Kimika

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB

ELEMENTU KIMIKOEN SAILKAPENA:
-Elementu kimikoen lehenengo sailkapena propietate kimiko eta fisikoetan oinarrituta zegoen eta elementu kimikoak bi talde handitan banatu zituen: metalak eta ez-metalak.
-Lehenengo sailkapena
Dö bereiner-ek egin zuen, kaltzio estrontzio eta barioa bezalako elementuen masa atomikoen eta beraien propietateen artean lotura bat zegoela ikusi zuenean. Beraz masaren arabera ordenatu zituen, lerro batean bata bestearen atzetik, 40elementu.
-
Newlands-ek elementuak masa atomikoaren arabera zutabeka sailkatu zituen masa atomiko txikiena zuenetik handiena zuenera; eta gaur egun zortzidunen legea esaten dioguna eman zuen.
-D.I.Mendelé iev-ek elementuak masa atomikoaren arabera ordenatu zituen, lan horren ondorioz, 1869.urtean elementuen lege periodikoa aurkitu zen.

Molekulen arteko indarrak: ahulenetik gogorrenera hauek dira:
1.- Sakabanatze indarrak: molekula apolarren artean ematen dira eta hauen banaketa elektronikoa simetrikoa izaten da.
2.- Dipolo induzitua: molekula polar eta apolarren artean ematen diren indarrak.
3.- Dipolo-dipolo indarrak: molekula polarizatu baten alde positiboaren eta beste molekula polar baten alde negatiboaren arteko erakarpen indarra da.
4.- Hidrogeno zubiak (H-zubiak): molekula polarren artean ematen dira, baina Hatomo eta beste molekularen elektronegatibitate handiko atomo txikienaren artean.



ERREAKZIO KIMIKOAK
Elementu kimikoak euren artean erreakzionatuz sortzen dira substantzia puru guztiak. Edozein substantziak erreakzionatzeko honako baldintza hauek eman behar dira:
-Erreaktiboen partikulek energetikoki aktibatuak izan behar dira.
-Talka guzietatik egokiak direnak bakarrik balio izaten dute.
Kalkulu estekiometrikoak egitean pausu hauen hartu behar dira kontuan:
-Erreakzioan parte hartzen duten erreaktiboak eta sortzen diren produktuak formulatzea-
-Koefiziente estekiometrikoen bidez erreakzioa doitu egin behar da.
-Erreakzio kimiko batean parte hartzen duten substantzia guztien arteko masa eta mol kopurua zuzenki proportzionalak dira.
N=m/M
r ; pV = nRT (gas egoeran) ; c=n/V (disoluzioen kasuan)
Gas egoeran dauden elementuak: H
2,N2,O2,F2,Cl2,Br2,I2

LOTURA KIMIKOA
-Atomo, ioi edo molekulen elkarketa egonkorrak sortarazten dituzten elkarrekintzen multzoa.
-Partikulak energia maila txikiago bat lortzeko elkartzen dira eta nahiz eta balentzi geruzan 8elektroi (zortzikotea) ez lortu, energia gutxitzen badute, elkartu egiten dira.
-Elementu kimiko baten balentzia, elementu horren atomoak beste batekin elkartzerakoan, galdu, irabazi edo konpartitzen duen elektroi kopurua da.

Entradas relacionadas: