Joaquín Costaren Erreformak: Modernizazio Politiko eta Ekonomikoa

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB

Alderdi Politikoen Kritika

Bi alderdi politikoen arteko dinamika aztertzen da, eta talde politikoen osaketa zehazten da. Alderdi politikoak ez direla benetakoak argudiatzen da, nazioaren interesak defendatu beharrean, bereaienak lehenesten dituztelako. Goi mailako jendeak osatzen zituen alderdiak, eta hauek beren interesen alde bakarrik egiten zuten lan. Beren zereginak herrialde osoko zergak ezartzea eta kobratzea ziren, nahiz eta askotan beraiek ez zituzten ordaintzen. Parlamentuan eserleku bat izatea eta goi karguak betetzea armadan, administrazioan eta negozioetan ziren haien helburuak. Laburbilduz, egiten zuten guztia beren interesak defendatzeko zen, eta ez ongizate publikoa lortzeko.

Gobernuaren Antolamenduaren Kritika

Gobernuaren antolamendua ere kritikatzen da. Klase gidari edo gobernatzaileak (oligarkak, kazikeak eta gobernadoreak) hauteskundeak faltsifikatzen zituztela salatzen da, beren posizioaz eta aberastasunaz abusatuz, aginteaz jabetzeko. Ez ziren nazioaren zati bat eta bere ordezkari organikoak (ez zuten herria ordezkatzen), baizik eta gorputz arrotza, atzerritarrak balira bezala, herriari bizkarra emanez, bere onurarako gobernatzen zutenak.

Costaren Erreforma Proposamenak

Egoera gainditzeko, Costak hainbat erreforma proposatu zituen, herrialdea modernizatzeko helburuarekin. Ekoizpena handitzea nahi zuen teknika berriak aplikatuz; lurra beste modu batera banatzea, latifundioak banatuz lurra lantzen zutenen artean; eta hezkuntzaren erreforma, maila guztietara zabalduz eta bokazio ikasketak bultzatuz.

Erreformen Emaitzak eta Ondorioak

Erreforma batzuek emaitza onak izan zituzten. Adibidez, Ekoizleen Liga Nazionala sortu zen, nekazariei laguntzeko elkartea, baina porrot egin zuen. Errepublikazaleekin elkarlanean aritu ziren, baina egoera ikusita, militar batzuek beste irtenbide batzuk proposatu zituzten, nekazariek eta langileek indar gehiegi hartuko zutelakoan. Adibidez, Polavieja jeneralak "esku gogorra" beharrezkoa zela adierazi zuen, sistema politikoaren ustelkeriak konpontzeko eta alor guztietako garapena lortzeko. Militarren ezinegona sumatzen zen; hortik urte batzuetara, 1923an, Primo de Riverak estatu kolpea emango zuen (prefaxismoaren aurrekariak).

Entradas relacionadas: