARIO CUATRILINGUE 1712 koa. Lau hizkuntza ageri dira: eskara, gaztelera, frantsesa eta latina


3SARRERA:HEGOALDEKO LITERATURA XVIII:MENDEAN:

Hegoaldean, berriz, iparraldean gertatzen denari kontrajarriz,ekonomikoki eta kulturalki berpizte garrantzitsu bat gertatuko da. Andoainen jaio, eta toki desberdinetan bizi eta gero, Loiolan kokatu zen. Baina ez komentuan sartuta egoteko, makina bat ibilaldi egin zuen Gipuzkoan zehar sermoigintzan, aholkulari bezala, edo arazoak eta auziak konpondu nahian. Euskal Herria eta Gipuzkoa dira bere arlorik jorratuenetakoak. Dena dela, euskara du idazgairik kutunena. Hauexek dira, besteak beste, hizkuntzari dagozkion bere lanak:

-DE LA ANTIGUEDAD Y UNIVERSALIDAD DEL BASCUENCE EN ESPAÑA(1728), gure hizkuntzaren aurka ari ziren iritzi eta erasoei aurre egiten dien liburua.

-EL IMPOSIBLE VENCIDO ARTE DE LA LENGUA BASCONGADA(1745),hiztegi honetan euskarazko hitz egokirik aurkitzen ez duenean, Neologismoak( hitz berriak) asmatzen ditu.

Larramendik, bi jesuita gipuzkoar izango ditu jarraitzailerik finenak:Agustin KArdaberaz hernaniarra eta Sebastian Mendiburu oiartzuarra.

Gipuzkera, beraz, euskalki literario bihurtu zen mende honetan. Bestalde, XIX. mendean hiru idazlek jarraitu zioten Larramendik irekitako bideari: BIZKAIERAZ idatziko dute, eta beraz, XIX. Mendean bizkaiera dugu eskalki literio. Izan ere, Jose Antonio Mogelek eta Frai Bartolome de Santa Teresak “ Markinako eskola” delakoa sortuko dute non bizkaiera literarioen ezaugarriak edo oinarriak zehaztuko dituzten.

4-LEHEN ANTZEZLANAK EUSKARAZ

Antzerkigintzan, Xabier Munibe eta Pedro Inazio de Barrutia ditugu aipagai. Xabier Munibek, bere “ El borracho burlado”(1764)opera irrigarri elebiduna idatzi zuen. Munibek, hizkuntza asko zekizkien eta noizean euskaraz ere idazten zuen. Obra honetan, euskara eta gaztelania nahasian darabiltza. Kantatutako pasarteak dira, batez ere, euskaraz datozenak.

-Pedro Nazio de Barrutia-k bere “ Acto para la noche buena  edo gabonetako ikuskizuna “ idatzi zuen. Barrutiaren lana, oharrak kenduta, eskara hutsean dago. Aramaion jaio zen, nahiz etra Arrasaten bizi izan zen bere bizitza osoan. Garai hartan, antzerkia jendaurrean aurkezteko ohitura zegoen.

Muniberen obra Bergaran eman zuten 1764 an eta Barrutiaren obra, Arrasaten.

Entradas relacionadas: