J. Bush I - Irakaren Inbasioa eta Ondorioak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Zergatiak: - Behin SESBa, munduan etsai nagusia, desagertu zelarik, Neoliberalek aurrera jarraitu zuten haien pribatizazio programarekin. 2001ek irailaren 10eko hitzaldi batean D. Rumsfeld, AEBko defentsa ministro argi zuen armadaren zati bat pribatizatu nahi zutela, burokraziaren azken gotorlekua baitzen Pentagonoa (AEBko militarren egoitza).

- 2001eko Irailaren 11n atentatu ezberdinekin World Trade Center eta Pentagonoari eraso egin zieten. Ia 3000 lagun hil zituzten.

Gertaera historikoa: - Erasoa hankaz gora jarri zituen AEB, nahiz eta haien indar militarra uki gabe egon. Azken hamarkadan ez zuten arerio nabaririk izan eta hala eta guztiz ere jaso zuten eraso nabari bat. Nondik ote zetorren? Nortzuk ziren zergatik gorrotatzen zuten AEBak? “Terroristak”, “the bad guys”, gaizkile anonimoak.

- Bushek testuan zioen moduan, AEBek ez zuten azken 136 urteetan gerrarik jasan haien lurraldean. Testuan zuzenean aipatzen ez dena hori haien politikak neokolonialista esta interbentzionistaren ondorioa zela. AEBtik-“Zibilizazioen arteko talka”-ren inguruan teoria ezberdinak osatu eta islamofobia izugarri hedatu zen. Bushen gobernuak salatu zuen “Gaizkiaren Ardatz” bat zegoela, “terroristak” babesten zituzten herrialdeez osatua. Izuaren politika hau AEBek terrorismo ideia anonimoari gerra deklaratu zioten eta horrela seguratasun nazionala ekonomiaren atal nagusi bat bihurtu zuten.

Ondorioak: - Irailaren 11ko atentatuen ostean, AEBko politikakiriak beldurrean murgilduta edonon erasotzeko prest zeuden, eta edozein neurri hartzeko gai: Delitu gabeko “atxiloketak” eta tortura, adibidez.

- 2001an Afganistan bonbardeatu eta NATOrekin batera inbaditu zuten, talibanak gobernutik kentzen. 2003an Iraken suntsipen handiko armak zeudela esanda herrialdea inbaditu zuten, azpiegiturak erabat suntsituz. Frogatu zen halako armak ez zeudela Iraken. Nahiz eta herrialde hori Sadam Husseinen diktadura bat izan, kontuan hartu behar Ekialde Hurbileko garapen maila gorenetarikoa zuela, eta bereiziki munduko hirrugarren petrolio erresebarik handiena zuen.

- Irak, inbasioaren ostean, berreikuntzarako plana ez zen Marshall Planaren antzekoa izan. AEBko enpresa pribatuek xahutu zituzten irakiarren dirua eta oso errentagarri izan ziren konpainia atzerritar horientzat.

- Iraken egoera politikoa guztiz ezegonkorra suertatu zen. Husseinen erregimena AEBko okupazioari erresiztentzia armatua egin zuen eta honen erantzuna neurri gabekoa izan zen. Gurutze gorriaren arabera, atxiloketen %60-70 hanka sartzeak izan ziren. Ondorioz 2001etik hona AEBko gastu militarra bikoiztu zen: Gerra, negozio bihurtu zen.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
J. Bush Irak Inbasioa AEB