Iraupen laburreko oroimena
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
Oroimena: Informazioa gogoan gordetzeko eta gogora ekartzeko ahalmena da oroimena. Hiru mota daude:
Oroimen sentsoriala, gure zentzumenek hautemandako datuak atxiki ditzakete dembora tarte labur batez.Datu horiek epe laburrerako oroimena igarotzen dira batzuetan, eta oroimen mota horrek dembora-tarte luzexeago batez gordetzen ditu. Gainera datuak oroimen sentsoliaretik epe laburrerakora igaro ez direnak, galdu egiten dira, besterik gabe.
Epe luzerakoak informazioa behin betirako gordetzeko gaitzasuna du. Hori gertatzeko epe laburrerako oroimenetik epe luzerakora igaro behar du informazioak. Baina datuak modu eraginkorrean gordetzea eta modu eraginkorrean berreskuratzea beste kontu bat da, eta horretan, informazioa antolatzeko moduan dago gakoa.
Emozioa Gizakiokizaki emozionalak gara. Maitasuna, poza, beldurra gorrotoa... Sor dezakegu. Gogo-aldarte horiek guztiek ez dute ez intentsitate berdina, ez iraupen berbera, bitan sailkatzen dira: Sentimenduak eta emozioak.
Emozioak intentsitate handiko gogo-aldarteak dira, eta iraupen laburra izaten dute gehienetan. Sentimenduak berriz, intentsitate txikiagokoak dira baina dembora gehiago irauten dute. Gainerako prozesu psikiko guztiak bezala, emozioak eta sentimenduak ere gure alderdi biologikoarekin estu lotuta daude. Batzuetan substantzia kimiko batzuk askatzen ditugu , substantzia horiek gure organismoaren funtzionamendua aldatzen dute horregatik emozioren batek hartzen gaitu adib: gorritu, bihotz erritmoa bizkortu. Emozioak eta sentimenduak gure jokaera bideratzen dute, jarrera edo joera zehatz batzuk sortzen dute guregan.
Adimena: Arazoak identifikatzeko, aztertzeko, ulertzeko eta irudimenez konpontzeko ahalmena. Ditugun trebetasunak erabiliz egoera berriei irtenbide egokiak aurkitzeko gai izateak erakusten du adimentsuak garela. Guk, gizakiok oso adimen garatua dugu modu abstraktuan pentsatzeko gai garelako. Hizkuntza erabiltzeak horretarako aukera ematen digu: gure aurrean egon ez dauden objetu eta egoera konplexuak gogoan irudikatzekoa. Abstrakziorako gaitasun horrek lagundu egiten digu ustekabeko arazoak azaldutakoan irtenbide berritzaileak sortzen. Psikologoek adimen-gaitasuna neurtzeko tresna sortu dituzte; adimen testak adibiodez, gizabanakoaren adimen-kozientea kalkulatzen da.
Adimen motak: Gardner psikologoak askotariko adimenen teoria proposatu zuen. Teoria horren arabera, adimena errealitate konplexu bat da, eta elkarrekin lotuta dauden hainbat faktorek eragiten dute. Zortzi adimen mota daukagu. Adimen linguistikoa, logiko-matematikoa, espaziala, musikala, zinestesikoa, intrapertsonala, interpertsonala, naturalista. Goleman adimen emozionalaren garrantzian jarri zuen azpimarra.