Keplerren legeak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,55 KB
NATURA ZIENTZIEN METODOA: Natura zientziek momentu deduktiboak eta induktiboak dituen metodoa erabiltzen dute.Induzitzea arrazoitzea da, ondorio orokor batera iristeko. Metodo hipotetiko deduktiboa hiru mailatan antolatzen da:1. Protokolozko esakuneak: gertaera komunikagarriak deskribatzen dituzte,esperientzian froga daitezkeenak.2. Legeak: hipotesiak izaten hasten dira horiek esperientziak baieztatzen dituenean eta zientzia komunitateak baliozkotzat onartzen dituenean lege egiten da.3.Teoriak: esakune unibertsalak dira, horietatik deduzitzen dira zientzia bateko lege guztiak. Metodo hipotetiko deduktiboak pausu hauek betetzen ditu: 1. Ebatzi gabeko arazo bat proposatzen da behaketa eta esperimentazioa oinarri hartuta.2. Hitoresiak matematikoki formulatzen dira eta haietatik enpirikoki frogagarriak diren ondorioak deduzitzen dira.3. Deduzitutako ondorioak enpirikoki frogatzen dira: a) egiaztapena, behatutako gertaerek bat egiten badute hipotesitik deduzitutakoarekin b)faltsatzea, behatutako gertaerek ez badute bat egiten hipotesitik deduzitutakoarekin.4.Hipotesia frogatu denean lege egiten da zenbait kasutan