Kristau Liturgia: Erritoak, Ospakizunak eta Sakramentuak

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB

Errito, Otoitz, Ospakizun eta Sakramentu Kontzeptuak

Erritoa

Ekintzen sekuentzia sistematiko, ohiko eta jakina, emozio, sentipen edo ideia batzuk adierazteko.

Otoitza

Jainkoarekin egiten den elkarrizketa askea.

Ospakizuna

Urtean zehar une desberdinetan egiten direnak (adibidez: Gabonetako ospakizunak).

Sakramentua

Bizitzako une garrantzitsuak kristau erara bizitzeko erabiltzen diren ospakizun kristauak.

Mendekoste eta Lehen Kristauak

Mendekosteko esperientziaren ostean, Jesus ez zela betiko galdu sentitu zuten, barruko indar gisa bizi zutela eta elkartzen zirenean ageriago zegoela oraindik. Apostoluen Eginak liburuan eta lehenengo kristauen bizitzaren gaineko testu historikoetan, batzar horietako asko deskribatzen zaizkigu, haietan egiten zituzten otoitzak eta, bereziki, ospakizunak barne.

Apostoluen Eginak

  • Itun Berriko 5. liburua da, Lukasek idatzia.
  • Bertan, lehen elkarte kristauen esperientzia kontatzen da: bizipenak, otoitzak, ospakizunak... eta San Pabloren bizitza.

Liturgiaren Erritmoak

Gaur egun, "liturgia" esaten diogu kristau bizitzako ospakizun multzoari. Hiru erritmo ditu:

  • Asteko erritmoa.
  • Urteko erritmoa.
  • Bizitzako gertaeren erritmoa.

Liturgia (ospakizunak): urtean zehar une desberdinetan egiten direnak (adibidez: Gabonetako ospakizunak, eukaristia, Aste Santuko ospakizunak, sakramentuak…).

Ospakizunen Garrantzia

Ospakizunen bitartez, gure sentimenduak adierazten ditugu, ingurukoekin lotuago sentitzen gara eta indar handiagoz bizi garela sentitzen dugu. Horixe da jaia. Ospatzea jai egitea da.

Ospakizunen Ezaugarriak

  • Bizitzako gainerako uneetatik bereizten dira.
  • Erritu eta ekintza jakinak zeinu eta ikur zehatzekin egiten dira.
  • Pertsona talde bat, batasun- eta alaitasun-giroan elkartuta egoten da. Poztasun-giro horretan sentimenduak ageriago geratzen dira. Horregatik, musika ia ezinbesteko osagaia izaten da.

Jesusen Presentzia Ospakizunetan

Jesus ez dago fisikoki gurekin, baina zeinuek, ikurrek, errituek eta ospakizunek, elkartearen erdi-erdira ekartzen dute; haien bidez, Jesus elkartearen muinean dago.

Sakramentuen Ezaugarriak

Zazpi sakramentuak dira. Sakramentuak Jesusek emandako zeinu sentikorrak dira. Kristok haien bidez jarduten du. Sakramentuek eraginkortasunez gauzatzen dute berez dagokien grazia, Kristoren ekintzez eta Espiritu Santuaren indarrez.

Sakramentuen Funtsezko Ezaugarriak

  1. Zeinu eta ikurrak erabiltzen dituzte, erritu eta zeinu jakin batzuekin.
  2. Jesusen gertaerarekin eta hitzekin zerikusia daukate.
  3. Jesus agerian jartzen dute, zeinu eta hitz horien bitartez.
  4. Elkartean ageri dira.
  5. Ministro bat buru dela egiten dira (gotzainak, apaizak, diakonoak).
  6. Sakramentu guztiek lotura estua daukate pertsonaren edo elkartearen bizitzako une edo egoera jakin batekin.

Laburbilduz

  1. Zeinu eta ikurrak erabiltzen dira.
  2. Jesusen hitzak eta ekintzak garrantzi handia dute.
  3. Jesusen memoria egiten da eta gaurkotu egiten da fededunen fedea.
  4. Elkartean egiten dira.
  5. Ministro bat izaten dute buru.
  6. Bizitzako une garrantzitsuekin lotura dute.

Entradas relacionadas: