Komunismoa eta beste kontzeptu sozioekonomikoak
Enviado por Aitortxu y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,97 KB
Komunismoa
Ondasunen komuntasunean oinarritzen den antolakuntza sozio-politikoari eta beronen aldeko teoriari ematen zaion izena. Jabetza pribatua eta klaseen arteko desberdintasuna baztertzen ditu. Platonengandik hasita egin izan dira gizarte komunistara heltzeko ahaleginak. Karl Marxen proposamenari dagokio bereziki hemen esaten duguna. Marxen ustez, historiaren mugimenduak klase sozialen desagerpenerantz eta komunismoaren ezarpenerantz zuzenduta dihardu.
Krakoviako matxinada (1846)
Poloniar noble diru gabetuek eragindako matxinada, Poloniaren askatasuna eta lur-banaketaren erreforma ausarta lortzeko helburuz. Ia komunismoraino heltzen zen. Austriar gobernuak erruteniar nekazarien bitartez zapaldu zuen.
Lan-prozesua
Objektu bat produktu erabilgarria bihurtzen den prozesua. Honako hauek bereizten dira:
- Objektua (lan egiten den objektua).
- Lan-bitartekoak.
- Lan-indarra: erabiltzen den giza energia.
Materialismo historikoa
Historiaren zientzia marxista. Historia hegeldarraren aldaketa materiala da. Hegelek ideia dialektikoki bilakatzen ari dela uste zuen bitartean, Marxek materiaren bidezko interpretazioa egiten du. Beraz, ekonomiaren, ondasun materialen produkzioaren bidez egiten den ikuskera da.
Materialismo historikoaren esangura: giza historia baldintzatzen duena ez da espiritua (Hegel), produkzio-harreman ekonomikoak baizik. Bizitza materialaren produkzio moduak bizitza sozialaren prozesua baldintzatzen du.
Merkataritza
Ekoizpen, salgaien eta salerosketen trafikoa.
Otsaileko Iraultza (1848)
1848ko otsailaren 24an Frantzian lehertu zen iraultza. Honako hauek lortu ziren:
- Louis Philippe erregearen abdikazioa.
- Errepublika etortzea.
- Sufragio unibertsala eta lanerako eskubidea aldarrikatzea.
Ondoren, borroka gogorra sortu zen burgesen eta proletarioen artean, 1848ko ekaineko egun odoltsuetan langileria zapalduz amaitu zena.