Komunikazio Gaitasuna: Osagaiak eta Propietateak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB
Komunikazio Gaitasuna
Gaitasun Gramatikala
Solaskideek hizkuntza bat bera erabiltzea esan nahi du, eta erabili ez ezik, gaitasuna eta ahalmena izatea esaldiak taxuz ekoiztu eta ulertzeko inplizituak barne.
Gaitasun Pragmatikoak
Kontestuaren egoeraz eta ezaugarriez jabetzeko gaitasuna (tokia, mementoa, solaskideen roll soziala, komunikazio intentsioa...). Gaitasun pragmatiko eskaza erakutsiko genuke. Era berean, gaitasun honen falta sumatzen da ironiaren nondik norakoa antzematen ez denean.
Gaitasun Paralinguistikoa
Berez hizkuntza gaitasun izan gabe, hizkuntzaren inguruko bitartekoak menderatzeari deritzo horrela. Hitz egiten dugunean, esaterako, hizkuntzarenak ez diren osagai asko tartekatzen ditugu: keinuak, imintzioak, ahotsaren goraberak, etenak...
Gaitasun Entziklopedikoa
Munduaren ezagutza ere deitzen zaio komunikaziorako beharrezkoa den ondare eta gutxieneko kultura ezagutza izatea, alegia.
Gaitasun Diskurtziboa
Komunikazio egoerarekin bat datozen enuntziatu edo esaldi koherente, zentzuzko, egituratu eta eraginkorrak sortzeko gaitasuna. Testuak eta berbaldiak ez dira perpausak bata bestearen atzean jarriz osatzen. Testuak osotasun bat du, osotasun horren harian diskurtsoaren egokiera, koherentzia, kohesioa, estiloa... zaintzea da gaitasun hau.
Testuaren Propietateak
Egokitasuna
Hizkuntzak eskaintzen dituen aukera linguistiko guztietatik komunikazio-egoera bakoitzerako egokiena aukeratzen jakitea da. Jakitea alegia, momento bakoitzean zer den egokiena.
Koherentzia
Testuaren edukia modu argi, logiko eta lotuan ematea. Hots, testuko ideiak egitura, progresio eta ordena logikoan dauden emanak zaintzea, informazio garrantzizkoa ez denetik bereiztea, ustegabeko errepikapenak ekiditea, komunikazio egoera bakoitzari dagozkion sarrerak, atalak, ondorioak, etab. tentuz kalkulatzea.
Kohesioa
Testuko esaldiek eraman behar duten lotura sintaktikoari deritzo horrela. Testua osatzen duten elementuak (hitzak, esaldiak, paragrafoak) ez dira unitate lokabeak, josirik doazenak baizik.
Zuzentasuna
Beste era batera esanda, gramatikaltasuna. Hizkuntzaren fonetika, ortografia, morfologia, joskera, eta lexikoaren inguruko esagupenen erabilera zuzena.
Aurkezpena
Edozein testu idatzizko zein ahozko, hartzaile batentzat edo batzuentzat antolatu behar da. Horregatik, igorleak asko zaindu beharko ditu bere ahozko jarduna naiz idatzizko ekarpena.
Estilistika
Testuaren edertzea esan nahi du. Eta hori ez da aberastasun ugaritasun eta zehaztasun lexikala bakarrik edo forma sintaktikoen ugaritasuna eta doitasuna soilik, figura erretorikoak, baliabide literarioak, testuaren tonu eta ahotsak eta abarrek zaintzea ezinbesteko gertatzen da estilo bat erdiesteko.